Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 urria, 2017
Basque Cybersecurity Centre-k aurkeztu du 900 104 891 telefonoa, euskal herritarrei arreta emateko zenbakia

Javier Diéguezek, Basque Cybersecurity Centre-ko (BCSC) zuzendariak,  Informazioaren Segurtasunerako Nazioarteko 11. Topaketan azaldu du nola sortu zen Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa. Atzo hasi eta gaur (urriak 25) bukatuko den topaketa hori Leonen egiten ari da, ENISE-Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalak antolaturik. Topaketan eman duen hitzaldian Diéguezek esan du BCSC prest dagoela aholkularitza-eskaerei erantzuteko, bai posta elektronikoz eta bai 900 104 891 telefono zenbakian.

 

Centre INCIBEk berak gonbidatu du Basque Cybersecurity Nazioarteko Kongresuan parte hartzera. Horrek indarra eman dio Eusko Jaurlaritzaren estrategiari eta Euskadin horrelako zentro bat abiarazteko hartua duen konpromisoari.

 

Hain zuzen, BCSC harremanetan dago INCIBE bezalako erakundeekin, FIRSTeko zentro homologatu bihurtzeko lehen urrats gisa. FIRST gertakari informatikoei erantzuteko lantaldeen munduko foro garrantzitsuena da eta bertara biltzen dira 300 CERT publiko eta pribatu baino gehiago. Hala, euskal zentroaren helburua da eskubide osoko kide izatea datorren urtean eta CERT zentroz osatutako sare horretan integratzea, euskal industriak informazioa jaso dezan mundu mailako mehatxuei eta erantzun-estrategiei buruz.

 

Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa herri-proiektu bat da, eta orobat konpromiso bat, Eusko Jaurlaritzak legealdi honetarako hartu zuena eta dagoeneko betetzen ari dena. Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren helburuetako bat da 4.0 Industriaren esparruko negozio-bide berri bat irekitzea euskal enpresa eta industriarentzat eta zibersegurtasuna sustatzea euskal enpresetan, funtsezko elementua delako kudeaketaren berrikuntzarako.

 

Basque Cybersecurity Centre-n asmoa da Euskadi erreferente bihurtzea Europan informazio eta komunikazio teknologia berrien aplikazioan, horrela aurre egiteko euskal enpresak eta gizartea gauzatzen ari diren iraultza digitalaren erronka berriei. Bestalde, bitarteko onenak emango zaizkio Ertzaintzari ziberdelituak detektatu, ikertu eta jazartzeko.

 

Euskal zentroa CERT publiko izango da datozen hilabeteetan, hau da, informatika arloko segurtasun gertakariei erantzungo dien lantalde bat (Computer Emergency Response Team dira ingelesezko siglak), mundu osoan zehar zabaldutako CERT publiko eta pribatuen nazioarteko sarearekin konektatua. Zentzu horretan, Diéguezek hauxe adierazi du: “bada mehatxu global bat, mundu osora iristen dena, baina ez da bakarrik arrisku bat enpresa handi eta azpiegitura kritikoentzat, baizik eta baita ere enpresa txiki eta ertainentzat, zeintzuen biziraupena kinka larrian egon bailiteke ziber-segurtasun gertakariak direla medio”.

 

 

 

 

Basque Industry 4.0 6 uztaila, 2020
Metronic: “Puntako lan-metodologia berriak ezartzen ez baditugu, industria ahula izango dugu”

Eibarko konpainia hori kontrol eta neurketarako metrologia-ekipoen instalazioan espezializatuta...Leer más

Ausolan imprime alimentos en 3D para mejorar los productos texturizados para personas mayores
Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo...Leer más

Basque Industry 4.0 2 uztaila, 2020
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 30 ekaina, 2020
Zibersegurtasuneko enpresa eta startup kopuruak gora egin du Euskadin

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) egin eta argitaratutako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?