Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
5 urria, 2017

Basque Cybersecurity Centre prest dago lehen zerbitzuak eskaintzen hasteko

Javier Diéguezek, “Basque Cybersecurity Centre”ko (BCSC) zuzendariak, gaur esan du Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa “dagoeneko errealitate bat dela”. Hortaz, Eusko Jaurlaritzak bete du bere konpromisoa, abian jarri baitu Euskadiko enpresetako zibersegurtasun arazoak atenditu eta kudeatzeko zentroa. Zentro horrek bi eremu hauetara bideratuko du bere zerbitzua: agente teknologikoen eskaintza dinamizatzea eta produkzio arloko agenteen babesaren heldutasun-maila hobetzea. Bestalde, Ertzaintzarekiko lankidetza-eredu bat lantzen ari dira, ziberdelituak prebenitzeko eta azpiegitura publiko kritikoak babesteko. Diéguez Bilbon izan da gaur, Segurtasun Pribatuari buruzko III. Kongresuan.

 

Zentzu horretan, Javier Diéguezek esan du badela zibersegurtasun arloko arazoentzako laguntza- eta aholku-ildo bat arazoak@bcsc.eus helbidean. Behar duenak posta bat bidal dezala helbide horretara, argi adieraziz zein kontsulta-mota egin nahi duen.

 

Une honetan, BCSC azken tramiteak egiten ari da hemendik aste gutxira bere operazio zentroa Arabako Teknologi Parkean kokatzeko. Zuzendaria bere karguan da joan den irailaren hasieratik, behin-behineko kokaleku batean bada ere, eta, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak duela gutxi esan bezala, dagoeneko hainbat ekintza jarri ditu martxan Basque Cybersecurity Centre-k gertakari guztien kudeaketa koordinatu dezan eta nazioarteko beste CERT batzuekin koordinaturik jardun dezan. Zentroa etengabe harremanetan egongo da Ertzaintzarekin eta, hasieran, gertakariak atenditu eta kudeatuko ditu, gai honi buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa eskainiko du eta Alerta Goiztiarreko zerbitzua garatuko du, Euskadiko enpresa-ingurunearen eta gizartearen arabera pertsonalizatuta.

 

Gaur arratsaldean Bilbao Aretoan eman duen hitzaldian, Javier Diéguezek zehatz-mehatz azaldu ditu dagoeneko martxan dauden ekintzak. Hala, gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzako lau sailek osatzen dutela BCSCko Batzorde Iraunkorra: Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak (SPRIren bitartez), Segurtasun Sailak, Hezkuntza Sailak eta Gobernantza eta Autogobernu Sailak (EJIEren bitartez). Horiez gain, Zentroan orobat presente daude Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko lau agente, IK4-Vicomtech, IK4-Ikerlan, Tecnalia eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM).

 

BCSC Zentroak 2018aren hasierarako gainditu nahi duen erronka garrantzitsuenetako bat da FIRST homologazio prozesua gauzatzea, hartara eskubide osoko kide izateko zibereraso publiko zein pribatuei erantzuteko ekipoen munduko antolakunde handi eta garrantzitsuenean. Bi helburu lortu nahi ditu horrekin: batetik, ematen diren zerbitzuen egiaztapen independente eta zorrotz bat izatea, eta bestetik, Zibersegurtasuna bultzatzeko konpromiso sendoa hartu duen Euskadi baten irudia proiektatzea.

 

“Basque Cybersecurity Centre”k erantzuna ematen dio Eusko Jaurlaritzak legealdi honetako programan hartutako konpromisoari. Jaurlaritzaren hitzetan, “Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa sortu dugu, zibersegurtasuna sartzeko euskal enpresetan, funtsezko elementua baita kudeaketaren berrikuntzan”. “Basque Cybersecurity Centre”k bi zeregin handi izango ditu: bata, Euskadi erreferente bihurtzea Europan informazio- eta komunikazio-teknologia berrien aplikazioan, eta bigarrena, euskal enpresei eta azpiegitura kritikoei estaldura eraginkorra eta fidagarria ematea, prebentzio- eta errekazio-lanak eginez zibermehatxu edota zibererasoei erantzuteko.

Basque Industry 4.0 4 apirila, 2020
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko...Leer más

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Basque Industry 4.0 30 martxoa, 2020
CFO Data Analytics, adimen areagotua finantza arloko erabaki onenak hartzeko

  Lanit aholkularitzak merkaturatu duen datuen analisirako aplikazioa integragarria da ERP...Leer más

Datuak atzeman eta analizatzea prozesuak hobetzeko

  Nutec Procal konpainiak IoT, datuen analitika eta adimen artifiziala konbinatzen dituen...Leer más

Basque Industry 4.0 29 martxoa, 2020
Robotikaren aplikazio malguak – 4.0 konponbideak

Artikulu honetan, BDIHek eskaintzen dituen 4.0 soluzioak aurkezten ditugu, robotika-nodoko kideen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?