Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
2 urtarrila, 2018

Ekoizpen-eredu berriak 4.0 Industriarako

Javier Laucirica, IK4 aliantzako Ikerketa zuzendaria

IK4 aliantzak Fabrikazio Aurreratuaren aldeko apustua egin du bere 2017-2020 Plan Estrategiko berrian

 

IK4 aliantzak bere 2017-2020 Plan Estrategiko berriaren funtsezko zenbait ardatz taxutu ditu. Ardatz garrantzitsuenetako bat da Fabrikazio Aurreratua, arreta berezia eskainiko zaielarik 4.0 industriaren kontzeptua osatzen duten teknologia bideratzaile batzuei. 4.0 Industriaren arloan, hauexek dira IK4 aliantzaren ikerketa-lanaren zutabeak datozen urteetarako: fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, “big data”, “cloud computing”a, sistema ziber-fisikoak, errealitate handitua edota ikusmen artifiziala.

 

Aliantzak ikerlan bat egin du Euskadiko industria sektoreak etorkizunean izango dituen beharrizan teknologikoei buruz eta ikerlan hori aztertu ondoren erabaki du teknologia zehatz horien aldeko apustua egitea.  Javier Lauciricak, IK4 aliantzako Ikerketa zuzendariak, hauxe esan du: “mundu osoko joerak aztertu ondoren ondoriozta liteke epe laburrean enpresek aldatu egin beharko dituztela beren ekoizpen-sistemak, produktuak eta zerbitzuak. Ekoizpen-eredua eraldatu beharko dute eta teknologia berriak garatu, enpresak sostengarriak, konektatuak, birkonfiguragarriak eta adimendunak izan daitezen. Eta hori guztia, zibersegurtasuna ahaztu gabe. Asko begiratzen dugu zer egiten den Alemanian, Japonian, Estatu Batuetan edo Hego Korean, baina ezin dugu ahaztu zein den gure enpresa-sarearen  izaera. Hemen detektatu ditugun beharrizan industrialen arabera aukeratu ditugu gugan eragin handiena izango duten teknologiak”.

 

IK4k lehentasunezko hamar arlo identifikatu ditu, eta horietan zentratuko du datozen urteetan egingo duen lana. “Gure lehentasunetako bat da fabrikazio gehigarria, arreta berezia eskaintzen diogularik metalezko materialen erabilpenari. Bigarrenik, material aurreratuen diseinua eta fabrikazioa, hau da, egiturazkoagoak diren material berriak, esaterako, metalezko aleazioak edo fabrikazioan erabil daitezkeen composite-ak. Baita ere Zero-Akats Fabrikazioa, non minimizatu egiten baitira fabrikazioko akatsak sentsorikari eta datuen azterketari esker. Orobat lantzen dugu mantenimendu adimenduna, prediktiboa edo proaktiboa, zeinari esker makinen funtzionamendua gainbegiratu baitaiteke, eta akatsak saihestu edo errendimendua hobetu. Eta robotika malgu edo kolaboratiboa ere lehentasunezkoa da guretzat” gogoratu du Lauciricak.

 

IK4k bultzatzen dituen gainerako arloek zerikusia dute IoTn erabiltzen diren sistema ziberseguruekin, “blockchain” teknologiaren erabilerarekin edo energetikoki eraginkorrak diren fabrikazio prozesuekin. Eta, beti ere, ahaztu gabe “Azalera aurreratuak, hau da, objektuei korrosio, higadura edo lubrifikazio arloko propietate aurreratuak ematen dizkieten estaldura geruzak. Fabrikazio sistema birkonfiguragarriak, zeintzuei esker posible den ekoizpen-prozesuak egokitzea bezeroaren beharrizanen arabera, betiere arrazoizko mugen barnean. Eta ekonomia zirkularra, hots, produkziorako eta kontsumorako eredu berri bat, hainbat mekanismo eskaintzen dituena balioa sortzeko mugarik gabeko baliabide kontsumoaz harago” dio IK4 aliantzako Ikerketa zuzendariak.

 

IK4 Euskadiko bederatzi teknologia-zentroren arteko aliantza pribatu bat da (Azterlan, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Tekniker eta Vicomtech) eta helburutzat du “ezagutza zientifiko-teknologikoa sortu, atzeman eta transferitzea enpresen esku jartzeko eta, bide horretatik, beren gaitasun teknologikoak osatu eta lehiakortasuna hobetzeko” azaldu dute aliantzako kideek.

 

Gaur egun 1.443 langile daude bederatzi zentoetan, eta kopuru horren %28 doktoreak dira. 2016an zehar, IK4k I+G+B-ko hainbat proiektutan parte hartu zuen 951 enpresarekin. Horietatik, %80 baino gehiago euskal konpainiak ziren, %7 inguru Estatukoak eta gainerakoak Europakoak. Aliantzak 114,6 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen iaz.

 

Basque Industry 4.0 7 apirila, 2020
BDIH sarearen iritzia

Argazkian, Damien Sallé, Tecnaliako Robotika Teknologiaren zeharkako koordinatzailea eta...Leer más

Basque Industry 4.0 6 apirila, 2020
Optimus 3D: “Krisi honekin, fabrikazio aurreratuak adin nagusitasuna erdietsi du”

Optimus 3D euskal enpresak bere 3D fabrikazioaren zati bat egokitu du, eta maskara gardenak edo...Leer más

Ivan Mateos, Zitu enpresako zuzendari komertziala
ERIS, makina-erremintaren produkzioa hobetzeko plataforma

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol...Leer más

Basque Industry 4.0 4 apirila, 2020
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko...Leer más

Basque Industry 4.0 2 apirila, 2020
384.000 robot industrial eta gizaki-robot lankidetza Euskadin

4.0 konponbide robotikoak, elkarlaneko fabrikazio malgua bermatzeko. Gure robotikaren hilabetearen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?