SPRI Taldeko zuzendari nagusiak 4.0 Industria Konektatua estrategiarako lantaldeari buruzko jardunaldi batean parte hartu du.
Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen –enpresen garapenerako agentziaren- bitartez aurkeztu du asteazken honetan Madrilen 4.0 industriari buruzko Euskadiko estrategia. Alex Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, 4.0 Industria Konektatuaren estrategiari buruzko jardunaldi batean parte hartu du Madrilen.
Jardunaldi horretan ezagutzera eman dira 4.0 Industria Konektatua estrategiaren gobernantza-sistemaren baitan sortutako lantaldearen funtzioak. Talde hori aldian behin bilduko da elkarren artean trukatzeko industriaren digitalizazioari buruzko jardunbide egokiak, esperientziak, emaitzak eta proiektu bateratuak.
SPRI Taldeko zuzendariak eta IGAPEko (Galiziako Ekonomi Sustapenerako Erakundeko) zuzendari nagusiak aurkeztu dituzte 4.0 industriaren inguruko autonomi erkidegoetako estrategiak.
Arriolak hizpide hartu du RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia eta adierazi du Europar Batasunaren zuzentarauetan oinarritutako estrategia bat dela, zeinaren bidez finkatzen baititu, besteak beste, espezializazio produktiboko arloak, oinarritzat hartuz Euskadiko ehun industriala eta gaitasun teknologikoak. Fabrikazio Aurreratuarena da arlo horietako bat, eta Eusko Jaurlaritzak arlo horri zuzendutako estrategia espezifiko bat garatu du: Basque Industry 4.0.
Lurralde mailako estrategia bat sortzeko ezagutza zientifiko eta teknologikoak behar dira, baina baita ere merkatuko ezagutzak eta ekintzailetzako gaitasunak. Hau da, lurralde mailako estrategia prozesu parte-hartzaile baten emaitza da, eta prozesu horretan parte hartzen dute administrazio publikoek, enpresa komunitateak, mundu akademikoak eta gizarte zibilak. Bide horretatik, Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuko Estrategia garatu du, Euskadi oinarri industrialeko ekonomia gisa posizionatzeko eta lider bihurtzeko, ezagutzan intentsiboa den fabrikazioa bultzatuz.
Estrategia honen lehentasuna da produktu berriak sortzen laguntzea, material berriak txertatzea eta fabrikazio prozesuak hobetzea espezializazio sektoreetan.
Amatech Group erreferentziazko taldeetako bat bihurtzen ari da Euskadin IKT soluzioetan....Leer más
PartekatuEstatistikako Institutu Nazionalaren txosten baten arabera, 10 langile edo gehiago dituzten...Leer más
PartekatuSPRI Taldeak eta EOI Fundazioak berriro jarri dute martxan enpresa industrialen...Leer más
PartekatuEAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más
PartekatuAitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?