Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 maiatza, 2017
SPRIk laguntzak banatuko ditu enpresek teknologi-zentroak erabil ditzaten 4.0 industriako proiektuetan

Basque Industry 4.0 programak erraztasunak ematen ditu zentroetako teknologia aplikagarri eta pertsonalizagarri izan dadin manufaktura arloko enpresek proposatutako 4.0 proiektuetan. SPRIk 2,2 milioi bideratuko ditu “teknologi transferentzia” egiten duten eta gutxienez 75.000 euro inbertitzen dituzten proiektuak subentzionatzeko. 2016an Basque Industry programak 11 proiektu subentzionatu zituen, horietako gehienak Big Data eta Sentsorikako teknologiak aplikatzen dituztenak. Deialdia zabalik egongo da maiatzaren 11ra arte. Argitasunak info@spri.eus helbidean eta 902702142 telefonoan.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak 2,2 milioi euro esleituko dizkio Basque Industry 4.0 programari SPRIren bitartez. Ekimen horrek babesa ematen die “teknologi hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzera bideratutako industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei.

 

Eusko Jaurlaritzak beste laguntza batzuk ere bideratzen ditu Basque Industry 4.0 estrategiara. Duela gutxi argitaratu da 2,6 milioi euroko aurrekontua duen Industria Digitala programa, 4.0 teknologiak txertatzen laguntzeko industria arloko enpresetan, baina batik bat aipatzekoak dira I+G-rako laguntzak, 150 milioi euro inguruko aurrekontua dutenak eta lehentasuna ematen dietenak espezializazio adimenduneko proiektuei eta, hortaz, Basque Industry 4.0 proiektuei.

Bere izena estrategia orokorretik hartu duen programari dagokionez, aipatzekoa da ikerketa industriala dela helburutzat daukana ezagutza berriak eskuratzea produktuak garatzeko edo lehendik existitzen direnak hobetzeko, horretarako aplikatuz I+G-ko teknologiako eragileak dagoeneko lantzen ari diren teknologia generikoak. Aldiz, garapen esperimentala da prototipoak, proiektu pilotuak, simulazioak, eta oro har prozesuak sortzea hobekuntza teknikoak lortzeko.

 

Proiektuek Basque Industry 4.0ren diru-laguntzak jaso ditzaten, fabrikazio aurreratuari aplikatuta egon behar dira eta honelako teknologiekin lotuta: ziber-seguratsuna, cloud computinga, sentsorika, robotika kolaboratiboa, fabrikazio gehigarria, errealitate handitua, ikuspegi artifiziala eta big data.

 

Programa jakin honek laguntza emango die euskal industriei euskal I+G-ko zentroetan dagoeneko existitzen diren ikerketa eta garapenak aprobetxa ditzaten eta berrikuntza (“b”) bezala aplika ditzaten beren fabrikazioan eta merkaturatzean. SPRIk bultzatutako programa horrek lotura bat sortuko du, bere bitartez enpresek 4.0 ezagutza teknologikoa aprobetxa dezaten eta produktu bihur dezaten.

 

Industria adimenduna sendotzeko Eusko Jaurlaritzak abiatutako estrategiari emandako erantzun bat bezala sortu zen Basque Industry 4.0 Hala, 2016an 11 proiektu babestu ditu euskal ETEetan, horietatik gehienak Big Data eta Sentsorikako teknologiak aplikatzen dituztenak.

 

Deialdi berria, FEDER funtsen bidez kofinantzatua, zabalik egongo da 2017ko maiatzaren 11tik ekainaren 28ra. ETEei zuzendurik dago eta gutxienez 75.000 euroko inbertsioa eskatzen du. Proposamen bakoitzak aholkularitza teknikoa jasoko du eta diru-laguntza ez da itzulgarria izango. Argitasunak info@spri.eus helbidean eta 902702142 telefonoan.

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Basque Industry 4.0 1 ekaina, 2020
Ikusi-k indartu egin ditu 4.0 Industriara eta eraldaketa digitalera bideratutako zerbitzuak

  Euskal konpainia datuen bilketa eta analisiarekin lotutako proiektuetan zentratzen da,...Leer más

Basque Industry 4.0 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?