Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

20 Azaroa, 2017
Eusko Jaurlaritzak Europan aurkeztu du Basque Cybersecurity Centre proiektua

Euskal ordezkaritzak bilera bana egin du European Cyber Security Organization-eko (ECSO) idazkari nagusiarekin eta CERT-EU-ko zuzendaritzarekin
Estibaliz Hernaez sailburuordea eta, bere eskumaldean, SPRI Taldeko zuzendaria Alex Arriola, aurkezpenean.

Eusko Jaurlaritzak Basque Cybersecurity Centre (BCSC) proiektua aurkeztu du gaur Bruselan, Europako agintarien aurrean. Euskal ordezkaritzak bilera bana egin du European Cyber Security Organization-eko (ECSO) idazkari nagusiarekin eta CERT-EU-ko zuzendaritzarekin. ECSO erakundeak zibersegurtasun arloko ekimenak sustatzen eta garatzen ditu Europan eta CERT-EU, berriz, Europar Batasuneko agentzia eta erakunde publikoetako zibergertakariei erantzuteko lantaldea da.

 

Lansaio bikoitz horretan parte hartu dute Estíbaliz Hernáezek (Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak), Alexander Arriolak (SPRI Taldeko zuzendari nagusiak), Javier Diéguezek (BCSCko zuzendariak) eta Marta Marínek (Euskadik EBn duen ordezkariak).

 

Ordezkaritzak bilera pribatua izan du goizean European Cyber Security Organization (ECSO) erakundeko idazkari nagusiarekin eta bere taldeko beste hainbat kiderekin, eta hizpide hartu dituzte Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak erdietsi nahi dituen helburuen ildo nagusiak. ECSO erakundearen xedea da zibersegurtasun arloko ekimenak sustatu eta garatzea Europan, batik bat, lankidetza publiko-pribatuko kontratuak, Europar Batzordearen eskutik gauzatuko direnak.

 

Basque Cybersecurity Centre-n estrategia azaltzean, ordezkaritzak beraizik aipatu du Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak asmoa duela Basque Digital Innovation Hub bultzatzeko. Hub horren helburu nagusia izango da enpresa industrialak gaitasun teknologikoz hornitzea 4.0 Industriak dakartzan erronkei aurre egiteko. Hub-ak helburu desberdinak dituzten sei gune barne hartzen ditu, horietako bat Zibersegurtasunari buruzkoa, 2018rako prest izan nahi dena eta langintza hauetarako erabiliko dena: I+G-rako, proiektu industrialak eskalatzeko, abangoardiako teknologiak erakusteko, profesionalen gaikuntzarako eta startupak azeleratzeko.

 

Asmoa da agente publiko eta pribatuen arteko proiektu kolaboratiboak sustatzea, eta baita ere Europako eskualdeen artekoak, zibersegurtasuneko teknologien aplikazioa indartzeko fabrikazio aurreratuko prozesuetan eta, bide horretatik, talentua eta nazioarteko aukera berriak erakartzeko Euskadira.

 

Geroxeago, eta nazioarteko CERT sarearekin harremantzeko estrategiari helduz, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak BCSC aurkeztu dio CERT-EU-ko (Europar Batasuneko agentzia eta erakunde publikoetako zibergertakariei erantzuteko lantaldea) zuzendaritzari. Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak FIRST sareko (zibergertakariei erantzuteko lantaldeen foro global garrantzitsuena)  kide izan nahi du 2018an eta horretarako behar duen aliantza-sarea zabaltzea izan da arratsaldeko bilera horren helburua.

 

 

Basque Industry 4.0 25 urtarrila, 2021
Eusko Jaurlaritzak, 2030erako, % 85 murriztuko du hondakindegira doazen hondakinen kopurua

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, gaur,...Leer más

Basque Industry 4.0 22 urtarrila, 2021
Europak Basque Digital Innovation Hub aukeratu du “Challenge Initiative” sarirako hautagai gisa

Euskadiko I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza publiko-pribatua kudeatzen duen Basque...Leer más

Basque Industry 4.0 21 urtarrila, 2021
31 startup berritzailek 40 kontratu lortu dituzte BIND 4.0 plataformako trakzio-enpresekin 5. ediziorako

Ekimenean murgilduta dauden trakzio-enpresek 73 herrialdetatik jaso diren 750 hautagaitzak –iaz...Leer más

Basque Industry 4.0 19 urtarrila, 2021
Bridgestone-k dio BIND 4.0 programa “bultzada indartsua” dela “enpresen lehiakortasunerako”

  Bridgestone konpainiak, hots, BIND 4.0 programaren (4.0 industriaren arloko startup-ak...Leer más

Arkaitz Carbajo Robles, responsable técnico de I+D de Amatech
Basque Industry 4.0 13 urtarrila, 2021
Amatech Groupek bere ezagutza teknologikoa industria-esparrura eramatearen alde egin du

Amatech Group erreferentziazko taldeetako bat bihurtzen ari da Euskadin IKT soluzioetan....Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?