Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 Marzo, 2020
NBEren txosten baten arabera, euskal enpresen % 92k txertatu dituzte teknologia digitalak

Zibersegurtasun, sare sozial eta lainoko konputazioaren arloetako teknologiak izan dira euskal enpresek azken hiru urteotan gehien txertatu dituzten teknologia digitalak

Zibersegurtasun, sare sozial eta lainoko konputazioaren arloetako teknologiak izan dira euskal enpresek azken hiru urteotan gehien txertatu dituzten teknologia digitalak

NBEren txosten batek azpimarratu du asko direla teknologia digitalak darabiltzaten euskal enpresak. UNIDO-Garapen Industrialerako Nazio Batuen Erakundeak “Euskal industriaren eraldaketa digitala eta bere posizioa balio-kate globaletan”  izeneko txostenean dio inkestatutako enpresen % 92k gutxienez teknologia digital bat txertatu duela.  Gainera, enpresen %80k bi teknologia digital darabiltzate eta %70ek hiru.

 

Txosten hori SPRI Taldearen eta Orkestraren parte-hartzearekin egin da, eta iaz eginiko Euskal Industriaren Eraldaketa Digitalari buruzko inkestaren emaitzak aztertzen ditu, zeinetan galdeketa egin baitzitzaien Euskadi osoko 500dik gora enpresari teknologia digitalei buruz. Orobat aztertzen du zenbateraino uste duten euskal enpresek teknologia berri hauek ondorioak izango dituztela euren produkzio-jardueren eremu desberdinetan.

 

Azken hiru urteotan, euskal enpresek gehienbat txertatu dituzte zibersegurtasun, sare sozial eta lainoko konputazio arloetako teknologiak, % 55, % 54 eta % 48ko ratioekin; aldiz, errealitate areagotua, sistema ziberfisikoak eta biki digitalak % 10etik beherako ratioetan gelditu dira.

 

Txostenaren arabera, euskal enpresak horrelako teknologia digitalak erabiltzen hasi izanaren ondorio garrantzitsuenak dira hazi egin direla produktu/zerbitzu adimendun berrien salmentak, lehiakortasuna hobetu dela eta bezero berriak erakarri direla.

 

Gainera, azterlanak alderatzen du zein neurritan txertatu dituzten teknologia horiek Euskaditik kanpoko ekoizpen-lantegiak dituzten enpresek edota Euskadiko kluster-elkarteetako kide diren enpresek, eta, bi kasuetan, teknologia digitalen txertatze-mailaren portzentajea handiagoa da, bai nazioartekotutako enpresetan, eta bai klusterretako enpresetan.

 

Azkenik, euskal enpresa batzuek atzerriko ekoizpen-lantegiak erosteko dituzten arrazoiei buruzko perspektibak ere jasotzen ditu txostenak.

 

Azterlan hori oinarritzat erabili da euskal industriaren eraldaketa digitalaren esperientzia sartzeko UNIDOk bi urterik behin egiten duen Garapen Industrialari buruzko IDR 2020 Txostenean, zeinak aztergai baitu manufakturako produkzioaren etorkizuna eta teknologia berrien inpaktua garapen bidean dauden herrialdeen nahiz herrialde industrializatuen industrializazio-prozesuetan. Txostena egiteko, UNIDOko hainbat kide etorri ziren Euskadira, eta elkarrizketak egin zituzten enpresa industrialekin, hala nola, Fagor Industrial, Ormazabal, Gestamp, Arteche, SNA Europe, NBI Bearings edota Orbearekin, eta baita ere ACICAE, AFM, EEE eta GAIA klusterrekin. Cristina Oyónek, Ekimen Estrategikoen arduradunak, aurkeztu zituen txostenaren emaitzak txostena egin zuen Aditu Taldearen aurrean, eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak berretsi zituen UNIDOren egoitzara eginiko bisita batean.

 

Basque Industry 4.0 20 uztaila, 2021
Alias Robotics konpainiak robotikako ziberdelinkuentziaren aurkako nazioarteko talde baten burua

Argitalpen bateratu baten bidez, Alias Robotics, Trend Micro eta Alpen-Adria-Universität...Leer más

Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

n operario utilizando una de las soluciones de Kaytek
Basque Industry 4.0 19 uztaila, 2021
Kaytek: “Gure plataformak enpresa baten ekoizpen osoa automatizatzeko aukera ematen digu”

Ekoizpen-industria askok aurre egin behar dieten arazo handienetako batzuk fabrikazio-prozesuen...Leer más

Basque Industry 4.0 16 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten 4.0 Industria azkartzeko

  Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten Basque Industry 4.0...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?