Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 martxoa, 2017
EIKT-ei bultzada, lankidetzaren bitartez

Jardunaldia datorren maiatzaren 10ean izango da Iberdrola Dorrean

SPRI Taldeak, elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak euskal enpresatan txertatzea bultzatzeko topaketa bat antolatu du

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomíaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRI taldearen bitartez, enpresa- networking-era bideratutako jardunaldia antolatuko du datorren maiatzaren 10erako. Jardunaldiaren helburua, ekoizpen prozesuetan, elektronika, informazio eta komunikazio teknologien (EIKT) txertatzea bultzatzea da. Sesioa, euskal enpresetan 4.0 Industriaren aurrerakada babesteko diseinatu da.

 

Erakundeen arteko lankidetzaren bitartez, azken teknologiak erabiltzea sustatzea helburu duen topaketa, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “Basque Industry 4.0” jardunaldi tematikoen testuinguruan kokatzen da. Jardunaldi hauek, Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industriarako estrategia bultzatzea dute helburu, baita euren konpainien eta euren prozesuen digitalizatze progresiboaren garrantziaz enpresei sentsibilizatzea eta garrantzi horri helaraztea.

 

Maiatzean antolatutako enpresa- networking-a, euren enpresa-beharrak asetzeko IKT zerbitzuren bat behar dituzten industria-sektoreari dagozkion konpainiei bideratuta dago bereziki. Baita, euren artean lankidetzan jarduteko asmoz, beste enpresa batzuekin kontaktatzeko interesa duten IKT sektoreko enpresei ere.

 

Jardunaldiak, benetako esperientziak partekatu eta ekoizpen prozesuak hobetu eta konpainien behar eta erronkei erantzuna emateko soluzio gisa, EIKT-en ezartzearen inguruko eztabaida proposatzen du. Topaketan, Arcelor Mittal, Fagor Arrasate, ZIV, Goratu edo Ona bezalako euskal enpresek parte hartuko dute.

 

EIKT sektoreaz gain, “Basque Industry 4.0” jardunaldiek, ikusmen artifiziala, zibersegurtasuna eta digitalizatzea bezalako alor desberdinak barne hartzen dituzte.

 

Jardunaldia Iberdrola Dorrean izango da egun osoan zehar eta parte hartzea hurrengo esteka honen bitartez gauzatu daiteke: http://bit.ly/2mmXqnW

Basque Industry 4.0 6 uztaila, 2020
Metronic: “Puntako lan-metodologia berriak ezartzen ez baditugu, industria ahula izango dugu”

Eibarko konpainia hori kontrol eta neurketarako metrologia-ekipoen instalazioan espezializatuta...Leer más

Ausolan imprime alimentos en 3D para mejorar los productos texturizados para personas mayores
Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo...Leer más

Basque Industry 4.0 2 uztaila, 2020
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 30 ekaina, 2020
Zibersegurtasuneko enpresa eta startup kopuruak gora egin du Euskadin

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) egin eta argitaratutako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?