Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 martxoa, 2017
Kudeaketa berritzailea 4.0 Industria eraginkorra izan dadin

Lean metodologiak, baliabideen optimizazioaren bitartez eraginkortasun produktiboa areagotzeko xedea du

IK4-Tekniker zentro teknologikoan Lean enpresa-ereduaren eta Laugarren Industria-Iraultzaren arteko sinergiak bilatzeko jardunaldi bat egin zen martxoaren 16an

 

Lean metodologia, baliabideen optimizazioaren bitartez enpresen eraginkortasun produktiboa areagotzea xede duen enpresa-kudeaketarako eredua da. Testuinguru honetan, Estatuko Lean Community enpresa-sareak eta IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak jardunaldi bat antolatu zuten martxoaren 16an, antolakuntza-kultura horren eta Laugarren Industria-Iraultzako erronken arteko sinergiak esploratzeko.

 

Lean eredua 4.0 Industria paradigmara hurbildu eta digitalizazioak industriaren lehiakortasunean duen garrantzia aztertzea izan zen zentro teknologikoaren instalazioetan egindako “Basque Industry 4.0: digitalizazioaren abangoardia” izeneko topaketa horren helburua. Saioan, Laugarren Industria Iraultzaren oinarri hauek izan zituzten mintzagai: big data; IoT eta zibersegurtasuna; ikuskapena eta neurketa, mantentze-lan prediktiboa; robotika kolaboratiboa eta fabrikazio aditiboa.

 

Bertaratutakoek hainbat agerraldiren bitartez ezagutu ahal izan zituzten HP, Renault, Gnoss, Datapixel, SONAE eta Addimen bezalako enpresen eta IK4-Tekniker zentro teknologikoaren esperientziak. Hitzaldiekin batera, zentroko instalazioak eta 4.0 Industriaren arloan egiten duen lana ezagutzeko bisitak ere antolatu ziren topaketaren barruan.

 

Jardunaldiaren amaieran antolatutako lantalde tematikoetan, bertaratutakoak adituekin elkartu ziren esperientziak partekatu eta enpresen beharrizanak bistaratzeko, etorkizunean inpakturik handiena eragingo duten garapenei buruz eztabaida egiteko edota giza-faktoreak industria-ekosistema berrian duen garrantzia aztertzeko.

 

Estatuko Lean Community enpresa-sareak enpresetan Lean antolakuntza-filosofia ezarri nahian dabiltzan profesionak biltzen ditu. Taldeak IK4-Tekniker aukeratu zuen Euskadin 4.0 Industria nola ezartzen ari den bertatik bertara ezagutu ahal izateko, erakundeak zabaldutako ohar baten arabera.

 

“Informazio eta komunikazio teknologia aurreratuak ekoizpen-inguruneetan nola erabiltzen diren ezagutzeko IK4-Tekniker aukeratu izanak teknologiaren transferentziari eta gure inguruko enpresen garapenari egin diogun ekarpena aitortzea dakar”, ziurtatu du Alex Bengoa zentro teknologikoko zuzendari nagusiak.

Basque Industry 4.0 13 uztaila, 2020
Hipatia Control Inteligente: “ETEek ez dituzte aprobetxatzen teknologiak eskaintzen dizkigun abantaila guztiak”

  Gasteizko enpresa mahastizaintza eta ardogintza sektorerako MES arkitekturen integrazioan eta...Leer más

Basque Industry 4.0 6 uztaila, 2020
Metronic: “Puntako lan-metodologia berriak ezartzen ez baditugu, industria ahula izango dugu”

Eibarko konpainia hori kontrol eta neurketarako metrologia-ekipoen instalazioan espezializatuta...Leer más

Ausolan imprime alimentos en 3D para mejorar los productos texturizados para personas mayores
Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo...Leer más

Basque Industry 4.0 2 uztaila, 2020
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?