Portu Agintaritzak, berrikuntza eta ikerketa Bilbao Port Lab zentrua  inauguratu du

11 uztaila, 2019
Estibaliz Hernáez sailburuordea, José Llorca eta Ricardo Barkalarekin, inaugurazioan.

 

Enpresak, startup-ak, doktoretza ikasleak eta ikerlariak hartuko ditu; eta 4.0 Portuak Fondoa –zeinen edukia portu elkartean azaldu den- sustatzea ahalbidetuko du.

Portuaren lehiakortasuna hobetzeko hub honek, berrikuntzako beste euskal programa batzuk osatzen ditu eta Portu Agintaritzaren Plan estrategikoan sartuta

Lantalde bat izango du eta bertan, beste batzuen artean, eusko Jaurlaritzak, SPRI-k, Bizkaiko Foru Aldundiak, erriberako udalerriek, BBK Fundazioak, finantza erakundeek, Mondragon Unibertsitateak eta Tecnaliak; BPA berak eta Bilboko portu-elkarteko enpresek parte hartuko dute.

 

Bilboko Portu Agintaritzak (BPA),  berrikuntza eta ikerketa Bilbao Port Lab dertizon bere hub-a inauguratu du eta aldi berean, portu elkarteko ehun bat enpresa bildu duen bileran, Portuak 4.0 estatu Fondoaren ezaugarriak ezagutzera eman ditu. Aipatutako fondo horren  lehen deialdiko lehiaketarako oinarriak, uda honeta iragarriko dira.

 

Inaugurazioan, Bilboko Portu Agintaritzako lehendakaria, Ricardo Barkala; eusko Jaurlaritzako teknologia, berrikuntza eta lehiakortasun sailburuordea, Estibaliz Hernaez, eta Estatuko Portuen berrikuntza arloko burua, José Llorca egon dira.

 

Bilbao Port Lab espazio honen  asmoa, Bilboko portu elkarteko enpresek 4.0 Portuen eredurako bidean identifikatu dituzten beharrizanak,  ekintzaileek, start-upek, doktoretza ikasleek eta ikerlariek garatuko dituzten ideia eta proiektuekin elkartzeko gunea izatea da. 4.0 Portuak Fondoa sustatzea ahalbidetuko du. Aipatutako fondo honek, 20 milioi euroko hornidura dauka, estatuko portu sistemako proiektuei, eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntza eta ekintzailetzari laguntzeko dauzkaten programekin koordinatuz,  diru-laguntza emateko.

 

Espazioak, Portu Agintaritzak utzi duena, 200 metro karratu dauzka eta Zabalkuntzaren A2 kaiko Zubia eraikinean kokatuta dago, Portu Agintaritzak berak Santurtzin dauzkan bulegoetatik oso gertu. Start-upentzako co-working espazioa, beste alde bat  erakustaldiak, aurkezpenak eta jardunaldiak egiteko eta bezero eta hornitzaileekin biltzeko areto bat ere izango ditu.

 

Horrez gain, Portu Agintaritzak 400.000 euroko partida prestatuko du, diru edo maileguren bidez, portu interes berezia daukaten proiektuak indartzeko.

 

Portuaren lehiakortasuna hobetzea bilatzen duen zentru honekin, BPA-ak berrikuntza ingurua eta giroa indartzen lagundu nahi du, sektorearen benetako arazoei konponbideak eskaintzen dizkieten ideia eta proiektuak aurrera egiteko beharrezkoak diren baliabideak eskainiz. Era berean, ekimena, Plan estrategikoak,  Portua berrikuntza eta digitalizazioan erreferente bihurtzeko ezarri dituen helburuen barruan dago.

 

Era berean, Bilbao Port Lab,  sinergiak bilatzeko, berrikuntzako ikasketa eta ekintzailetza beste euskal programa batzuekin osatzen da. Hori dela eta, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioan sartuko da eta horrek,  zentrua sustatu eta koordinatzeko lantalde bat sortuko du.      Lantalde horretan, beste batzuen artean, eusko Jaurlaritzak, SPRI-k (eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Agentzia), Bizkaiko Foru Aldundiak, erriberako udalerriek, BBK Fundazioak, finantza erakundeek, Mondragon Unibertsitateak eta Tecnaliak; BPA berak eta Bilboko portu-elkarteko enpresek  parte hartuko dute.

4.0 Fondoa

4.0 Fondoak -Estatuko Portuek kudeatzen duenak- logistika-portu elkartean berrikuntza bultzatzea bilatzen du, proiektu berritzaileak garatu eta  start-upak eta sektorean ekintzaileak sortzea erreztuz. 25 milioi euro inguruko zebatekoa dauka eta hori, sistemako Portu Agintaritzek  ordainduko dute -Bilbok barne-, datozen lau urteetan  zehar emango duten beren cash flow-ren %1en kontribuzio baliokidearen bidez.  Bilboko Portu Agintaritzak guztira, 1,5 milioi euro eman beharko ditu.

 

Aukeratzen den enpresa edo proiektu bakoitzerako diru-zenbatekoa, honako muga hauen artean ibiliko da: 15.000 euro finkoko zenbatekoa lehen fasean edo sortzen ari diren ideia edo start-upentzat; gutxienez 50.000 euro eta gehienez 1.000.000,  produktu berritzailea merkaturatze aurreko fasean daukaten eta garapen fasean  dauden start-up edo spin-offentzat, eta gutxienez 100.000 euro eta gehienez 2.000.000 euro, eskalatu edo merkaturatze fasean dauden start-up edo spin-offentzat. Proiektuak eta ideiak lau ardatzetan oinarritu ahalko dira: eraginkortasun logistikoa azpiegitura, operazio edo zerbitzu-emanketaren esparruan; prozesuen digitalizazioa eta plataforma adimendunak, ingurune eta energia jasangarritasuna; eta segurtasuna eta babesa.

 

Portu Agintaritzak Bilbao Port Lab-ek Euskadiko enpresak eta sturtup-ak 4.0 Portuen Fondoaren lehen deialdi honetarako ideiak eta proiektuak identifika ditzaten laguntzea  espero du, horrela, jadanik atlantair ardatzeko lehen portua den horren lehikortasuna hobetzen lagunduko dutelako.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow