Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 iraila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa UP Euskadi

Datozen urteetan gure bizitza aldatuko duten teknologiak

Munduko Ekonomia Foroaren txosten batek 10 teknologia disruptiboenak nabarmendu ditu

 

Munduko Ekonomia Foroaren txosten batek 10 teknologia disruptiboenak nabarmendu ditu

 

Badira berrikuntza batzuk, datozen urteetan sofistikazio-maila berri bat lortuko dutenak, besteak beste, Errealitate Handitua, laguntzaile birtualak, medikuntzari eta elikadurari aplikatutako bio-teknologia…  Munduko Ekonomia Foroak nazioarteko aditu multzo batek prestatutako txosten bat argitaratu berri du, non datozen urteetako 10 teknologia disruptiboenak nabarmentzen baitira. SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategiak berrikuntza horietako asko sustatzen ditu, teknologia gorakorrak erabiliz produktu eta zerbitzu berriak sortzeko iturri gisa.

 

Errealitate Handituarekin lotutako teknologiak ez dira berriak. Izan ere, aspaldi hasi ziren garatzen ingurune fisikoari informazio digitaleko geruza bat eransten dieten aplikazioak, esaterako, bideo-jokoak (Pokemon Go) edo etxeak dekoratzeko softwarea. Baina Errealitate Handitua  erakusten ari da inpaktu handia izan dezakeela 4.0 Industrian, sistema fisikoak eta digitalak integratuz eraginkortasuna hobetzen eta kostuak murrizten direlako. Adibidez, besteak beste, erabiltzen da produkzio-lineetan, langileek denbora errealeko informazioa eta jarraibideak jaso ditzaten. Merkatu horrek ibilbide luzea du oraindik, eta Foroak eginiko txostenaren arabera, 10 bilioi dolarrera iritsi daiteke datozen urteetan.

 

Txostenak laguntzaile birtualen teknologia ere aipatzen du. Orain arte Internetetik ateratako informazioa eskaintzeko bakarrik erabiltzen ziren, baina adimen artifizialak askoz aplikazio konplexuagoak ekarriko ditu. Laguntzaile birtualen belaunaldi berriak gai izango dira datu desegituratuak antolatzeko eta datu horiek argudio koherente bihurtzeko. Gainera, ikaskuntza automatikoari esker, gizakiek ez dute aldez aurretiko prestakuntzarik beharko horretarako.

 

Aditu taldeak eginiko top 10 zerrendako teknologia asko hertsiki lotuta daude bio-teknologiarekin eta medikuntza molekularrarekin. Joera argienetako bat da medikuntza pertsonalizatuarena, zeina maila berri batera iritsiko baita bio-markagailuen analisian oinarritutako diagnostikorako tresnen bidez. Informazio horrek aldatu egingo ditu gaixotasunen tratamenduak, pertsona bakoitzaren profil molekularren arabera egokituko baitira. Medikuntzaren arloan badaude berrikuntza disruptibo gehiago ere, esaterako: gorputzak behar duen substantzia zehatz bat -adibidez intsulina- ekoizteko  gai diren zelulen inplantea edo ingeniaritza genetikoak gaixotasunak desagerrarazteko bidean lortutako aurrerapenak.

 

Azkenik, txostenak orobat aipatzen du laborategian sortutako okela. Aspaldi hasi ginen horrelako kontuak entzuten, baina dagoeneko badaude zeluletatik abiatuta okela sortzen duten hainbat startup, eta gero eta gehiago inbertitzen da arlo horretan. Horregatik, baliteke laborategiko okela merkatura iristea etorkizun ez oso urrun batean, baina oztopo handi bi daude horretarako: produkzioaren kostuak eta erregulazio eza.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak