Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
31 urtarrila, 2018

Karten Space: “Gure asmoa da 2019an orbitan jartzea gure lehen nano-satelitea”

 

Ainhoa Cid del Valle Arabako startup horretako fundatzaile eta zuzendari nagusia da

Karten Space enpresa gazteak lurraren irudiak egiten eta aztertzen ditu espaziotik. Ainhoa Cid del Valle eta Máximo Calvok sortu zuten, eta BIC Araba zentroan dago kokatuta. Enpresaren elementu berritzaileena da bere nano-sateliteak egiten dituela irudiak eskuratzeko, eta fabrikazio gehigarriko teknologiak erabiltzen dituela nano-sateliteak ekoizteko. Startup hori aukeratuetako bat izan da Bind 4.0 programaren azken edizioan, eta laster proiektu bat jarriko du abian Iberdrola enpresarekin Bind 4.0 azeleragailuaren barruan.

 

Noiz sortu zenuten Karten Space?

 

2015ean sortu genuen, baina bagenerabilen buruan ideia 2013tik. Garai hartan, Máximo Calvo eta biok satelitez hartutako irudien azterketan genbiltzan lanean. Pedro Duque astronautak Gijonen emandako hitzaldi batean deskubritu genuen zer ziren nano-sateliteak, eta orduan erabaki genuen Karten Space proiektuari ekitea.

 

Zergatik hasi zineten nano-sateliteak egiten?

 

Nano-sateliteak dira lurraren azaleraren irudiak eskuratzeko erabiltzen ditugun tresnak. Horrelako irudien analisian oinarritutako produktu eta zerbitzuen garapenean datza gure negozioa eta, gaur egun, beste satelite batzuen irudietan oinarritutako konponbideak eskaintzen ditugu. Geure nano-sateliteak garatzen ditugunean aukera izango dugu geure irudiak erabiltzeko, eta horrek lehiakorrago egingo gaitu merkatuan.

 

Nola jarriko dituzue orbitan zuen lehen sateliteak?

 

Lehenengo satelitearen garapenean ari gara lanean, eta asmoa da datorren urtean orbitan jartzea. Gaur egun, guztiz zentratuta gaude diseinuan, egituraren fabrikazioan eta zati elektronikoan. Gure nano-sateliteek badute berezitasun bat, fabrikazio gehigarria erabiltzen dugulako beren egitura egiteko, gurekin batera BIC Araba zentroan kokatuta dagoen Mizar enpresaren laguntzarekin (Alcor Taldekoa).

 

Zein sektorerentzat lan egiten duzue?

 

Batik bat azpiegitura arloko sektoreentzat, eta baita ere uren kudeaketarekin zerikusia dutenentzat. Era askotako zerbitzuak eskaintzen ditugu, hasi aktiboen geo-erreferentziatik eta obren aurrerapenaren kontroleraino.

 

Bind 4.0 programaren bidez proiektu bat daukazue martxan Iberdrola enpresarekin. Zertan datza proiektu hori?

 

Iberdrolaren linea elektrikoen inguruko elementuak geo-erreferentziatu eta karakterizatzen ditugu. Hau da, satelite bidezko irudiak erabiltzen ditugu aktiboak identifikatzeko, gaur egun enpresak daukan kartografia zuzentzeko eta inguruan duten landaredia karakterizatzeko. Informazio horri esker, hobeto kontrolatu eta kudeatu ahal izango dituzte beren azpiegiturak. Proiektua eremu oso zehatz batean gauzatuko dugu, baina denborarekin espero dugu Iberdrolaren sare osora zabaltzea. Proiektuak badu bi alderdion onarpena eta datorren astean hasiko gara.

 

Zer abantaila ekarri dizue Bind 4.0 azeleragailuan sartzeak?

 

Aukera paregabea da, zeren prestakuntza jasotzen eta workshop-etan parte hartzen ari gara lehen mailako jendearekin eta, horrez gain, bidea ireki digu Iberdrola bezalako bezero batengana iristeko. Guretzat itzela da horrelako bezeroengana iritsi ahal izatea bide azkar eta erraz batetik.

Basque Industry 4.0 6 apirila, 2020
Optimus 3D: “Krisi honekin, fabrikazio aurreratuak adin nagusitasuna erdietsi du”

Optimus 3D euskal enpresak bere 3D fabrikazioaren zati bat egokitu du, eta maskara gardenak edo...Leer más

Ivan Mateos, Zitu enpresako zuzendari komertziala
ERIS, makina-erremintaren produkzioa hobetzeko plataforma

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol...Leer más

Basque Industry 4.0 4 apirila, 2020
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko...Leer más

Basque Industry 4.0 2 apirila, 2020
384.000 robot industrial eta gizaki-robot lankidetza Euskadin

4.0 konponbide robotikoak, elkarlaneko fabrikazio malgua bermatzeko. Gure robotikaren hilabetearen...Leer más

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?