Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 iraila, 2017
Javier Diéguez, Basque Cybersecurity Centre zentroko zuzendaria

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez sortu dan zerbitzua zibersegurtasuna txertatzeko euskal enpresen artean nahi du
Javier Diéguez.

Francisco Javier Diéguez Barriocanal da Basque Cybersecurity Centre-ko zuzendaria. Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez sortu zuen Basque Cybersecurity Centre, zibersegurtasuna txertatzeko euskal enpresen artean. Bi zeregin handi ditu zentroak: bata, Euskadi Europako erreferentzia bihurtzea informazio- eta komunikazio-teknologia berrien aplikazioan eta, bestea, euskal industriari eta azpiegitura kritikoei estaldura eraginkorra eta fidagarria ematea, prebentzio- eta erreakzio-lanak eginez zibermehatxu edota zibererasoei erantzuteko.

 

Diéguez Ingeniaritza Informatikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta esperientzia zabala du zibersegurtasun arloan. Bere ibilbide profesionalari dagokionez, IKTen sektorean jardun du 20tik gora urtez, eta horietatik 12tan zibersegurtasun arloan aritu da lanean.

 

Javier Diéguez Zibersegurtasun arloko negozioaren garapeneko kudeatzaile izan da INDRA SISTEMAS konpainian, eta beste kargu batzuk ere bete ditu horren aurretik, hala nola, Espainia iparralderako eta enpresa elektrikoentzako zibersegurtasun arloko proiektuen kudeatzailea, IT aholkulari estrategikoa eta Segurtasun ikuskaria. Hainbat proiektu garatu eta abiarazi ditu mundu osoko enpresa pribatuetan, erakunde publikoetan eta gobernuetan.

 

Orobat irakasle izan da Madrilgo U-TADek, Teknologia eta Arte Digitaleko Unibertsitate Zentroak, antolatutako Zibersegurtasun Masterraren hiru edizioetan, non “Kontrol Industrialeko Sistemen Zibersegurtasuna” ikasgaia irakatsi baitu. Diéguezek aditu bezala kolaboratu zuen Azpiegitura Kritikoen Babeserako Zentro Nazionalarekin (CNPIC) Negozio Elektrikoaren Plan Estrategiko Sektorialak definitzeko prozesuan. Hainbat artikulu argitaratu ditu hedabide espezializatuetan eta hizlari aritu da zibersegurtasunari buruzko zenbait aurkezpen eta hitzalditan.

 

ciberseguridad_claim_color_alta_AAFFJavier Diéguezek esan duenez, “

Zibersegurtasun Zentro berri honekin urrats handi bat eman dugu Euskadik aurrera egin dezan etorkizun digitalerantz, zibersegurtasuna funtsezko elementua baita pertsona guztion eskubideak bermatzeko eta industria-sarearen lehiakortasuna hobetu eta babesteko.”

 

Une honetan, Zentroa azken tramiteak egiten ari da hemendik aste gutxira bere kudeaketa Arabako Teknologi Parkean kokatzeko. Zuzendaria bere karguan da irailaren hasieratik eta, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak duela gutxi esan bezala, dagoeneko hainbat tramite egin ditu Basque Cybersecurity Centre-k gertakari guztien kudeaketa koordinatu dezan eta nazioarteko beste CERT batzuekin koordinaturik jardun dezan. Zentroa etengabe harremanetan egongo da Ertzaintzarekin eta, hasieran, Alerta Goiztiarreko zerbitzua emango du, gertakariak atenditu eta kudeatuko ditu eta gai honi buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa eskainiko du.

 

Basque Industry 4.0 20 uztaila, 2021
Alias Robotics konpainiak robotikako ziberdelinkuentziaren aurkako nazioarteko talde baten burua

Argitalpen bateratu baten bidez, Alias Robotics, Trend Micro eta Alpen-Adria-Universität...Leer más

Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

n operario utilizando una de las soluciones de Kaytek
Basque Industry 4.0 19 uztaila, 2021
Kaytek: “Gure plataformak enpresa baten ekoizpen osoa automatizatzeko aukera ematen digu”

Ekoizpen-industria askok aurre egin behar dieten arazo handienetako batzuk fabrikazio-prozesuen...Leer más

Basque Industry 4.0 16 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten 4.0 Industria azkartzeko

  Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten Basque Industry 4.0...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?