Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 maiatza, 2021 Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC)

Versiak enpresa berri bat sortu du zibersegurtasunaren aldeko apustua indartzeko

Euskal enpresak Versia Cyber Shield aurkeztu du, zibersegurtasunean soilik aritzen den konpainia, eta Blueliv katalanarekin, zibermehatxuen inteligentziaren Europako liderrarekin, indarrak batu ditu dagoeneko

“Enpresa-jokoaren eta joko instituzionalaren arauak aldakorrak bihurtu dira, eta gure konpromisoa gure bezeroei laguntzea da, arau berri horien jokoan lehiakortasuna garatzeko”, horrela aurkezten da Versia, 90eko hamarkadan sortutako Bizkaiko enpresa. Gaur egun, 900 profesional baino gehiago ditu Estatu osoan banatuta, eta Euskadiko IKTen sektoreko enpresa garrantzitsuenetako bat da.

Orain, euskal konpainia teknologikoak Versia Cyber Shield enpresa berria aurkeztu du, zibersegurtasunean aritzen den enpresa, eta, azaldu dutenez, “egungo aro digitalean merkatuak dituen beharrei erantzuteko sortu da”.

Manu Mosteiro Versiako presidenteak xehetasun gehiago eman ditu: “Beste urrats bat da gure konpainiaren bilakaera naturalean, hau da, orain arte enpresaren esparru baten barruan egiten ari ginena enpresa berri batean finkatu dugu. Gero eta handiagoa den negozio baten aldeko apustua da, egitura autonomoa behar duena, merkatuak eskatzen dituen eta eskatuko dituen zerbitzu, irtenbide eta produktuei heltzeko plan estrategiko batekin, eta Versiako gainerako ezagutza-arloekiko sinergiak aprobetxatuz.”

Eder San Millán izango da enpresa berriaren burua: “Ilusioz beteriko proiektua da, talde handi batekin eta trebezia handiarekin sortua”, adierazi du. Mehatxu-inteligentzia eta zibersegurtasun-datuen analitika aurreratua aplikatuan oinarrituta –aldi berean, ikaskuntza, IA eta automatizazio eta orkestrazio sistemetan dute funtsa–, Millánek “anbizio handiko plana” duela esan du. “Erreferente izan nahi dugu oso eremu zehatzetan, hala nola Cloud inguruneetako segurtasunean edo auzitegiko analitika digitalean, segurtasun-arrakala baten atzean zer dagoen ulertu ahal izateko eta berriro gerta ez dadin neurriak hartzeko”, zehaztu du.

Barakaldoko (Bizkaia) bulegoetatik, enpresa berri honen egoitza kokatuta dagoen lekutik alegia, CSIRTa (Computer Security Incident Response Team) osatzen duen taldeak jarduten du. Horrek DSOC (Defense and Security Operation Center) delakoaren inguruko zerbitzuak kudeatzen ditu. Azken hau FIRST-ren (Forum of Incident Response and Security Teams) kide da, eta TF-CSIRT eta CSIRT.ES zigiluak lortzeko ahaleginak egiten ari da, nazioartean, Europan eta estatuan abalatuta daudenak, hurrenez hurren.

Iritsi dira lehen sinergiak

Versia Cyber Shieldek lankidetza-hitzarmen bat sinatu du dagoeneko Blueliv-ekin. Bartzelonan egoitza duen enpresa hau zibermehatxuen inteligentzia gidatuaren Europako liderra da eta open, dark eta deep webak aztertzen ditu, zuzendutako mehatxuen aurka inteligentzia “zehatza eta fidagarria” eskaintzeko.

Hain zuzen ere, Kataluniako konpainiak milioika iturriren datuak bildu eta prozesatzen ditu automatikoki, eta bezeroarentzat garrantzitsuak direnak bakarrik bistaratzen ditu. “Patentatutako teknologia bakarrak erabiltzen ditugu, gure bezeroek daturik berrienak ia denbora errealean lor ditzaten”, adierazi dute Bluelivetik.

Aliantza honekin, euskal enpresa berriak arrisku digitalen kudeaketa proaktiboko zerbitzu bat eskaini nahi du, testuinguruan kokatutako datu eta analisietan oinarrituta. Horretarako, datu eta analisi horiek modulu erabilerrazen bidez ematea proposatu dute, “tamaina guztietako erakundeak laguntzeko arrisku digitalak kudeatzen, baina, batez ere, enpresa txiki eta ertainentzat irtenbide bat izateko”.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.

 

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
8 apirila, 2024 Zibersegurtasuna
Irontec enpresen komunikazioak, software ingeniaritza eta zibersegurtasuna sustatzen ditu
Irakurri gehiago
7 Marzo, 2024 Zibersegurtasuna
Sernivel3 Groupek autobide digital ziberseguruak eraiki ditu enpresa eta erakundeentzat
Irakurri gehiago
19 otsaila, 2024 Zibersegurtasuna
SPRIk zibersegurtasun arloan emandako laguntzek mila enpresa ingururi egin diete mesede bost urtean
Irakurri gehiago
19 otsaila, 2024 Zibersegurtasuna
Euskadi lurralde erakargarria da zibersegurtasunean inbertitzeko, lankidetza publiko-pribatuari eta erreferentziazko ekosistemari esker
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak