basque industry logo

4.0. laguntzak

Hazitek
EAEko enpresa sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2020 Euskadi Planaren espezializazio alorretan, ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak –lehiarako proiektuak nahiz proiektu estrategikoak– gauzatzeko laguntza.
Zibersegurtasun
industriala
Helburua da zibersegurtasun industriala bultzatzea, bereziki zibererasoen aurrean babes sistemen konbergentziari eta integrazioari heltzen dioten proiektuak, manufaktura industrialeko enpresetako IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako
Basque Industry
4.0
Helburua da hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea, fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, demostrazio efektua eduki eta, horri esker, EIKTetan garatutako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitu ahal izateko.
Ekintzaile
Enpresa eta berrikuntza zentro batean enpresa ideia bat umotzen laguntzea. Ideia enpresa bihurtzen bada, aldeko maileguak eskura daitezke.
Bind 4.0
Startupen azelerazio-programa publiko-pribatuak. Bezero handi batekiko bere lehen kontratua eskaintzen du. www.bind40.com
Gauzatu industria
Oinarri teknologikokoak edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko laguntzak. Inbertsio berrietarako laguntza, honako kategoria hauetan: jabetza industriala eta patenteak, aplikazio informatikoak, lurrak eta ondasun naturalak, eraikinak, instalazio teknikoak, makinak, tresneria eta informazio prozesuetarako ekipamenduak.

Deitu iezaguzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

Jakin nahi baduzu zein laguntza dauden zure proiektuarentzat
Laguntza behar baduzu tramiteak
egiteko edo inprimakiak betetzeko…