Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 iraila, 2016
BIND 4.0 Start UP!. Talentua erakartzeko tresna indartsua.

Bind 4.0 ekimenak elkarrekin konbinatzen ditu enpresentzako talentu bilketa eta startupen azelerazioa 4.0 industriaren esparruan.

BIND 4.0 enpresen azeleraziorako programa publiko-pribatu bat da, hastapenetan dauden 4.0 industriako startup-etan zentratua, industria horien artean daudelarik big data, manufaktura gehigarria, ikusmen artifiziala, lainoko konputazioa, errealitate handitua, ziber-segurtasuna, sistema ziberfisikoak eta robotika kolaboratiboa. “Bind 4.0 StartUP! Basque Industry Accelerator Program 4.0” ekimenak elkarrekin konbinatzen ditu enpresentzako talentu bilketa eta startupen azelerazioa 4.0 industriaren esparruan. Programaren helburu nagusia da Euskadiko industriaren eta ekintzailetzaren ekosistema indartzea. Parte har dezakete munduko edozein herrialdetako startup-ek, baldin Euskadin kokatzeko konpromiso sendoa badute.

Programa

Arantxa Tapia. Eusko Jaurlaritza

Ongietorria

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, azpimarratu du nolako balioa duten batasunak eta elkarlanak ekimen publiko-pribatu honetan. Orobat adierazi du Bind 4.0 programak bere baitan elkartzen dituela enpresentzako talentu bilketa eta startupen azelerazioa 4.0 industriaren esparruan, helburu nagusitzat harturik Euskadiko industriaren eta ekintzailetzaren ekosistema indartzea.

bideoa

Iñigo Urkullu. Lehendakaria

Ekintzailetzari laguntzeko Erakunde arteko Planaren irekiera ofiziala eta balantzea.

Iñigo Urkullu lehendakariak BIND 4.0 programa aurkeztean esan du ekimen berritzaile eta ekintzaileak Euskadira erakartzeko programa bat dela eta oinarri sendoa daukala, lagungarri duelako Ekintzailetzari laguntzeko Erakunde arteko Planaren bitartez (Europako estrategia eta lehentasunekin lerrokatua) garatutako sarearen esperientzia.

Baita ere adierazi du Euskadik balantze positiboa duela Gizarte Ekintzaile gisa. Estatuko azken GEM txostenak eredutzat jarri du Euskadi, esanez Estatuko ekintzailetza-ekosistema onena dela, eta baita ere nabarmenduz enpresak sortu eta hazteko dituen programen ugaritasuna, eta beren eraginkortasuna.

Nabarmendu du horrelako ekimenei esker ikusten dela enpresek eta erakundeek ikuspegi eta helburu berbera dutela, alegia, ezagutzan eta talentuan inbertitzea, oinarri izan daitezen euskal ekonomiaren etorkizuna bermatuko duen hazkunde adimendun eta sostengarriarentzat.

Bestalde, esan du ekimen honetan daudela laburbildurik Euskadiko politika ekonomikoaren giltzarriak: enpresari eta ekintzaileak aitortzea, kultura ekintzailea bultzatzea, berrikuntza eta jarduera berriak babestea, 4.0 industriaren aldeko apustua eta lankidetza publiko-pribatua.

bideoa

Aitor Urzelai. Eusko Jaurlaritza

BIND 4.0 ekimenaren aurkezpena

Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendariak, aurkeztu du ekimena. Zergatik sortu zen? Zeintzuk dira bere helburuak? Nolako onurak dakartza? Zer eskaintzen die parte-hartzaileei?

Aitor Urzelaik bere aurkezpenean azaldu du ekimena sortu zela mundu mailan lehia handia dagoelako talentua sortzeko eta erakartzeko eta ekintzaileen kolektiboak eskaera bat egin zuelako: “Laguntza onena da diru-laguntza gutxiago jasotzea eta bezero gehiago izatea”. Horregatik sortu zen BIND 4.0, Euskadi toki erakargarri bihurtzeko esparru industrial eta teknologikoko enpresa ekimen berriak sortzeko. “BIND 4.0k lehen bezeroa emango die programan parte hartzen duten startup-ei”.

Urzelaik azaldu duenez, BIND 4.0 lagungarri izango da talentua (Estatuko zein nazioarteko startupak) bilatzeko eta erakartzeko, eta baita ere euskal startup-etako talentua eta gaitasunak lorarazteko, horren bitartez erakuts dezaten nolako balioa eta potentziala duten euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Gainera, programa honen bidez bezero-hornitzaile arteko lankidetza ahalbidetuko da Euskadiko enpresarik indartsuenetako batzuetan.

Era berean, ekimenak enpresei, startup-ei eta Euskadiri ekarriko dizkien onurak azpimarratu ditu.
– Enpresek errazago aurkituko dute talentua eta ezagutza, eta gauza izango dira azken teknologiak edo konponbide berritzaileenak txertatzeko beren negozioan, edo sortuko diren dibertsifikazio aukera eta negozio eredu berrietan.
– Startup-ek bezero handientzat lan egin ahal izango dute, fakturazio errealarekin, eta bide errazagoa aurkituko dute merkatu berrietara sartzeko eta finantzaketa edo inbertsioak eskuratzeko.
– Euskadi, berriz, teknologikoki aurreratua den eta garapen industrial indartsua duen herrialde gisa kokatuko da ekintzailetza industrialaren mapan, etorkizun handiko enpresa ekimen berriei esker.

bideoa

BIND 4.0 **Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen**

MERCEDES BENZ, CAF, SAVVY y BIGDA SOLUTIONS

Mahai-ingurua: “4.0 industria, aukera paregabea ekintzailetzarako”

BIND 4.0 programako tutoreak: Eneko Knörr, Rosa García eta Guillermo Arregui. MERCEDES BENZ eta CAF enpresek, eta SAVVY eta BIGDA SOLUTIONS startup-ek beren ikuspegia azalduko dute 4.0 industriak ekintzailetzarako dakartzan aukerei buruz.

bideoa

Arantxa Tapia. Eusko Jaurlaritza

Amaiera

Jardunaldiari amaiera emateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak etorkizuneko erronkak gogoratu ditu:
“Berrikuntzarekin konprometitu behar dugu. Erritmo egokian egin behar dugu aurrera, ez astiroegi baina ezta ere arinegi. Beldurrik, nagirik eta lotsarik gabe. Bizirik iraun dugu eta ordua da beldurra gainditu eta erronka berriei aurre egiteko".

bideoa

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?