Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Azaroa, 2020 Digitalizazioa I+G Industria adimenduna Smart Industry Programa

Robotika aurreratua pieza metaliko konplexuetan eskuzko lixatzea alde batera uzteko eta akabera automatizatuetara pasatzeko

Ideko zentro teknologikoa pieza metaliko konplexuak lixatzeko prozesua automatizatzen eta monitorizatzen duen sistema robotiko batean ari da lanean. Prozesu hori tradizionalki eskuz egin izan da eta robotizatzea konplexua da.
Ideko

BRTA aliantzako kide den Ideko zentro teknologikoak ARGRIND proiektuan parte hartu du. Sistema robotiko aurreratua da hori, metalezko pieza konplexuen lixatzearen zehaztasuna automatizatu eta handitzeko. Pieza horiek zehaztasun handia behar izaten dute sektore estrategikoetan erabilitzeko –hala nola aeroespazialean, energia-sorkuntzan edo itsas eraikuntzan–, edo industria orokorrerako ere.

“Orain arte, robotak forma sinpleko eta eskakizun gutxiko piezak lixatzeko gai baino ez ziren, pieza konplexuagoak lixatzea akabera-prozesu nekeza baita, tradizionalki eskuz egina. Langilearen gaitasunak funtsezkoak dira, eta, beraz, robotizatzeko zailak dira”, azaldu du Sara Mata ikertzaileak eta proiektuaren Idekoko arduradunak. 

Hala ere, euskal enpresa teknologikoak aurkeztutako irtenbideari esker, lan hori robotizatu ahal izango da, “prozesuari segurtasuna eta fidagarritasuna emanez”, Mataren esanetan. Alde batetik, soluzioari esker, operazio luzeetan (lixatzean, adibidez) urratzailea higatzearen ondoriozko arazoak saihesten dira, hau da, materiala modu ez homogeneoan ezabatzean piezan sortzen den gainazaleko kalitate-galera saihesten da. Eta, bestalde, lixatzearen ibilbidean dagoen ziurgabetasuna murriztea lortzen da CAM (Computer Aided Manufacturing) softwarea erabiliz. 

Lixatze-prozesuan zehaztasun hori lortzeko, ARGRINDek kontrol-sistema bat du, piezan zehar materiala modu konstantean eta konpentsatuan abiaraztea ahalbidetzen duena, eta, horrela, emaitza homogeneoagoa lortzen da. “Kontrol-sistemaz gain, soluzioak lixatutako gainazalaren akabera simulatzeko software bat ere badu; horrela, ibilbide berriak programatzeko denbora murrizten da, pieza metalikoaren akabera ona bermatuz eta hondakin gutxiago sortuz”, azaldu du Mata doktoreak. 

Txertatutako softwareak robotaren datuak eta prozesuak linean monitorizatzeko gaitasuna gehitzen dio robotika-soluzioari, ekoizpenaren trazabilitatea eta hura aztertzeko aukera ahalbidetuz hobekuntzak ezarri ahal izateko. “Horrela, lan gogaikarri eta errepikakorra askoz produktiboagoa bihurtzen da, pieza berriak programatzeko denbora murriztea lortzen da eta akabera konplexuetan arazoak edo akatsak murrizten dira”, adierazi dute zentro teknologikotik. 

Ekimena Trinity berrikuntza programaren barruan dago, eta 2021eko uztailaren 1ean amaituko da. Idekorekin batera, Aldakin talde nafarra eta Moduleworks software garatzailea aritu dira proiektua garatzen. 

4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatuz, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen laguntza. Informazio gehiago hemen. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak