Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

16 maiatza, 2013
800etik gora parte-hartzaile Eusko Jaurlaritzak Internet Egunaren karietara antolatutako hitzaldian

– SPRIko Berrikuntza zuzendariak azpimarratu zuen zeinen garrantzitsua den “IKTek lehiakortasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko dakartzaten aukerak maximizatzea”

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila Interneten Eguna (maiatzaren 17a) ospatzen ari da 800etik gora profesional elkartu dituen ”Internet 2013: ezagutzen zenuena historia da dagoeneko” hitzaldiarekin. Astean zehar SPRIk hainbat ekitaldi antolatu ditu, zeintzuen bidez azaldu nahi baita Eusko Jaurlaritzak Informazio Teknologiak (IKT) aplikatu nahi dituela euskal enpresan, lehiakortasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Hiru Teknologi Parkeetan eskainitako hitzaldietan Javier Eguíluz eta Miguel Sánchezek Sarearen etorkizunari buruz hitz egin dute. “Internet 2013; ezagutzen zenuena historia da dagoeneko” hitzaldian aukera eman zaie bertaratutako guztiei jakiteko zer den Interneten une honetan gertatzen ari dena, zeintzuk diren abangoardiak Sarean eta, batez ere, zein joera izango diren erabakigarriak etorkizun hurbilean.

SPRIko Berrikuntza, Teknologia eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Cobanerak Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean eman duen irekiera hitzaldian azaldu du zein ildo finkatu dituen Euskadiko Agenda Digtialak IKTen baliabideak optimizatzeko, eta bide horretatik, enpresen lehiakortasuna eta hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Hauek dira ildo horiek: gaikuntza teknologikoa bultzatzea, integrazioa eta gizarte-irisgarritasuna sustatzea pertsona eta erakunde guztientzat; azken belaunaldiko azpiegitura seguru, trabatu, irisgarri, eskuragarri eta ultrazkarren erabilgarritasuna eta elkarrekiko eraginkortasuna segurtatzea; eta, azkenik, konfiantza eta segurtasun digitala sustatzea.

2013ko Internet Egunaren karietara, aste honetan hainbat publikori –teknologiei buruzko ezagutzak dituztenei eta ez dituztenei- zuzendutako makina bat ekitaldi antolatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Sarea eta Sarearen aukerak hiritarren zerbitzura jartzeko. Aipatzekoak dira “Erakarri trafiko kualifikatua zure enpresa-negoziora” izenburupean antolatu diren zazpi tailerrak, turismo sektoreari zuzendutako “Altxortik-Altxorraren bila” ekimenak eta Betor jardunaldiak, euskal ekintzaileen esperientziak ezagutzera ematen dituztenak.

Aldi honetan Haritz Rodriguezek hizpide hartu du marken eta blogger-en arteko harremana sistematizatzeko abiatu duen proiektua.

Internet Eguna zortzigarren urtez jarraian ospatu da Euskadin eta SPRIren Enpresa Digitala ekimenaren barruan kokaturik dago.

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?