Subcon enpresak azterketa bat egin du jakiteko, besteak beste, Espainiako azpi-kontratazio industrialaren sektoreko enpresek nolako prestakuntza maila duten digitalizazioari -4.0 Industriako oinarrietako bati- aurre egiteko.
Inkestatutako enpresen %57,3k adierazi dute oraindik ez dutela erabiltzen ERPrik, esan nahi baita, konpainiaren kudeaketa integralerako sistema informatiko bat, eta digitalizazio integraleko prozesu bati ekiteko enpresak eman behar izan duen lehen urratsa.
20 langile baino gutxiago dituzten enpresetan datuak are baxuagoak dira, ERP bat gabe lan egiten dutenen kopurua %73,3rainokoa baita.
Azterketan parte hartu dute azpi-kontratazio industrialaren sektoreko 103 enpresak –27 EAEkoak–, gehienak mekanizatuan eta txaparen prozesaketan lan egiten dutenak. Sektoreka, txapa prozesatuaren sektoreko datuak (laser bidezko ebaketa, tolesketa, puntzonaketa, e.a.) hobeak dira mekanizatu sektorekoak baino (fresaketa, torneaketa, zulaketa, e.a.): ERPen erabilera %2,75 handiagoa da txapa prozesaketaren sektoreko enpresetan.
Azterlanak ondorioztatu du azpi-kontratazio industrialaren sektoreko Espainiako enpresen erdia baino gehiago ez dagoela prest digitalizazio integraleko prozesu bati ekiteko.
Subcon azpi-kontratazio industrialeko onlineko plataforma bat da, industria sektoreko enpresei zuzendua eta konponbideak eskaintzen dizkiena industria sektoreko erosle teknikoei –hornitzaile berriak bilatzeko nahiz eskaintzak kudeatzeko- eta hornitzaileei –bezero berriak aurkitzeko eta aurrekontuak eskatzeko.
Konpainia suitzar hori Jundizeko industrialdean (Arabako Industrialdea) kokatu zen 2016ko otsailean, SPRI Taldeak atzerriko inbertsioak erakartzeko martxan jarria daukan Invest in the Basque Country ekimenaren eskutik.
Bilboko Ingeniaritza Eskolak Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) eta...Leer más
PartekatuAEBetako Defentsa Saileko Berrikuntza Unitateak (DIU) CounterCraft euskal enpresa...Leer más
PartekatuArantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, gaur,...Leer más
PartekatuEuskadiko I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza publiko-pribatua kudeatzen duen Basque...Leer más
PartekatuEkimenean murgilduta dauden trakzio-enpresek 73 herrialdetatik jaso diren 750 hautagaitzak –iaz...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?