Ceit-IK4 buru duen proiektu europar baten bidez, suhiltzaileen eta erreskate-taldeen posizionamendua hobetzeko sistema aurreratu bat garatu nahi da
Erreskate-taldeek eta suhiltzaileek satelite bidezko posizionamendu sistemak erabili ohi dituzte suak itzaltzeko lanei ekiteko. Hala ere, gehiegizko kea, basoen trinkotasuna, lurzoruen irregulartasuna eta bestelako faktoreen ondorioz, noiz edo noiz teknologia horiek huts egiten dute.
Testuinguru honetan, Ceit-IK4 zentro teknologiko gipuzkoarra buru duen AIOSAT (Autonomous Indoor Outdoor SafetyTracking System) delako proiektu europarraren bidez, suhiltzaileek eta erreskate-taldeek higiezinen barruan nahiz kanpoaldean izan ohi duten posizionamendua hobetzeko sistema aurreratu bat garatu nahi da.
Horretarako, ekimen honek suaren aurkako lanen fidagarritasuna eta emaitzak hobetzen lagunduko dituzten posizionamendu-sistema aurreratu bat eta jarraipen eta alerta aplikazio bat garatuko ditu, GPSak erreskate-lanetan izan ohi dituen mugapenak gaindituz.
Euskal zentro teknologikoarekin batera, proiektuaren partzuergoa zenbait eskola militarrek, komunikazioetan espezializatutako Sevillako ingeniaritza-enpresa batek, suari buruzko prestakuntza-zentroek eta Holanda eta Belgikako ikerketa-zentroek osatzen dute.
Abenduan egindako inaugurazio-saioaren ondoren, bi milioi euro inguruko aurrekontua duen proiektu honek 30 hilabeteko iraupena izango du.
Amatech Group erreferentziazko taldeetako bat bihurtzen ari da Euskadin IKT soluzioetan....Leer más
PartekatuEstatistikako Institutu Nazionalaren txosten baten arabera, 10 langile edo gehiago dituzten...Leer más
PartekatuSPRI Taldeak eta EOI Fundazioak berriro jarri dute martxan enpresa industrialen...Leer más
PartekatuEAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más
PartekatuAitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?