Topaketaren XXI. edizioak fabrikazio aurreratuaren eta makina-erremintako sektorearen azken joerak izango ditu aztergai
4.0 Industria, digitalizazioa edota lean manufacturing enpresa-kudeaketa eredua aztergai izango dira, besteak beste, urriaren 25etik 27ra Donostian antolatuko den CMH Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren Biltzarraren XXI. edizioaren barruan.
Makina-erreminta, osagarri, osagai eta erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak (AFM) antolatuta, topaketak ikuspegi globaletik aztertuko ditu fabrikazio aurreratuaren sektoreko joera eta berritasun nagusiak.
Biltzarra Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da, eta zientzialariei, ikertzaileei nahiz ikasle eta irakasleei zuzenduta dago nagusiki, baita industria sektoreko profesionalei, giza-baliabideen zuzendari eta kudeatzaileei eta startupak ezagutarazi nahian dabiltzan profesional gazteei ere.
Biltzarrak, hainbat hitzaldi, aurkezpen eta eztabaidaren bitartez, makinen eta osagaien diseinuan, fabrikazio eta mekanizazio prozesuetan, automatizazioan eta robotikan, ebakitzeko tresnetan eta fabrikazio aditiboan izandako azkenaldiko joera nagusiak aztertuko dira, besteak beste.
Bertaratutakoek fabrikazio aurreratuaren esparruko interes handieneko gaiak ikuspegi zientifiko-teknikotik arakatu eta eztabaidatzeko aukera izango dute. Era berean, berritasun gisa, aurtengo edizioak ikuspegi orokorragoko hitzaldiak eta bestelako formatuak ere bilduko ditu, industria-erakundeen lidergo eta kudeaketaren mesedeko profilei zuzenduta.
Biltzarrean, halaber, erakusketa-eremu bat izango da, enpresek produktu eta zerbitzurik berritzaileenak aurkezteko aukera izan dezaten.
Bilboko Ingeniaritza Eskolak Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) eta...Leer más
PartekatuAEBetako Defentsa Saileko Berrikuntza Unitateak (DIU) CounterCraft euskal enpresa...Leer más
PartekatuArantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, gaur,...Leer más
PartekatuEuskadiko I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza publiko-pribatua kudeatzen duen Basque...Leer más
PartekatuEkimenean murgilduta dauden trakzio-enpresek 73 herrialdetatik jaso diren 750 hautagaitzak –iaz...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?