Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urtarrila, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Zibersegurtasuna BDIH Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa Zibersegurtasun nodoa BDIH

Europak Basque Digital Innovation Hub saritu du euskal ETEen eraldaketa digitala bultzatzeko egin duen lanagatik

  • Tapiak sari-banaketa ekitaldian esan du Euskadi prest dagoela bere indarrak batzeko beste herrialde batzuekin eta “konfiantza digitala sortzeko Europako industria adimendunean”

  • Arestian, BDIHk Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyer-en aitortza jaso du, zeinak digitalizazio-politikaren eredutzat jarri baitu

  

Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak gaur adierazi du Euskadi prest dagoela bere indarrak batzeko beste herrialde batzuekin eta “konfiantza digitala sortzeko Europako industria adimendunean”. Tapiak telematikoki parte hartu du Europako Batzordeak antolatzen duen urteroko DIHs konferentziako DIHnet Champions Challenge sari-banaketa ekitaldian, non saritua izan baita Basque Digital Innovation Hub (BDIH), hots, Euskadiko I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza publiko-pribatua.

 

Digital Innovation Hubs DIHnet sare europarrak ematen duen sari horrek aitortza egiten die Europako ETEen eraldaketa digitala bultzatzeko eskualde mailako ekimenei.

 

Arestian, Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyer-ek aitortu du Basque Digital Innovation Hub tresna egokia dela konponbide digital eta jasangarriak probatu eta baliozkotzeko, eta Eskualdeen Batzordearen azken osoko bilkuran aipamen berezia egin zion eraldaketa digitala bultzatzeko euskal ekimen honi. Von der Leyen-ek eredutzat jarri zuen Eusko Jaurlaritzak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) proiektuaren bitartez garatzen duen digitalizazio-politika.

 

Arantxa Tapiak bere hitzaldian adierazi du “Basque Digital Innovation Hub proiektuaren xedea dela datu-espazio ziberseguruen garapen eta inplementazioan espezializatzea, horrela Adimen Artifizial seguru eta fidagarria garatu eta aplikatzeko Euskadiko eta Europako industrian”.

 

Zentzu horretan, gaineratu du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela euskal industriari balio-kate digital globaletan sartzen laguntzea, horretarako datu-truke zibersegurua ziurtatuz, Euskadiko eta Europako enpresei behar duten azpiegitura eskaintzea euren konponbideak garatu eta probatu ditzaten, eta azpiegitura azkar eta seguru bat ematea Zibersegurtasunean eta Adimen Artifizialean espezializatutako Europako DIH zentroei, Euskadiko berrikuntzaren ekosistemari lotutako fabrikazio adimenduneko produktu eta zerbitzu berriak garatzeko.

 

Basque Digital Innovation Hub

Euskadiko Digital Innovation Hub Eusko Jaurlaritzaren apustu berritzaile bat da, zeinaren helburua baita behar den azpiegitura ezartzea euskal enpresen eraldaketa digital eta jasangarria ahalbidetzeko. BIDHk lau urte daramatza martxan eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen da. Jaurlaritzak eskaintzaren katalizatzaile-lana egiten du, bere gain hartuz eskaintza hori konpainietara helarazteko konpromisoa.

 

Euskal ETEek aukera dute BDIH sareko 25etik gora kideen (teknologi zentroak, unibertsitatea, prestakuntza zentroak eta enpresetako I+G-ko zentroak) I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza baliatzeko Basque Digital Innovation Hub-en bitartez.

 

Eskaintza hori eskuragarri dago euskal enpresek SPRI Taldearen web orrian kontsultatu dezaketen aktiboen katalogoan. Aktibo horiekin lotutako zerbitzuak arlo hauetakoak dira: fabrikazio gehigarriarobotika malguamakina adimendun eta konektatuakzibersegurtasuna eta material aurreratuak. Bi arlo berri sortzen ari dira, bata, sare elektriko digitalei buruzkoa eta bestea, gailu mediko digitalei buruzkoa.

 

Azken 3 hilabeteetan, agente teknologiko espezializatuek laguntza pertsonalizatua eman diete 52 enpresari balizko konponbide digital eta jasangarriekin eginiko probetan.

 

BDIHk sari hau jaso du atzo eta gaur (urtarrilak 27) egin den eta Europako Batzordeak eta DIHnet sareak urtero antolatzen duten Digital Innovation Hub konferentzian, 2.600 parte-hartzaileren aurrean.

 

Konferentzia horretan, Cristina Oyónek (SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria eta ekimen honen arduraduna) BDIHren jarduera aurkeztu du bi saiotan, hizpide hartu dituelarik Basque Digital ekimenak garatzen dituen zerbitzuak eta Europako antzeko beste ekimen batzuekin finkatu dituzten kolaborazioak.

 

Informazio gehiago Irekian: www.irekia.euskadi.eus/eu/news/66465

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak