Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

16 Azaroa, 2017
LKS-ek informazioaren teknologien azpiegitura saila sortu du

Aholkularitza zerbitzuen eta Mondragon Korporazioan osotutako enpresak, IT esparruko bere zerbitzuen eskaintza areagotu gura du
Erakundea Zamudioko Parke Teknologikoan kokatuko da

Aholkularitza zerbitzuen eta Mondragon Korporazioan osotutako enpresak, IT esparruko bere zerbitzuen eskaintza areagotu gura du

 

Zerbitzu teknologikoen prestazioan aurrera egiteko helburuarekin, LKS euskal aholkularitzak, LKS Azpiegiturak IT sortu du, esparru horretan eta Mondragon Korporazioaren baitan lan egiten duten talde desberdinek biltzen dituzten gaitasun eta esperientziak zentralizatzeko asmoa duen saila.

 

Zamudioko Parke Teknologikoan kokatuko den erakunde berriak, azpiegituren diseinuan, zuzkiduran eta kudeaketan espezializatutako zerbitzuak, cloud biltegiratzea eta sistemen ustiapena eskaintzea du helburu, besteak beste.

 

“LKS Azpiegiturak IT, 4.0 Industriaren testuinguruan, Big Data, mugikortasuna, gauzen interneta eta hodeiko konputaziotik eratorritako erronka berriei aurre egiteko IT azpiegitura eraginkor, seguru eta prestatuak izateko, gure bezeroen eskaerari erantzuna emateko sortu da”, adierazi du LKS-ko zuzendari nagusi Elena Zárragak.

 

Bere aburuz, sail berriko kide izango diren profesionalen esperientzia, partner-enarenari gehituta, soluzio egokiak eskaintzeko “beharrezkoa den gaitasun eta konfiantza” luzatuko du.

 

Estatuko iparraldeko puntu desberdinetan bulegoak dituelarik, LKS, zerbitzu legal, aholkularitza teknologikoko eta kudeaketa zerbitzuetan espezializatutako enpresa bat da.

Ismark: “Digitalizazioa funtsezkoa da industriaren biziraupenerako”

Digitalizazioa edozein enpresaren eraldaketa digitala egin baino lehen eman behar den urrats gisa...Leer más

Basque Industry 4.0 26 otsaila, 2021
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa...Leer más

Basque Industry 4.0 25 otsaila, 2021
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin

  Gaur egin du urteko Batzar Orokorra INDEUSek, iazko jardunari gainbegiratua eman eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?