Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
14 martxoa, 2017

Negozio industrialaren ikuspegi berria eraldaketa digitalaren ondorioz

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean erakutsi da zein azkar aldatzen ari den bezero-enpresa harremana.

“Ez ditugu bilatu behar gure produktuentzako bezeroak, baizik eta gure bezeroentzako produktuak”

 

Eraldaketa digitala dela medio, industriak produktu berriak bilatu behar ditu bere bezeroentzat, eta ez bezeroak bere produktuentzat. Besteak beste, ideia hori plazaratu da SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) astearte honetan antolatu duen jardunaldian, non hizpide hartu baita ingurune industrialetan IKTei ematen zaien erabilpena.

 

Mondragon Unibertsitateko Jesús Lizarragak hasi du jardunaldia, eta esan du Gauzen Internetekin, datuak sortzen dituzten 30.000 milioi dispositibo izango ditugula 2020an. “Gakoa ez dago hainbeste teknologian, baizik eta jendeari entzutean, eta hortik abiatuta, gainerakoek eskaintzen ez duten zerbait eskaintzean”.

 

Lizarragak bere buruari galdetu dio enpresek ba ote dituzten eraldaketa digitalerako prestatutako langileak. “Erronka da Informatika departamendua erabat integratuta egotea negozioan. Askotan lanak egiten dira jakin gabe zertarako diren”.

 

Horrez gain, aipatu du enpresek ireki egin behar dutela, ez dutela itxita egon behar. “2017an oraindik badira langileei Facebook edo Twitterrera sartzen uzten ez dieten enpresak, baina horrekin ez da eraginkortasun handiagoa lortzen. Jendeari konfiantza eman behar zaio, berritu dezan”. “Enpresen eraldaketa digitala lortzeko langile konprometituak behar dira, eta negozio berriak diseinatu” erantsi du.

 

Armando Luissi Depaoli digitalizazioko adituak gogorarazi du gaur egun milioi erdi bat sare sozial existitzen direla, eta etengabe ari garela ikasten. “Beti dauzkagu ezagutza-gabeziak, eta, hain zuzen horrexegatik, irekiago izan behar genuke”.

 

Depaolik azpimarratu du enpresen %35ek oraindik ez daukatela web orririk. “Eta horrek bezeroari transmititzen dio enpresari ez zaiola interesatzen zer esaten den berari buruz. Konpainien %75ek ez dituzte beren exekutiboak identifikatzen webeko “Geuri buruz” atalean. Eta milatik batek baino gutxiagok jartzen dituzte enpresetako zuzendaritza-karguen bideoak web orrian”.

 

Bere esanetan, negozio digitalak murriztu egiten du fabrikaren eta bezeroaren arteko distantzia. “Ez ditugu bilatu behar gure produktuentzako bezeroak, baizik eta gure bezeroentzako produktuak”. Enotify sistema jarri du adibide bezala, zeinak 24 orduz agertzen baitu sarearen tentsio egoera. “Eskatu gabe ere, alerta bat bidaltzen du arazoren bat dagoenean”.

 

De Paolik esan du etorkizunean gehiago pertsonalizatu beharko dela produktua, “bezero bakoitzari guztiz egokitzeraino. Ezin dugu esan denda itxita dagoela. Bide digitalak aukera ematen du nahi duenak pijama bat eros dezan goizaldeko hiruretan. Eta erosketa hori egiteko bidea erraztu behar zaio dispositibo mugikorren bidez”.

 

Ivan Mateos, Zitu enpresako zuzendari komertziala
Basque Industry 4.0 6 apirila, 2020
ERIS, makina-erremintaren produkzioa hobetzeko plataforma

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol...Leer más

Basque Industry 4.0 4 apirila, 2020
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko...Leer más

Basque Industry 4.0 2 apirila, 2020
384.000 robot industrial eta gizaki-robot lankidetza Euskadin

4.0 konponbide robotikoak, elkarlaneko fabrikazio malgua bermatzeko. Gure robotikaren hilabetearen...Leer más

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Basque Industry 4.0 30 martxoa, 2020
CFO Data Analytics, adimen areagotua finantza arloko erabaki onenak hartzeko

  Lanit aholkularitzak merkaturatu duen datuen analisirako aplikazioa integragarria da ERP...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?