La tecnología de realidad virtual de Virtualware será utilizada en las simulaciones de centrales nucleares de General Electric Hitachi
Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B Nazioartekotzea
Albisteak 13 maiatza, 2020

Virtualwareren errealitate birtualeko teknologia General Electric Hitachiren zentral nuklearren simulazioetan erabiliko da

Virtualware euskal enpresak bere errealitate birtualeko aretoen teknologia erabiliko du General Electric Hitachiren erreaktore nuklearren erregai mugimenduaren simulazioetan. 
-

Virtualware euskal enpresak bere errealitate birtualeko aretoen teknologia erabiliko du General Electric Hitachiren erreaktore nuklearren erregai mugimenduaren simulazioetanHiru urtez patentatutako hardware sistema garatu dute Basauriko egoitzan eta, multinazionalarekin urtebetez lan egin ondorennazioarteko proiektu honek hurrengo hilabeteetan AEBetan lehen instalazioa egitea aurreikusi du. 

Lankidetza honek Bizkaiko konpainiaren VIROO teknologia erabiltzen du, eta pertsonak ingurune kontrolatu batean trebatzeko eta entrenatzeko beharrezkoak diren hardwarea eta softwarea barne hartzen dituKasu honetanberrikuntza honen erabiltzaileak erreaktore nuklearren erregaia manipulatzeaz arduratzen direnak diraProzesu konplexu horretan hainbat profesionalek parte hartzen dute aldi bereanAreto hauek simulazioan murgiltzea ahalbidetzen dieteerrealitate birtualaren bidezerabiltzaile bat baino gehiagori eta eskala errealean (1:1), GE Hitachirentzat funtsezkoa den xehetasuna. 

Sortu den aretoansimulazioa egiten ari den pertsonarentzako sentsoreak alde batera utzitaerreaktorean manipulatu behar duten ekipoaren erreplika fisiko bat ere egongo da. Kopia fisiko hori entrenamenduetarako sortutako ingurune birtualari lotuta egongo da, eta horrek nolabait ingurune birtuala eta erreala ‘bateratzea’ lortuko duHorri guztiari esker, Virtualwarek adierazi duenez, “arriskuak murriztu daitezkezereginaz arduratzen diren profesionalak hobeto prestatuz, eta, aldi bereanentrenamendu-kostuak murriztuz“. 

Errealitate birtualeko gela mugikorra 

Prozesu nuklearretan entrenatzeko simulagailuen hurrengo belaunaldia da haugure taldea eta gure bezeroena trebatzea eta entrenatzea ahalbidetuko diguten simulagailuak“, adierazi du Ricardo Moreno Europako GE Hitachi taldeko presidenteordeakProiektuaren lehen zatiaren instalazioa aurtengo martxoaren amaierarako aurreikusita zegoenbaina Covid-19 gaixotasunak eragindako pandemiak kronograma aldatu du. 

Virtualware enpresak azaldu duenez (Basauriko egoitzan ditu 50 langile gehienak baina MadrilenLondresenMexikon eta Araban ere badituzte bulegoak), egoera hobetu bezain laster Estatu Batuetara joango dira instalazioa egiterabesteak bestearetoaren muntaiamotxilak eta kaskoak gela bakoitzeko sei erabiltzailerentzat eta softwarea ingurune birtualentzat martxan jarriko dituzte 

Epe luzeko proiektua da bi enpresa hauen elkarlana, eta horri esker zentral nuklearretan lan-prozesu kritikoen simulagailuak garatzeko aukera izango dute hainbat erreaktore-motatara egokitzeko (BWR, PWR eta D&D), bai eta errealitate birtualeko areto ugari instalatzeko ere, GE Hitachik Willmingtonen (Ipar Carolinanduen egoitza nagusiko areto finko bat sortuz eta formakuntza saioak dauden tokietara eramateko gela mugikor bat garatuz.  

Lotutako albisteak

Euskal  industria  defendatu  du  Nazioartekotzearen  Lurralde  arteko  Kontseiluan  Mikel  Jauregik
17/09/2025 Nazioartekotzea

Euskal industria defendatu du Nazioartekotzearen Lurralde arteko Kontseiluan Mikel Jauregik

Valentzian, Industriako sailburuak proposatu du Europan merkataritza-babesak indartzea eta Estatu Batuekin kuota-sistema bat negoziatzea, proiektuen jatorri europarrean oinarrituta.

Kudeaketa  Aurreratuaren  Europako  Astea  kulturari,  AAri  eta  lan  egiteko  modu  berriei  buruzko  eztabaida  batekin  hasiko  da  Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea kulturari, AAri eta lan egiteko modu berriei buruzko eztabaida batekin hasiko da Bilbon

Urriaren 8an Javier Martínez Aldanondok emango dio hasiera Europako Asteari, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezagunak. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan hitz egingo du.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Global  Training  beken  epea  irailaren  19ra  arte  luzatu  da
12/09/2025 Nazioartekotzea

Global Training beken epea irailaren 19ra arte luzatu da

Global Training laguntza-programa Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza errazteko diseinatuta dago. Programaren aurrekontua 6.445.000 €-koa da eta laguntzek ordaindutako praktika profesionalak eskaintzen dituzte atzerrian.

Euskadiko  enpresa-ordezkari  batzuk  Alemaniako  automobilgintzaren  eraldaketa  aztertzen  ari  dira  Munichen

Euskadiko enpresa-ordezkari batzuk Alemaniako automobilgintzaren eraldaketa aztertzen ari dira Munichen

SPRI Taldeko Basque Trade & Investmentek eta ACICAE Euskadiko Automobilgintza Klusterrak elkarrekin antolatu dute

Euskadi  liderra  da  automobilgintzako  eskualdeen  aliantzan,  eta  ibilbide-orri  berri  bat  eskatu  du
10/09/2025 Nazioartekotzea

Euskadi liderra da automobilgintzako eskualdeen aliantzan, eta ibilbide-orri berri bat eskatu du

Ekitaldian Jauregi sailburuak azpimarratu zuen euskal industriak Europako automobilgintzaren sektorean duen garrantzi estrategikoa. Hurrengo urteetarako ibilbide-orri gisa, apustu hirukoitza nabarmendu zuen: finantziazioa, berrikuntzan inbertitzea eta sektorearentzako eskari berria sortzea

Brasilen  ezarritako  euskal  enpresek  EB-Mercosur  akordioa  eta  erga-erreforma  aztertu  dituzte
09/09/2025 Nazioartekotzea

Brasilen ezarritako euskal enpresek EB-Mercosur akordioa eta erga-erreforma aztertu dituzte

Bilera BasqueTradek São Paulon duen bulegoak antolatu du, eta agentziak euskal enpresei Brasil bezalako merkatu estrategikoetan ematen dien laguntzaren barruan kokatzen da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.