ITS Security zibersegurtasuneko sistema aintzindaria lantzen ari da

4 iraila, 2019
Sistema berri honek antigorputz digital baten antzera funtzionatuko du 

Konpainia euskaldunak ehatxu digitalak identifikatu eta neutralizatzea xede duen ITSIA proiektua garatzen ari da Hazitek 2019 programaren babespean

Mehatxu zibernetikoei aurre egiteko asmoz, zibersegurtasunean trebatutako ITS Security konpainiak ITSIA proiektua (Immunitate Sistema Artifizialen bidezko Adimen Artifiziala) abiarazi du, giza-sistema immunologikoa imitatzen duen defentsa zibernetikorako autoikasketa plataforma.

 

Ikasketa Automatikoko (Machine Learning) teknologien eta Adimen Artifizialeko algoritmoen aplikazioaren bitartez, zibereraso baten aurrean erantzun behar ote den erabaki lezakeen sistema bat sortzea da ITSIA proiektuaren helburua. Sistema honek antigorputz digital baten antzera funtzionatuko luke.

 

Vicomtech zentro teknologikoaren laguntza duen proiektu honek ikerketa eta garapen enpresariala bultzatzeko Hazitek 2019 programaren babesa izan du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow