Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 urtarrila, 2021 Digitalizazioa Ekintzailetza Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Bridgestone-k dio BIND 4.0 programa “bultzada indartsua” dela “enpresen lehiakortasunerako”

Basauriko lantegiak Eusko Jaurlaritzaren planarekin kolaboratu du, proiektuak garatu dituelarik hiru startupekin euren lehiakortasuna sustatzeko

 

Bridgestone konpainiak, hots, BIND 4.0 programaren (4.0 industriaren arloko startup-ak azeleratzeko ekimena) hirugarren edizioko trakzio-enpresetako batek esan du plan hau “bultzada indartsua” dela “enpresen lehiakortasunerako”. Eusko Jaurlaritzaren menpeko SPRI Taldeak (enpresen garapenerako agentzia) eta euskal ekintzailetza-ekosistemaren Up Euskadi plataformak bultzatutako programa honek helburutzat du talentu onena erakartzea eta industriaren eraldaketa digitala sustatzea, Euskadiko ekosisteman parte hartzen duten startup-en garapena eta hazkundea azkartuz eta maila altueneko bezero industrialengana iristeko aukera bermatuz.

 

Hala, mugikortasun jasangarrian eta konponbide aurreratuetan liderra den Bridgestone enpresak ekimen honetan parte hartzen du programaren bigarren ediziotik. Hiru urte hauetan berrikuntza teknologikoko hainbat proiektu garatu ditu zenbait startupekin -besteak beste, Wearhealth, Flything Technologies edo Eave-, eta horiei esker bere lehiakortasuna bultzatu du hainbat arlotan. Zehazki, adimen artifizialeko (AA) proiektuak garatu ditu lanpostuetako arriskuak ebaluatzeko eta intzidentziak detektatzeko, eta Big Data konponbideak aplikatu ditu informazio-iturri desberdinetako datuak identifikatu eta analizatzeko.

 

Bridgestone enpresak Basaurin duen lantegiko Giza Baliabideen zuzendari Sebastien Tranchant-en arabera, “horrelako ekimenak bultzada handia dira enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta euren garapen ekonomikorako”, zeren “edo hazi egiten gara edo geldirik geratzen gara, eta aurrera egin nahi badugu, lankidetza sustatu behar dugu garapen hori ahalbidetu dezakegun eragile guztion artean. Funtsezkoa da egungo premien abangoardian egotea”.

 

Industria adimenduneko plataforma

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma bat da, proiektu teknologikoak bilatzen dituena mundu osoko startup-etan. Programa honen helburua da enpresen eta startup-en arteko elkarreragina dinamizatzea, berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzeko industria, energia, osasuna eta elikadura bezalako arloetan. 2016an lehen aldiz antolatu zenetik, BIND 4.0 programak 100 startup baino gehiago azkartu ditu, eta 170etik gora proiektu garatu ditu, 5 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa sortu duelarik.

 

Proiektu hau Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko-pribatu bat da, berrikuntza irekiaren eta 4.0 Industriaren azelerazioaren erreferente bihurtu dena mundu osoan, Euskadin presentzia duten 57 enpresa globalen inplikazioari eta parte-hartzeari esker.

 

Bridgestone-i buruz

Europa, Errusia, Ekialde Ertain, India eta Afrikako Bridgestone (BSEMIA) enpresak Belgikan (Zaventem) du egoitza, eta Bridgestone Corporation-eko kide da, zeina mundu mailako liderra baita konponbide aurreratuetan eta mugikortasun jasangarrian. Premium pneumatikoez gain, konpainiak mugikortasun konponbidez osatutako portfolio gero eta handiagoa eskaintzen du, eta bezeroei laguntzen die milaka salmenta-puntu dituen txikizkako sare zabalaren bitartez.

 

Presentzia duelarik 40 herrialdetan, BSEMIAk 22.000tik gora langile enplegatzen ditu pneumatikoak fabrikatzeko 17 lantegitan, I+G-ko zentro batean eta probetarako pista batean.

 

Bere bazkideekin batera eta erantzukizun sozial korporatiboko “Our Way to Serve” (“Gure zerbitzatzeko modua”) konpromisoak gidaturik, Bridgestone lanean ari da mugikortasun arloan etorkizun jasangarri bat sortzeko eta pertsonen bizimodua, lana, mugikortasuna eta dibertitzeko modua hobetzeko.

 

Bridgestone España da taldeak Europan duen filial garrantzitsuenetako bat, eta Espainiako ehun enpresa garrantzitsuenen zerrendan dago. 3.000 langile ingururekin, konpainiak salmenta-bulego bat du Madrilen eta 3 lantegi Burgosen, Bizkaian eta Santanderren. Horietan ekoizten da kalitate handiko Bridgestone eta Firestone pneumatikoen linea osoa.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak