Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 uztaila, 2017
Enpresen errealitatera egokitutako prestakuntza espezializatua

ITPren Lanbide-Heziketa Dualeko programa uztailaren 3an abiatu zen

ITPk Lanbide-Heziketa Dualeko programa abiarazi du, 19 ikaslek 4.0 Industriara egokitutako espezialitateen inguruko prestakuntza har dezaten

 

Etorkizuneko profesionalen prestakuntza industriaren errealitate berrira egokitzeko asmoz, ITP euskal aeronautika konpainiak Lanbide-Heziketa Dualeko programa abiarazi du, Bizkaiko Lanbide-Heziketako Zentro Integratuetako (LHZI) 19 ikasleren parte-hartzeaz.

 

Ikasleok ikasketa garaiko lehenengo urtea amaitu berri dute, eta taldearen eskaintzari atxikitako lau espezialitateetako batean prestatuko dira: fabrikazio aurreratua, produktuaren bizitza-zikloa, ekarpen bidezko soldadura eta suntsipenik gabeko saiakuntzak.

 

Bederatzi ikasle konpainiak Zamudion duen egoitza nagusian sartu dira, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroan (FAAZ) lan egiteko, eta gainontzekoak ITPren burdinurtuen arloko jardueraz arduratzen den PCB konpainiaren Barakaldoko lantegian prestatuko dira.

 

ITPren Lanbide-Heziketa Dualeko programa uztailaren 3an abiatu zen, Eusko Jaurlaritzarekin gauzatutako lankidetza-hitzarmenari atxikita. Gazteen prestakuntza berrikuntza teknologikoak dakartzan enplegagarritasun-premia berrietara egokitu eta industria-enpresen gaur egungo lehiakortasun-erronkei erantzutea da hitzarmen horren helburua.

 

Ikasleak Politeknika Txorierri, Elorrieta-Erreka Mari, Zornotza, Somorrostro, Nicolas Larburu eta Salesianos Deusto Lanbide-Heziketako Zentro Integratuetakoak (LHZI) dira. LH Dualeko programa  ondorengo bi ikasturteetan egingo da, ikasleek espezializazioa osatu arte.

 

“Oso aukera ona da Lanbide Heziketako ikasleek enpresen errealitatera hurbildu eta ikasketa garaian hartu duten ezagutza aplikatzeko”, adierazi du Arantza Hallet ITPko Giza-Baliabideetako zuzendariak. “ITPrentzat, 4.0 Industrian jardungo duten profesionalak prestatzeko heziketa-eredu iraunkor baten aldeko etorkizuneko apustua da. Lanean jarraitu nahi dugu, gerora ikasle gehiago lan-zentro gehiagotan txertatzeko asmoz”, gaineratu du.

 

Joan den martxoan, Eusko Jaurlaritzak LH Dualeko proiektuak bultzatzeko lankidetza-akordioa sinatu zuen ITPrekin eta heziketa-eredu honekiko konpromisoa hartu duten beste konpainia batzuekin, Mondragon, Danobatgroup, Petronor, Uvesco eta Tubacex tarteko direla.

 

 

ITP konpainiaren aurkezpen bideoa

Basque Industry 4.0 6 maiatza, 2021
IndusSec kongresuak industriako zibersegurtasuna izango du aztergai

  SPRI Taldeak  (enpresen garapenerako euskal agentziak) urtero antolatzen duen Indussec...Leer más

Joseba Monasterio, CEO de Mibering
Basque Industry 4.0 4 maiatza, 2021
Miberingek enpresak laguntzen ditu haien eraldaketa digitalean

Enpresa txiki eta ertainen eraldaketa digitala bultzatzea funtsezkoa izango da COVID-19aren...Leer más

Basque Industry 4.0 3 maiatza, 2021
CLCircular, digitalizazioaren bidez elikagaiak alferrik ez galtzen laguntzen duen euskal startupa

  CLcircular enpresaren proiektua planeta babesten duten horietako bat da. 2019an sortua,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?