Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 urtarrila, 2013
826 euskal enpresa hobeto lehiatuko dira aurten merkatuetan, SPRIk sustatutako IKTen aplikazioari esker

– +Digital@ programaren bidez Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak laguntzak ematen ditu informazio teknologiak sartu eta erabiltzeko ETEen lehiakortasun tresna bezala.
– Jada irekirik dago laguntza horiek jasotzeko deialdia, eta www.spri.eus atariko Laguntza eta Zerbitzuen ataletik sar daiteke bertara.

2013an gutxienez 826 euskal enpresak jasoko dituzte informazio teknologiak (IKT) ETEen lehiakortasun tresna bezala sartu eta erabiltzeko laguntzak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bidez emango dituenak. Gainera, dagoeneko abian dira enpresa elkarteek eta profesionalek lankidetzan garatuko dituzten 107 proiektu. Jada irekirik dago laguntza horiek jasotzeko deialdia, eta atariko Laguntza eta Zerbitzuen ataletik sar daiteke bertara. +Digital@ da laguntza horiek arautzen dituen programa.

Zehazki, 855 hobekuntza proiektu bultzatuko dira batez beste 18 enplegatu dituzten hiru lurralde historikoetako 826 enpresatan. Programa honen helburua da euskal ETEen barne prozesuen eta ETEek bezero, hornitzaile eta administrazioekin dituzten harremanen digitalizazioa IKTak erabiliz sustatzea, enpresa horien lehiakortasuna bideratu eta indartzeko. Enpresa elkarteei zuzendutako atalean, programaren xedea da Informazio eta Komunikazio Teknologiak Euskal Autonomi Erkidegoko enpresa ehunean sar daitezen laguntzea, enpresa talde batek gauzatutako eta EAEko enpresa edota profesionalen elkarteek bultzatutako lankidetza proiektuak sustatuz.

Hona hemen hobekuntza proiektuen bidez sustatu nahi diren alderdiak: kudeaketa sistemak, CRM, dokumentuen kudeaketa, langileen mugikortasunarekin zerikusia duten proiektuak, web proiektuak eta merkataritza elektronikokoak, intranetak, estranetak, onlineko marketina, enpresen informazio sistemen segurtasun auditoretzak, produktuen trazabilitatea kudeatuko duten RFID sistemak ezartzeko proiektuak, eta abar. Espediente gehienak kudeaketa sistemei buruzkoak dira, batzuk kudeaketako sistema integralak (ERP) dira eta beste batzuk kudeaketa-prozesu jakin batzuetarako soluzio espezifikoak; aipatzekoa da, bestalde, dezente ugaritu direla onlineko marketinarekin loturik dauden proiektuak, batik bat bilatzeen posizionamenduarekin eta sare sozialetako presentzia eta kudeaketarekin zerikusia dutenak.

Saritutako proiektuak

SPRIk IKTen ezarpen proiektu onenak saritzen ditu bi urterik behin. Hain zuzen, iaz Enpresa Digitala Saria banatu zuen sarien zortzigarren edizioan. Hijos de José Serrats enpresak lehen saria irabazi zuen “Plan de comercialización vs reputación y social medias” proiektuagatik eta proiektu horren bidez IKTak bikain txertatzeagatik Enpresaren estrategian, enpresa IKTen erabilerara egokitzeagatik, aplikatutako teknologien usagarritasun eta eskalagarritasunagatik eta enpresako kudeaketan lortutako hobekuntzengatik.

Sarituak izan ziren baita ere Arabako AJL Ophtalmic, S.A., stock-kudeaketa bezeroari aplikatzeko garatu zuen proiektuagatik, Bizkaiko Gonvador S.L., “La Golosa últma milla” izeneko proiektuagatik, eta Gipuzkoako Ineko, S. Coop, “Control y supervisión planta y sistema de gestión integral” proiektuagatik.

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?