Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 uztaila, 2017
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak irabazi du Espainiako Teknologia Parkeen Elkarteak ematen duen “Jardunbide Onenaren” Saria

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak jaso du “Jardunbide Onenaren” saria, Espainiako Teknologi Parkeen Elkartea (APTE) osatzen duten 60tik gora parkerekin lehiatu ondoren. Zentro horren sustatzaile dira aeronautika eta makina-erreminta sektoreko 40 enpresa, Eusko Jaurlaritza -SPRI Taldearen bitartez-, Bizkaiko Foru Aldundia, UPV-EHU eta Bizkaiko parkea bera. Bere helburua da fabrikazio aurreratuko teknologiak garatzea, teknologia horiek ahalik eta azkarren transferitzeko industria-sarera.

APTEko Zientzia eta Teknologia Parkeetako jardunbide onenaren saria 2014an sortu zen, parkeetako kudeatzaileek beren jarduera-esparruan garatzen dituzten jardunbide onenak saritzeko. Epaimahaiak kontuan hartzen ditu, bai ekimenaren alderdi berritzailea, bai eta nolako eragina duen Zientzia eta Teknologia Parkeko erakundeengan eta bere inguruan.

Aurten, 2.017an, sariketak bere laugarren edizioa bete du, bi kategoriarekin: 10 urte baino gutxiagoko parkeena eta 10 urtetik gorakoena. Bizkaiko Parkeko jardunbide sarituak azken kategoria horretako saria jaso du.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak “Espezializazio adimendun kolaboratiboa sustatuz Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroaren bitartez (AFAZ)” jardunbide egokia aurkeztu du aurten. 13 puntutik 10,65 puntu eman dizkio epaimahaiak, zeinetan parte hartu duten APTEko zuzendaritza batzordeko 2 kidek, APTEko teknologiaren transferentziarako batzordeko 2 kidek eta APTEko koordinazio unitateko 2 kidek. Bizkaiko Parkearekin batera, antzinatasun handieneko parkeen kategorian akzesit bana jaso dute Andaluziako Teknologi Parkeak eta Bartzelonako Parc Científic parkeak.

 

Bizkaiko Teknologi Parkeko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa (AFAZ) bi esparrutara zuzenduta dago, aeronautikara eta 4.0 industriara. Bere helburua da fabrikazio industrialeko prozesuak ikertzea eta emaitza horiek zuzenean enpresetara transferitzea. Bizkaiko parkeak, gainerako erakunde eta enpresekin batera, paper garrantzitsua jokatzen du prozesu horretan.

Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak fabrikazioko teknologia aurreratuak garatzen ditu, teknologia horiek ahalik eta azkarren transferitzeko industria-sarera. Gainera, topagune eta elkarlanerako espazio bihurtu da motor aeronautikoen osagaien sektoreko eta sektore estrukturaleko gaitasun, interes eta ibilbideak dituzten agente eta enpresentzat.

Hala, AFAZri esker, Teknologi Parkea erreferente bihurtu da Estatuan nahiz nazioartean, eta ekimen publiko-pribatu aitzindari izatera iritsi da 4.0 industriaren eta manufaktura aurreratuaren esparruan. Aipatzekoa da, garapen teknologiko berrien katalizatzaile izateaz gain, zentroak indartu egiten duela unibertsitateak parkearekiko duen harreman kolaboratiboa eta harreman-eredu berri bat sortzen duela unibertsitate-enpresa ardatzean.

Euskadiko Teknologi Parkeak liderrak dira Estatuan eta munduan, bai kudeaketan eta bai berrikuntza-ereduetan. Parkeetako proiektuek aitortza garrantzitsuak jaso dituzte, hor dugu, adibidez, “Un Reto para el Parke” ekimena, duela gutxi aukeratua izan dena IASP elkarteak (International Association of Science Parks and Areas of Innovation) sustatzen duen mundu mailako Inspiring Solutions programako 10 finalisten artean.

Sari-banaketa ekitaldia APTEren XV. Nazioarteko Konferentzian egingo da, Donostian, azaroaren 22 eta 23an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak antolaturik. Aurten konferentzia Basque Industry 4.0 ekitaldiaren barruan txertatuko da, zeina azaroaren 22an egingo baita Donostiako Kursaalen.

 

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?