Fabrikazio gehigarria piezak eta produktuak ekoizteko eredu berri bat da. Fabrikazio Gehigarriak (Additive Manufacturing (AM) nazioartean) eskala mikrometrikoan manipulatzen du materiala eta modu oso zehatzean ezartzen du material hori elementu solido bat eraikitzeko.
Teknologia asko daude piezak printzipio horren arabera fabrikatzeko, eta horrek beste iraultza industrial bat eragin du. Aukera ematen du tresnarik ez erabiltzeko, gizakiak imajinatu (eta marraztu) dezakeen edozein geometria erreproduzitzeko edo kontsumitzailearen eskaera aldakorrei unean uneko erantzunak emateko. Horrelako abantailei esker, AM funtsezko pieza bilakatu da herrialde garatuenetako industriaren etorkizunerako.
Euskadin AM gaitasun handiak ditugu, eta horregatik sortu da Fabrikazio Gehigarriaren arloko gune bat Basque Digital Innovation Hub sarearen barruan. Gune horretan, esparru horretako gaitasunak dituzten zientzia eta teknologia arloetako agente garrantzitsuenek elkarlanean dihardute ETEen beharrizanetara ongien egokitzen den zerbitzua eskaintzeko.
Enpresen esku jartzen ditugu azpiegiturak,
ekipoak eta ezagutza
AM/3D Printing prozesua
Fabrikazio gehigarriko aktiboak eskuratzearekin eta eskakizun zehatz batzuen araberako produktuak/osagaiak garatzeko prozesuei, teknologiari nahiz teknologiaren erabilpenari buruzko ezagutzekin lotutako zerbitzuak. Zerbitzu horiek lotura estua dute guneko aktibo fisikoekin eta horiekin erlazionatutako sistemekin.
Laser laborategia fabrikazio gehigarrirako soluzioak aztertzeko eta garatzeko. | IK4-IDEKO |
3D Inprimaketazko Filamentuen Fabrikazio Unitatea. | GAIKER-IK4 |
Laser Cladding bidezko fabrikazio gehigarrirako LMD sistema Aktinos 500 | UPV/EHU |
Renishaw AM400 SLM fabrikazio gehigarri sistema | UPV/EHU |
Trumpf Trucell 3000 LMD sistema fabrikazio gehigarriarentzako laser cladding teknologiaren bitartez. | UPV/EHU |
Stratasys Dimension SSTI200es eta SSt768 fabrikazio gehigarrirako FDM sistema. | UPV/EHU |
Kontaktu gabeko 3D digitalizazio sistema ATOS GOM eskaner baten bitartez | UPV/EHU |
Máquina para la fabricación de componentes metálicos mediante WAAM. | TECNALIA |
Ordenagailuz kontrolatutako GE X-izpi zelula X-CUBE compact 225 modelua. | UPV/EHU |
Tamaina handiko osagaiak hari zentrokidearen jalkitze bidez eraikitzeko zelda robotikoa. | TEKNIKER |
3Dko makina-inprimagailua, hari zentrokidearen jalkitze bidez tamaina handiko osagaiak eraikitzeko material aurreratu eta oxigenoarekiko erreaktiboetan (Ti). | TEKNIKER |
Tamaina handiko osagaiak hautsaren jalkitze bidez eraikitzeko zelda robotikoa. | TEKNIKER |
Atomizagailua. | CEIT-IK4 |
Prentsa Isostatiko Beroa - HIP. | CEIT-IK4 |
Fabrikazio gehigarrirako eta prozesatu-ondorenerako funtzio anitzeko laser zelula. | CEIT-IK4 |
Zelula. Zentro lehiakorra deposizio tasa altuko fabrikazio gehigarrian oinarritua, hauts eta haria erabiliz (LMD eta WAAM). | IK4-LORTEK |
(Elektro)kimikaren bidezko gainazal akaberarako planta-pilotu erdi-industriala. | CIDETEC |
ADDITOLA: LMD laser bidezko metal-eranskineko zelula, ABB robot baten gainean dagoena eta bi lan-mahai dituena | IMH |
Metal-eranskineko zelula (ABBko IRB-1600 ABB robota) eta SBIko plasma-soldadurako makina (PMI-280B). | IMH |
SLM Realizer 250 metal-eranskineko makina. | IMH |
Tratamendu geometrikorako eta geometría konputazionalerako software. | VICOMTECH |
SLM teknologian oinarritutako Fabrikazio gehigarriko zelula. | IK4-LORTEK |
Granaiatzeko kabinak fabrikazio gehigarrien bidez sortutako piezak leuntzeko edo testurizatzeko. | CIDETEC |
Laser ekipamendua fabrikazio gehigarrien bidez sortutako piezen zona konkretuak leuntzeko edo testurizatzeko | CIDETEC |
Zuntz-jarraizko konpositeen fabrikazio gehigarria. | MU |
Konektibitatea eta interoperabilitate teknikoa IIoTren alorrean. | IKERLAN |
IMH-ASMAOLA fabrikazio- prozesuen lantegia. | IMH |
Osagai metalikoak WAAM bidez fabrikatzeko makina. | TECNALIA |
Askotariko prozesuetarako zentro hibridoa (mekanizazioa + LMD), 5 ardatzekoa: ZVH Add+process. | TECNALIA |
WAAM bidezko fabrikazio aditiboko zelula robotizatua. | TECNALIA |
Binder Jetting teknologiaren bidez piezak fabrikatzeko zentroa. | TECNALIA |
Plastiko eta konpositeetarako teknologia aditiboak garatzeko zentroa. | TECNALIA |
Abiadura handiko eta tenperatura kontrolatuko proiekzio termikoko sistema. | TECNALIA |
Alberto Echeverria
IK4-LORTEK
aetxeberria@lortek.es
943 88 23 03
Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera hauei,
eta zure 4.0 bitartekariak zure premiarentzako konponbide onena aurkeztuko dizu.