Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

29 martxoa, 2017
Errealitate areagotuko teknologiak industriarako – Basque Industry 4.0. Jardunaldiaren aurkezpenak

SPRI Taldeak, Enpresa Digitala ekimenaren bitartez, jardunaldi bat antolatu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, ezagutzera emateko Errealitate Handituaren egungo egoera eta erakusteko nolako aplikazioak dauzkan teknologia horrek 4.0 industriaren ingurunean.

Teknologia horren jatorria aurkeztu ondoren, beraizik azpimarratu zen nola eboluzionatuko duen teknologia horrek “Errealitate Mistorantz”. Teknika horrek urrats bat gehiago ematen du, bere helburua ez baita soilik elementu birtualak eranstea mundu errealari (errealitate handituak egiten duen bezala), baizik eta espazio berriak sortzea, zeintzuetan erabiltzailearen inguruko objektu fisikoek ingurune birtualarekin elkarreragin baitezakete.

Hainbat adibideren bitartez erakutsi zen errealitate handitua aplikatzeko dauden teknika desberdinak, hauek direlarik garrantzitsuenak: 2D eta 3D patroiak, irudi naturalak (normalean aurrez definitutakoak) edo geo-posizionamendu bidezkoa, hots, gehien zabaldu dena.

Teknologia horrek merkatu kuota handia du batez ere sektore hauetan: energiaren industria, manufaktura industria eta logistika. Kuota txikiagoa izango du osasunaren eta entretenimendurako bitartekoen merkatuan, baina azkarrago haziko da.

Industriari dagokionez, gaur egun erabilpen hauek ditu nagusiki:

  • Telepresentzia bidezko telelaguntza: langileei telepresentziaren bidez laguntzeko sistemak.
  • Prestakuntza eskuliburu handituekin: langileei laguntza edo entrenamendua ematen dieten sistema automatikoak, argibideak urratsez urrats eskainiz. Baliagarria ekintza konplexuak garatzeko, adituengana jo beharrik gabe.
  • Kontrol handitua: aukera ematen du zuzenean, makina baten gainean, bistaratzeko kontrol, kudeaketa edo mantenimendu arloko datuak.

 

Ondoren dispositibo eta gadget sorta zabala aurkeztu zen, zeintzuei esker gero eta errazagoa eta intuitiboagoa baita teknologia hori erabiltzea. Eta, azkenik, demo bat egin zen Microsoft enpresaren Hololens betaurrekoak probatzeko.

Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagasti
Errealitate areagotuko teknologiak industriarako. Aurkezpena

Hizlariaren, saioaren edukien eta helburuen aurkezpena

Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagasti
Errealitate Handituko teknologiaren definizioa, eta Errealitate Birtualarekin dituen desberdintasunak

Errealitate Handituko teknologiaren definizioa, eta Errealitate Birtualarekin dituen desberdintasunak. Hainbat arrazoi eman ziren erakusteko teknologia hori baliagarria izan daitekeela

Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagasti
Errealitate handituko teknikak

Teknika desberdinak daude Errealitate Handitua aplikatzeko, hala nola koordenatu-sistema baten bidezko lokalizazioa (adibidez, GPS bidez geo-kokatuta), 2D eta 3D patroiak eta irudi naturalak.

Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagasti
Eraldaketa digitala

Errealitate Handituko teknologia esparru askotan erabili daiteke, hala nola, jokoetan, hezkuntzan, medikuntzan, ondarean, telebistan, kiroletan, industrian, gidaritzan… Bide honetan aurkituko dituzu makina bat adibide eta esparru horiek eta gehiago.

Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagasti
Errealitate areagotuko teknologiak industriarako

TEra askotako enpresek (esaterako, Boing, Bosch, FuelFX…) dagoeneko erabiltzen dute teknologia hau beren produkzio prozesuetan. Espero da errealitate handituak sekulako eztanda eragingo duela enpresetan datozen bost urteetan, teknologiak lan-plantillei funtzionaltasuna ematen dien heinean, zeren aukera izango baitute orain egin ezin diren gauzak egiteko: esaterako, urruneko laguntza. Aurreikuspenen arabera, 2022. urterako, mugikortasun sektoreko errealitate handituaren merkatua 79 bilioi dolarreraino iritsiko da.

Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagasti
Dispositiboak

Dispositibo ugari daude Errealitate Handituko teknologiarako sarbidea errazteko, nagusiki mugikortasun sektorean, esaterako, Errealitate Handituko betaurrekoak, kaskoak, sakelakoak eta tabletak. Posible da baita ere errealitate handituko informazioa erakustea argiztapenaren bidez. Zer ekarriko digu etorkizunak?

Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagasti
Erronkak

Hauek dira teknologia horrek dauzkan erronka nagusiak: Ikusmen esparru handiagoa lortzea (kasko eta betaurrekoentzat). Dispositiboen pisua eta tamaina murriztea, eta era berean, erabiltzeko autonomia (bateriak) handitzea eta prezioa merkatzea. Industriako segurtasun estandarretara arin eta eraginkortasunez egokitzea.

Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagasti
Albisteak

Errepaso bat eman zitzaien teknologia honen aurrerapenei eta ezarpenari buruzko azken albisteei, askok ziotelarik sakelakoen eta tableten fabrikatzaile nagusiak apustu sendoa egiten ari direla teknologia hori integratzeko beren dispositiboetan

Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagasti
Ondorioak.

Azpimarratzekoak dira ondorio hauek: Errealitate Handitua da hurrengo “Big Thing” delakoa, Dagoeneko erabiltzen da Industrian eta Zerbitzuetan, denbora eta dirua aurrezten laguntzen duelarik. Prozesu batean integratuz gero, segurtasuna handitzen du. Enpresa handiek jada egin dute teknologia honen aldeko apustua, bai berau garatuz, bai eta teknologia beren prozesuetan integratuz. Hardwarea eta softwarea izugarri hobetzen ari dira egunetik egunera..

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?