Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 abendua, 2017
2018an adimen artifiziala osasunera, politikara eta artera iritsiko da

NESTA agentziaren Trends 2018 txostenak aztergai ditu etorkizun hurbileko berrikuntza disruptiboenak.

 

NESTA agentziaren Trends 2018 txostenak aztergai ditu etorkizun hurbileko berrikuntza disruptiboenak

Teknologiek aldatu egin dute lan egiteko, erlazionatzeko, gure osasuna zaintzeko eta, besteak beste, gizartean parte hartzeko modua. Berrikuntza disruptiboenak negozio-eredu berriak sortzen ari dira, eta bere inplikazioak ez dira bakarrik ekonomikoak, baita ere sozialak eta politikoak. NESTA berrikuntza agentzia britainiarrak gure egunerokotasuna alda dezaketen 10 joera teknologiko aukeratu ditu.

 

Zalantzarik gabe, adimen artifiziala izan da azken urtean arreta gehien jaso duen joera teknologikoa. Argi dago nolako ondorioak izan ditzakeen industrian, baina 10 predictions for 2018 txostenak dioen bezala, aldaketa garrantzitsuak eragingo ditu baita ere beste eremu batzuetan, esaterako, osasun sektorean, erabaki politikoak hartzeko prozesuetan eta pribatutasunean. Sorkuntzaren sektorean ere izango du eragina, makinen eta artisten arteko ko-produkzioak direla medio. Halere, badira joera gehiago beste esparru batzuetan, adibidez, Internet berdeago bat lortzera garamatzan bidea, ekonomia kolaboratibo horizontaleko eredu berriak edota hiriko dronentzako araudiak.

 

Adimen artifizialak aurrerapen handiak eskaintzen ditu osasun arloan, besteak beste, gaixotasunak goiz diagnostikatzea eta osasuna pertsonalizatzea. Gero eta enpresa teknologiko gehiagok sartu nahi dute esparru horretan, baina horretarako osasunari buruzko datu pertsonalak behar dituzte, eta oso kontu delikatua da hori. NESTA agentziaren arabera, baliteke erraldoi teknologikoren bat osasun hornitzaile bihurtzea 2018an.

 

Bestalde, makinek gero eta gaitasun handiagoa dute gure emozioak ulertzeko, eta hori ere nabarmendu da azkenaldian. Aurpegiko espresioek, ahotsaren tonuak edo bihotz-erritmoak informazio emozionala ematen dute, eta zenbait kasutan dagoeneko aztertu daiteke informazio hori, jakiteko irribarre bat benetakoa den, pertsona batek estres maila altua duen edota gezurretan ari den. Teknologia horrek aplikazio onuragarriak ditu, esaterako, aukera ematen du buruko arazoak detektatzeko, baina alarmak ere piztu ditu, pribatutasunaren beste muga bat gurutzatzen baitu.

 

Erabaki politikoak hartzeari dagokionez, baliteke etorkizun hurbilean simulazio teknologiak orokortzea. Orain arte larrialdietarako prestakuntza-tresna gisa erabili izan dira, baina teknologia hori aplikagarria da testuinguru konplexuetako erabakiak hartzeko prozesuetan. Adibidez, balio dezake politikak praktikan jartzeko eta aplikatu baino lehen izango duten inpaktua neurtzeko, lege berri batek izango dituen ondorioei aurre hartzeko edota ate joka dugun teknologia gorakor baten aurrean prest egoteko.

 

Bestalde, NESTAren txosten bereziak ekonomia kolaboratiboaren etorkizuna ere jorratzen du. Joera horrek enpresa-eredu berri bat ekarri du berekin, eta gure eguneroko bizitzaren hainbat alderdi aldatu ditu, baina kritikak ere piztu ditu, laneko eskubideak eta tokian tokiko inpaktua direla medio. Eredu berri hori ahalbidetu duten teknologia banatu berberak erabiliz, langileek antolatzeko modu berriak sortu ditzakete, kooperatiben eredua ingurune digitalera eramanda. Zenbait herrialdetan dagoeneko sortu dira langile autonomoen arteko sareak sortzeko ekimenak, esaterako, Estatu Batuetako Coworker, Alemaniako Faircrowd Work edota Erresuma Batuko Indycube plataformak.

Berrikuntza 10 maiatza, 2021
Ternua: “Gure ADNan beti egon da gauza desberdinak egiteko gogoa”

  Arrasatetik mundura eta berrikuntza ikurtzat harturik. Horrelaxe azaldu daiteke Ternua...Leer más

Berrikuntza 6 maiatza, 2021
SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei

  SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ostegun honetan eman die hasiera Ekonomi...Leer más

Berrikuntza 5 maiatza, 2021
Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal aurkeztu du, Bidezko Garapen Jasangarriaren Ereduan aurrera egiteko ekimena

  Europako Itun Berdea edo European Green Deal, Europar Batasunak 2019ko abenduan proposatu...Leer más

centro innovación abierta Álava Araba Gasteiz Vitoria
Berrikuntza 4 maiatza, 2021
Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro bat izango du enpresa-berrikuntza bultzatzeko

Aurtengo udan inauguratuko da Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen Berrikuntza Irekiko eta...Leer más

Agroplaza
Berrikuntza 3 maiatza, 2021
Pezestudio: “Agroplazaren helburua hiriko bizitzaren aldeko hirigintza sortzea da”

Pezestudio arkitekturaren bidez inguruak sozial eta ekologikoki aldatu nahi duten arkitektoen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?