Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
GLOBAL TRAINING 2024 beka programak Euskadiko gazteen nazioarteko prestakuntza eta mugikortasuna ahalbidetzea du helburu, eta horretarako, gazteek euren profil akademikoari lotutako jarduerak eta proiektuak egiten dituzte atzerrian lanbide-esperientzia irabazteko eta bere lanbiderako oso baliagarriak izan daitezken ezagutzak, kontaktuak eta tresnak eskuratzeko.
Badakigu mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa dela nazioarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gai izatea. Hori dela eta, programak 500 beka ematen ditu, eta hasierako prestakuntza-aldia eta atzerriko enpresetan eta erakundeetan egin beharreko 6 eta 12 hilabete arteko praktikaldia ditu. Horrek aukera emango dizu nazioarteko inguruneetan esperientzia profesional handia eskuratzeko.
1_
Hasierako prestakuntza:
Atzerrian praktikak egin aurreko hasierako prestakuntza.
40 eta 60 ordu bitarteko trebakuntza, hilabete batzuetan atzerrian bizitzeko eta lan egiteko erronkaren aurrean prestatzen laguntzeko
2_
Praktika profesionalak:
Praktika profesionalak atzerrian dauden enpresatan.
6 eta 12 hilabete bitartean, beste herrialde batean bizitzeko eta lan egiteko esperientziaz gozatzeko.
Atzerrian praktikak hasi aurretik egingo den 40 eta 60 ordu arteko ikastaroa, praktikei nola heldu jakiteko: kulturen arteko negoziazioari buruz ikasteko; protokoloaren, estiloaren eta komunikazio-tekniken oinarrizko ezagutzak; talde-lana; adimen emozionala; berrikuntza eta praktika motaren araberako beste gai batzuk.
Praktikak egiten dituzun hilabeteetan, bestelako kultura eta errealitatea dituen herrialde batean bizi eta lan egingo duzu, egoera berrietara egokitzen eta modu autonomoan konpontzen ikasiz.
Hilean 1.635 euro jasoko dituzu sei hilabetez helmugako herrialdeko joan-etorriko, mantenuko eta ostatu-gastuei aurre egiteko.
Enpresan lanean emango dituzun hilabeteek mundu mailako konektatu-sarea sortzeko aukera emango dizute. Sare hori oso baliotsua izan daiteke epe laburrera begira aukera profesionalak aurkitzeko.
Atzerrian bizitako lanbide-esperientziak beste pertsona batzuengandik bereiziko zaitu lan-merkatuan, enpresek oso modu positiboan baloratzen baitituzte egokitzeko gaitasuna eta horrelako esperientzia batean eskuratzen diren trebetasunak.
Ikasleentzako epea zabaltzen denean, erakunde laguntzaileek prestatu dituzten beken eskaintza bateratua argitaratuko dugu. Atzerrian ordaindutako praktikak egiteko 500 aukera!
Aukeratu zure profil akademikora ondoen egokitzen den eskaintza eta esperientzia hori bizi nahi duzun herrialdea eta enpresa. Gogoratu horietako bakarra eska dezakezula.
Erakunde bakoitzak erabakitzen du nolakoa izango den hautaketa-prozesua eta, beraz, oso garrantzitsua da ezarritako epean izena emateko jarraibideak betetzea eta eskatutako dokumentazio guztia entregatzea.
Beka lortu nahi duen pertsonaren gaitasuna eskatutako profilaren arabera egokia dela egiaztatuko da, curriculum vitaearen eta aurkeztutako dokumentazioaren bidez.
Proba bat egingo da ingelesa menderatzen dela bermatzeko, izangaiak titulu ofizialik ez badu. B2 profilaren antzeko maila beharko da graduko unibertsitate-titulazioa dutenen kasuan, eta B1 maila goi mailako lanbide-heziketako tituludunentzat.
Hautagaiaren profila praktikak egingo dituen atzerriko enpresak edo erakundeak eskatutakora egokitzen dela eta eskaintzarekiko konpromisoa betetzen dituela baloratuko da.
Beka emateko agirian ezarriko da zer herrialdetan eta zer enpresa edo erakundetan egingo diren praktikak. Data eta iraupena, bekaren zenbatekoa eta egin beharreko zereginak zehaztuko dira.
GLOBAL TRAINING nazioarteko beken programa Euskadiko hainbat erakunderen lankidetzaren bidez antolatzen da. Erakunde horien ardura da deialdi-prozesua bideratzea eta hautagaiak aukeratzea.
Erakundeen ardura da atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egiten ari diren pertsonei prestakuntza praktikoa eskaintzea eta beka jasotzen duten pertsonen jarraipena egitea.
[2023eko deialdiaren erakunde kolaboratzaile zerrenda, 2024ko erakunde kolaboratzaileak esleipenaren zain daude]
Global Training bekak zuzenean kudeatzen dira prestakuntzaren eta laneratzearen arloan esperientzia duten erakunde laguntzaileen bidez, nazioartekotze-programak erabilita.
Apirilaren 26tik ekainaren 3ra bitartean, erakundeek dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte ikasleei atzerrian ordaindutako praktikak egiteko bekak eskaintzeko. Horren bidez, Euskadiko gazteen etorkizun profesionalarekin duzun konpromisoa bistaratzeko aukera duzu.
Merkataritza-sozietatea ez izatea, deialdi hau itxi baino 2 urte lehenago eratuta egotea eta jarduera eremua Euskadin izatea.
Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitate-prestakuntzako edo goi mailako lanbide-heziketako jardueretan, eta/edo esperientzia izatea, gazteak nazioartekotzeko etorkizuneko profesional gisa trebatzeko.
Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana, gazteek praktikak programa honen arabera egin ahal izango dituztela bermatzeko.
La solicitud se realizará a través de la web www.spri.eus/GlobalTraining y se deberá adjuntar la siguiente documentación:
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Global Training beken programan interesatuta dauden profesional gazteek aukeratutako erakunde kolaboratzaileen bitartez egin beharko dute euren eskaera.