Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 Marzo, 2021 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskadiko Zibersegurtasun Industrien Elkarteak (Cybasque) “Cybersecurity Made in Europe” zigilua eman ahal izango du

  • Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) Europako Zibersegurtasun Erakundeko (ECSO) kide eta partner estrategiko gisa emandako bultzadari esker

  • ECSOk ematen duen zigilu berri bat da, eta balio erantsi handia ematen die lortzen duten zibersegurtasun-enpresei

  • Euskadi “Cybersecurity Made in Europe” zigilua emateko baimena duten 11 herrialdeetako bat da

Arantxa Tapia sailburua, erdian.

 

Euskadiko Zibersegurtasun Industrien Elkarteak (Cybasque) “Cybersecurity Made in Europe” zigilu esklusiboa eman ahal izango die Europako edozein zibersegurtasun-enpresaren produktuei, Europako Zibersegurtasun Erakundearen (ECSO) baimena jaso ondoren eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) Europako Zibersegurtasun Erakundeko (ECSO) kide eta partner estrategiko gisa emandako bultzadari esker.

 

ECSOk ematen du ziurtagiri hori, zeina baliagarria izango baita euskal enpresen ikusgarritasuna hobetzeko beste konpainia batzuen aldean eta amaierako erabiltzaileen eta zibersegurtasun-sektoreko inbertitzaileen aurrean.

 

Hala, Euskadi da “Cybersecurity Made in Europe” zigilua emateko baimena duten 11 herrialdeetako bat. Etiketa hori emateko baimena duen bazkide bat baino ez dago Espainian, Cybasque alegia. Europa osoan, Frantzian 4 bazkide baimendu daude, Belgikan eta Italian bina, eta Alemania, Bulgaria, Danimarka, Eslovakia, Finlandia, Polonia eta Erresuma Batuan bana.

 

European Cyber Security Organisation (ECSO) irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta bere helburu nagusia da Europako zibersegurtasuna garatzen, sustatzen eta bultzatzen duten ekimen eta proiektuak babestea. Duela gutxi Cybersecurity Made in Europe etiketa sortu du, industriak bultzatutako marketin-tresna bat, Europako zibersegurtasun-enpresen eginkizuna babesteko eta Europako eta munduko merkatuetan duten ikusgarritasuna handitzeko. Etiketa hori sortu da industriak benetan behar zuelako bere premiak aseko zituen tresna bat, eta baita ere zibersegurtasunaren Europako merkatuan hutsune bat zegoelako arlo horretan. Hala, etiketa horrek merkatuko bereizgarri bezala balio du, fokua jartzen du kokapen geografikoan eta Europako zibersegurtasun-enpresen balio estrategikoa nabarmentzen du.

 

Cybersecurity Made in Europe etiketa eskatzeko baldintzak

 Etiketa hori ECSOk eta horretarako baimendutako bazkideek bakarrik eman dezakete. Etiketa lortu nahi duten enpresa edo antolakundeek edozein bazkide baimendurengana jo dezakete, edozein herrialdetan dagoela ere bere egoitza, baina betiere Europar Batasunaren barruan.

 

Gorago aipatu ditugu etiketa hau eskuratzearen abantailak, baina azpimarratzekoa da baliagarria dela merkatuan geografikoki bereizteko, hau da, balio estrategikoa ematen dio enpresari edo antolakundeari garrantzia emanez jatorri europarrari eta, era berean, bere ikusgarritasuna hobetzen du balizko zibersegurtasun-merkatuaren aurrean. Europako sektoreko kide izateak kalitatea bermatzen du mundu mailako beste enpresa batzuen aurrean, eta dagokion tokian kokatzen du Europako zibersegurtasuna.

 

Etiketak enpresaren autoaitorpen bat baliatzen du ziurtapen tresna gisa, kanpoko auditoretza teknikorik gabe. Gainera, Cybersecurity Made in Europe etiketa egoitza Europan duten sektoreko enpresei zuzentzen zaie, ez zibersegurtasun arloko produktu edo zerbitzu espezifikoei. Bestalde, kalitate gehigarria ematen dio enpresari, lehendik dauden Estatuko antzeko beste etiketa batzuekin batera.

 

Etiketa hau eskatzen duten enpresek baldintza orokor batzuk bete behar dituzte, hala nola egoitza Europan duen legezko erakunde bat izatea.

 

Eta talde bateko kide bada, taldearen egoitzak Europan egon behar du erregistratuta. Gainera, arrazoizko bermeak eman behar ditu ziurtatzeko enpresa ez dela Europatik kanpoko herrialde batetik kontrolatzen, eta Europak izan behar du bere negozio-gune nagusia; frogatu behar du bere I+G-ko jardueraren % 50 baino gehiago zibersegurtasunera bideratzen duela, eta bere langile guztien % 50 EB, EMLE eta EEEko herrialdeetan nahiz Erresuma Batuan dituela.

 

Azkenik, enpresak aitortu behar du ENISAk definitutako oinarrizko baldintzak betetzen dituela. Bi adierazpen aurkeztu behar ditu, bat bermatzeko eskaintzen dituen produktu edo konponbideek ez dutela atzeko aterik (backdoors), eta datuei eta pribatutasunari buruzko beste bat, segurtatzeko betetzen duela DBEO (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra).

 

Horregatik, “Cybersecurity Made in Europe” zigilua eskuratu nahi duten Europako zibersegurtasun-enpresek erregistratzeko prozesua hasi behar dute. Horretarako, idatz dezatela madeineurope@cybasque.eus helbidera edo jo dezatela web orri honetara: https://ecs-org.eu/initiatives/cybersecurity-made-in-europe

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak