Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

24 apirila, 2017
Addimen, Mercedes-Benz eta Petronor-ekin lan egiten ari da BIND 4.0 programan

Fabrikazio gehigarrian espezializatutako euskal enpresak, 3D inpresioa bitartezko bere teknologia bi konpainiatan txertatu du, startup-ak bizkortzeko ekimenaren babesarekin

Fabrikazio gehigarrian espezializatutako euskal enpresak, 3D inpresioa bitartezko bere teknologia bi konpainiatan txertatu du, startup-ak bizkortzeko ekimenaren babesarekin

 

Metalean, 3D bitartezko fabrikazio gehigarrian espezializatutako Addimen konpainia bizkaitarrak, hauts metalikozko xafla finen fusioaren bitartez, aeronautika edo automobilgintza bezalako sektoreentzako dentsitate eta propietate mekaniko handiko pieza tridimentsionalak ekoizten ditu. Fabrikazio gehigarrian erreferente bihurtzeko eta teknika honen bitartez, prozesu industrialak optimizatzeko asmoz, Addimen-ek Mercedes-Benz-ekin batera aritu izan da eta egun Petronor-ekin dihardu, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI-k startup-ak bizkortzeko BIND 4.0 programaren testuinguruan.

 

Derion egoitza duen enpresak, Mercedes-Benz konpainiarekin, biltegi birtual baten prototipatuarentzako eta garapenerako, metala oinarri duen manufaktura gehigarria ezartzea helburu duen proiektu bat garatu du. “Pisua murriztuz tresneria-sail bat egin dugu”, azaldu du Addimen-eko gerente Joseba Sagarnak.

 

Findegiaren sektorean, gaur egun Addimen-ek Petronor-ekin dihardu, bonbentzako piezen fabrikazio gehigarrian, helburu nagusia, bere kalitatea eta fabrikazio denbora hobetzea izanda. Petronor-ek komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, ezaugarri hauek dituen pieza bat egiteko erabilitako denbora normala 12 hilabetekoa da, eta euskal enpresaren 3D inpresoren bitartezko fabrikazio sistemari esker, denbora tartea 24 edo 48 ordura arte murriztuko litzateke.

 

Addimen-ek startup-ak bizkortzeko BIND 4.0 programan parte hartu eta ekimenak, fabrikazio gehigarriaren sektorean erreferente moduan kokatzeko eskaini dion aukera eduki izana positiboki jotzen ditu. “Tankera honetako ekimenek, startup txikiak enpresa handiei ezagutzera emateko oso baliagarriak dira; honela, enpresa batean sar gaitezke, kanpo aldean ezagutu gaitezenerako”, adierazi du Sagarnak.

 

Kalitatezko produktu eta kostu global lehiakor bat duen zerbitzua eskaintzearen aldeko apustuarekin, Addimen, teknologia jarraibide duen etengabeko eboluzio baten aurkitzen da. “Garapen teknologikoa garrantzitsua da lehiakortasun industrialarentzat, izan ere, gaur egun datuak behar baitira, baita prozesuak eraginkorrak izan daitezela, akatsik izan ez dadila eta noski, produktuak lehenbailehen merkaturatu daitezela ere”, argudiatu du.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?