Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 apirila, 2017
Lantek enpresak Espainia eta Portugalgo fakturazioa % 20 gehitzea aurreikusi du

Euskal konpainiak aurten aurreko ekitaldian lortutako hazkunde-erritmoari eutsiko diola aurreratu du

Lante-ek ehun langile inguru eta 2.500 bezero baino gehiago ditu Espainian eta Portugalen

Euskal konpainiak aurten aurreko ekitaldian lortutako hazkunde-erritmoari eutsiko diola aurreratu du

 

Metalgintzaren arloko diseinu industrialerako programa informatikoen garapenean espezializatuta dagoen Lantek enpresa arabarrak Espainia eta Portugalgo aurtengo fakturazioa % 20 gehitzea aurreikusi du, aurreko ekitaldian lortutako hazkunde-erritmoari eutsi ahal izateko.

 

Lantek-ek ohar baten bidez jakinarazi duenez, Iberiar Penintsulan lortutako 2016ko negozio-bolumena 2015ekoa baino % 20 handiago izan da. Konpainiak ehun langile inguru eta 2.500 bezero baino gehiago ditu Espainian eta Portugalen, eta 2016an lortutako emaitzen arrazoi nagusia soluzioen arloan izandako negozio-kopuruaren hazkundea izan omen da, segmentu horretan % 25etik gorako azelerazioa izan baitu 2015eko emaitzen aldean.

 

“Lantek-ek 2016an izan duen errendimendu bikainak goitik behera berresten du, sektorearen eraldaketa digitalaren eta 4.0 Industriarako trantsizioaren ondorioz, azken urteotan industria-sektorean gertatzen ari den joera-aldaketa”, ziurtatu du Joseba Montoya Lantek-en Espainia eta Portugalerako zuzendariak.

 

2016. urtean, egoitza Miñaon duen konpainia honek enpresa-kudeaketarako ERP eta MRP soluzioen aldeko joera garbia sumatu du, eta horrek, oharrean adierazi duenez, 4.0 Industriaren hedapen gero eta handiagoaren ondorioa besterik ez da.

 

Horren harira, Lantek-ek merkatu espainiarrean eta portugaldarrean berritzen jarraitu nahi du aurtengo ekitaldian, bezeroei metalgintzaren arloko enpresa digitalak bihurtzeko behar dituzten software eta Business Intelligence-ko (BI) soluzioak eskaintzeko asmoz, betiere 4.0 Industriaren eta fabrikazio aurreratuaren printzipioei atxikita.

 

 

Lantek konpainiaren aurkezpen bideoa

Basque Industry 4.0 20 uztaila, 2021
Alias Robotics konpainiak robotikako ziberdelinkuentziaren aurkako nazioarteko talde baten burua

Argitalpen bateratu baten bidez, Alias Robotics, Trend Micro eta Alpen-Adria-Universität...Leer más

Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

n operario utilizando una de las soluciones de Kaytek
Basque Industry 4.0 19 uztaila, 2021
Kaytek: “Gure plataformak enpresa baten ekoizpen osoa automatizatzeko aukera ematen digu”

Ekoizpen-industria askok aurre egin behar dieten arazo handienetako batzuk fabrikazio-prozesuen...Leer más

Basque Industry 4.0 16 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten 4.0 Industria azkartzeko

  Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten Basque Industry 4.0...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?