Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 maiatza, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak dioenez, “eraldaketa digitala da orain enpresen lehiakortasun-palanka garrantzitsuena”

Enpresen garapenerako euskal agentziak AEFAME famili enpresen elkartearen jardunaldi batean parte hartu du

 

Enpresen garapenerako euskal agentziak AEFAME famili enpresen elkartearen jardunaldi batean parte hartu du

 

SPRI Taldeko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Aitor Cobanerak adierazi du: “orain eraldaketa digitala da enpresen lehiakortasun-palanka garrantzitsuena”. Cobanerak jardunaldi batean parte hartu du Deustuko Unibertsitatean, AEFAME famili enpresen elkarteak eta Entelgy Digital erakundeak antolatu dutena SPRI Taldearen (enpresen garapenerako euskal agentziaren) laguntzarekin.

 

Jardunaldian aztertu da nola orientatu euskal famili enpresak eraldaketa digitaleko prozesuen inguruan. Cobanerak esan du eraldaketa digitala “aukera  baino gehiago premia dela dagoeneko, eta konpainiek digitalizatuta egon behar dutela etorkizunerako, horrek berekin ekarriko duelarik lehiakortasuna hobetzea”.

 

Berrikuntza eta Teknologiako zuzendariak esan du iraultza industrial berri hau “abiadura bizian datorrela eta aldaketak askoz azkarrago gertatzen ari direla”. Gaineratu du prozesu horretan badirela funtsezko faktore bi: enpresek kalitatezko banda zabala izatea eta zibersegurtasuna. “Garrantzitsua da baita ere ekintzailetza 4.0 Industrian. Enpresa trakziogileek gero eta gehiago bilatzen dute  startup-ekin lan egitea, azkartasuna ematen dietelako”.

 

Cobanerak esan du horrelako ekitaldiak “funtsezkoak direla enpresei erakusteko zer ari den gertatzen” iraultza teknologiko honekin.

 

Javier Martínezek, Google Cloud enpresako ingeniaritza arloko zuzendariak, azpimarratu du une honetan “ez daukagu[la] ideiarik  ere nolakoa izango den mundua 30 urte barru”, eta aldaketa aro betean bizi garela “non tresnak diren aldaketaren bultzatzaileak. Benetan garrantzitsuena, ordea, pertsonak egokitzea da. Enpresa bat zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta zailagoa izango da kultura aldatzea, pertsona gehiagok egokitu behar dutelako”.

 

Ángel Jareño, Uvesco taldeko zuzendariorde nagusiak esan du banaketan “daukagun abantaila dela ikusi egin dezakegula zer gertatzen den beste sektore batzuetan”. Onartu du ez dakiela hurbildik ere “nolakoak izango diren supermerkatuak hemendik hamar urtera, baina ahalegina egingo dugu ordurako prest egoteko”.

 

Jareñok esan du bere ustez “bukatzen ari garela basamortuko ibilbidea” eraldaketa digitalaren arloan, eta gogorarazi du “duela 6 urte egin genuela datuen lehen proiektua”.

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak