Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 ekaina, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

VES, ingurune fisiko eta logikoko segurtasun integralerako tresna

RKL es una de las empresas seleccionadas en Bizkaia International Startup Connection

 

RKL da Bizkaia International Startup Connection programan hautatutako enpresetako bat

 

VES plataforma (Virtual Ecosystem for Safety and Security) software konponbide bat da, modu holistikoan kudeatzen dituena antolakunde bateko segurtasun-maila desberdinak. RKL Integral enpresa bizkaitarrak garatu du tresna hori, zeinak bere baitan hartzen baititu istripuen prebentzioarekin eta apropos eginiko erasoekin lotutako arrisku fisiko nahiz digitalak.

 

Konponbide hori egiteko RKL lantaldearen aholkularitza arloko ezagutza txertatu da software tresna batean, zeina gai baita balizko arriskuak detektatzeko eta erabakimen-prozesuak automatizatzeko. “Ingurune fisiko eta logikoen ikuspegi transbertsal batekin lan egiten dugu antolakundeetako segurtasunaren kudeaketa-ereduak digitalki eraldatzeko” azaldu du José María Sanzek, RKL Integral enpresako zuzendari nagusiak, “aholkularitza-lanetan hasi ginenean ohartu ginen berritu egin behar genuela eta ez zela nahikoa ezagutza eskaintzea, hau da, tresna bat eskaini behar genuela ezagutza hori benetako kudeaketan aplikatu ahal izateko”.

 

VES plataformak bere baitan hartzen ditu arriskuen monitorizazio dinamikoa, kudeaketa, erabakiak automatikoki hartzeko prozesuak eta pertsonekin, prozesuekin eta teknologiarekin lotutako segurtasun alderdiak. Horrek esan nahi du eremu askotako arriskuak aztertzen dituela, adibidez, produkzioko arriskuak, larrialdiak, suteen kontrako babesak, segurtasun sistema elektronikoak, instalazioetako zaintza, zibererasoen kontrako babesa… Softwareak oinarritzat hartzen du informazioa kudeatzen duen adimen-nukleo bat eta datuak aztertzen eta bisualki bistaratzen dituen ekosistema bat, horrela erabaki egokiak hartzeko.

 

RKL Integral enpresak formatu modularra eman dio tresnari, bloke espezifiko desberdinekin. Lehenengoak VES PAU du izena, antolakundeen babes planak birtualizatzen dituen sistema bat da eta hainbat bezerok erabiltzen dute dagoeneko, adibidez, EITBk edo Guggenheim museoak. Enpresa beste modulu batzuk garatzen ari da, esaterako, hauek: VES PRL, laneko arriskuen prebentzio arlokoa; VES Aktibu, aktiboak denbora errealean kudeatzeko; eta VES Formación. “Garatzen ari garen modulu desberdinak uztartu ahala eraikitzen da tresna globala” azaldu du enpresako zuzendari nagusiak.

 

RKL Integral aholkularitza duela bi urte inguru sortu zen eta hasieratik bideratu da mundu fisikoaren eta logikoaren arteko segurtasun arloko konbergentziara. “Gure enpresako  adituek 20 urtetik gorako esperientzia dute bakoitzak bere arloan” dio José María Sanzek “ezagutza hori balioan jarri dugu berrikuntzaren bidez, gure fakturazioaren %30 inbertitzen dugulako I+G+B-n”. VES proiektuak SPRI Taldearen laguntza jaso du Hazitek programaren bitartez. RKL Integral enpresa CIC Cambridge zentrora joango da datozen hilabeteetan VES konponbidea garatzen jarraitzeko Bizkaia International Startup Connection programaren barruan.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak