Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 apirila, 2021 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

2025era arteko Euskadiko zibersegurtasun plan estrategikoak sektoreko enpresa-ehuna dinamizatu nahi du

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko (BCSC) zuzendari Javier Diéguezek dioenez, asmoa da euskal ekosistema erreferentziazko hub bilakatzea nazioartean

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) 2025. urtera arteko plan estrategiko bat egin du, zeinaren helburua baita, besteak beste, zibersegurtasunaren inguruko euskal enpresa-sarea dinamizatzea ekintzailetza eta startup-en sorkuntza sustatuz, sortuta dauden enpresak bultzatuz eta garatuz, eta talentua eta inbertsioa erakarriz.

Zentroak jadanik partekatua du plana Euskadiko klusterrekin Cybasque-ren eskutik. Cybasque zibersegurtasunaren sektoreko euskal enpresen elkartea da, eta helburutzat du euskal ekosistema erreferentziazko hub (operazio zentro) bilakatzea nazioartean. Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren bultzadari esker sortu da Cybasque zibersegurtasunaren arloko ekosistema.

BCSCko zuzendari Javier Diéguezek duela gutxi aurkeztu zuen dokumentua jardunaldi telematiko batean eta esan zuen pandemiaren ondorioz egokitu egin behar izan zituztela 2020ko otsaila baino lehen ezarrita zeuden lehentasunak. Cybasque-ko zuzendari Xabier Mitxelenaren arabera, zibersegurtasunaren munduko merkatua 130 bilioi eurokoa izan liteke 2022an, urtean % 12 eta % 15 bitarteko hazkundeekin, eta sektoreko langabezia-tasa % 0koa izango da (% 36,5eko hazkundea espero da hemendik eta 2022ra). Horrek esan nahi du urte horretarako 3,5 milioi profesional baino gehiago arituko direla zibersegurtasun arloan.

Zibersegurtasun arloko plan estrategikoa 2019aren amaieran egin zen, Eusko Jaurlaritzak Zibersegurtasuneko Euskal Zentroari eskatu zionean bultzatu zezala bikaintasunezko hub teknologiko baten sorrera zibersegurtasun industrialaren arloan, Euskadi nazioarteko erreferentzia bilakatzeko. 4.0 Industriaren babeserako espezializazioa ezaugarri hauek dituen nitxo bezala identifikatu zen: hazkunde potentzial handia, heldutasun gutxiko balizko lehiakideak, eta tokiko merkatu trakziogile bat, zeinak hiru indar-gune funtsezko dituen hub-ak etorkizunean arrakasta izateko: digitalizazio handia, berrikuntzako bokazioa eta hedapen handia nazioartean.

Planak oinarritzat ditu lankidetza publiko-pribatua, lehendik existitzen diren ekimenak eta dagoeneko eraikita dagoen sarea, eta bidea ematen du ahaleginak eta gaitasunak integratuz zibersegurtasun industrialean espezializatutako gune espezializatu baten marka-irudi bat sortzeko.  Horregatik, zibersegurtasunaren inguruko euskal enpresa-sarea dinamizatu beharko du, ekintzailetza eta startup-en sorrera sustatuz, sortuta dauden enpresak bultzatuz eta garatuz, eta talentua eta inbertsioa erakarriz.

Helburua da ekosistema egoki eta jasangarri bat eraikitzea talentua, ideiak eta (Estatuko zein nazioarteko) inbertsioa  erakartzeko, eta, aldi berean, behar diren harremanak sustatzeko zibersegurtasun industrialaren arloan berrikuntza eta ekintzailetza abiarazi nahi dituzten osagaien artean. Bide horretatik, Euskadi zibersegurtasun industrialeko nazioarteko erreferentziazko marka gisa posizionatuko da garrantzi ekonomiko, aurrerapen teknologiko, herritarren eta enpresen segurtasun, kultura ekintzaile eta mundu akademikoko zein lan-arloko dinamizazioaren aldetik.

Lan-plana

Anbizio estrategikoa eta egungo enpresa-sarea abiapuntutzat harturik aztertu dira Europako Mediterraneo aldeko hamabi hub, nazioartean erreferentziazkoak direnak, sei hub eremu oso industrializatuetan kokatuak (Bretainia, Helsinki, Ipar Irlanda, Lonbardia, Toskana eta Gales) eta zibersegurtasunaren arlokoak, eta, azkenik, beste sei arrakasta izan dutenak ekintzailetzaren eta berrikuntza digitalaren sustapenean (Tel Aviv, Paris, Lisboa, Bartzelona, Valentzia eta Madril), eta batzarrak egin dira ekosistemako 85 eragilerekin (sare sozialak eta enpresa-sareak, unibertsitateak eta teknologi zentroak, klusterrak, enpresa trakziogile eta inbertitzaileak, Gobernua eta erakunde publikoak).

Ko-sorkuntza saio horiei esker definitu dira 4 ekintza-esparru (Ideiak, Talentua, Inbertsioa eta Harremanak), 30 ildo estrategiko eta 65 ekintza, zeintzuek beste jarduera ekonomiko batzuekin lerrokatuta ikusten duten zibersegurtasuna.

Oinarrizkoa da BCSCri paper garrantzitsua ematea ekosistemaren dinamizazioan, bera izan dadin harremanen motorra, hub-aren enbaxadorea mundu osoan, eta sektorearen nahiz industriaranzko transferentziaren bultzatzailea. Euskadiko administrazio publikoen artean, BCSC da FIRST homologazioa lortu duen CERT (ziberrerasoei erantzuna emateko ekipo) bakarra, eta horrek lankidetzarako espazio gehigarri bat zabaltzen du esperientziak eta informazioa trukatzeko.

2020an egindako ekintzen artean aipagarriak dira: Cybasque-n sorrera, startupentzako inbertsio errondak bilatzeko Venture Club-aren sorrera Bind 4.0 programaren barruan, edo Basque Research and Tecnollogy Alliance sarearekiko etengabeko lankidetza.

Azkenik, eta kontuan harturik pandemiak sortu duen eszenatokia, hauek dira epe laburrean lehenetsiko diren ekintzak: berrikuntzaren erosketa publikoa eta kultura ekintzailea indartzea hezkuntza arloan (Ideiak); reskilling eta upskilling ereduak aztertzea Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera (Talentua); enpresa industrialei laguntzea aitortutako zibersegurtasun araudiak edo estandarrak betetzen (Inbertsioa); krisien eta ziberrerasoen simulazio role-play eta Bootcamp-ak bultzatzea Basque Digital Innovation Hub zentroan (Harremanak).

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak