Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
17 urria, 2017

Basque Cybersecurity Centre herri-proiektu bat da

Eusko Jaurlaritza dagoeneko ari da betetzen legealdi honetan zibersegurtasunerako zentro bat abian jartzeko hartu zuen konpromisoa; zentro horrek 4.0 Industriaren esparruko negozio-bide berri bat irekiko du euskal enpresentzat eta industriarentzat.

Basque Cybersecurity Centre gertakari informatikoei erantzuteko 300 lantaldez osaturiko nazioarteko foro batean sartuko da.

 

Estibaliz Hernaezek, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak, gaur adierazi du “Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa herri-proiektu bat dela eta orobat konpromiso bat, Eusko Jaurlaritzak legealdi honetarako hartu zuena eta dagoeneko betetzen ari dena”. Hernaez “Aplikazio industrialetako zibersegurtasuna: egungo egoera eta joerak” jardunaldiaren irekieran izan da. Ekitaldi hori IK4 aliantza teknologikoak antolatu du eta Orona Fundazioan egin da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak Galarretan duen eraikinean.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko ordezkariak bere hitzaldian esan du Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren helburuetako bat dela “4.0 Industriaren esparruko negozio-bide berri bat irekitzea” euskal enpresa eta industriarentzat eta zibersegurtasuna sustatzea euskal enpresetan, funtsezko elementua delako kudeaketaren berrikuntzarako.

 

Estíbaliz Hernaezek adierazi du Basque Cybersecurity Centre zentroak Euskadi Europako erreferente bihurtuko duela informazio eta komunikazio teknologia berrien aplikazioan, horrela aurre egingo zaielarik euskal gizartea eta euskal enpresak gauzatzen ari diren iraultza digitalaren erronka berriei, eta prebentzio eta erreakzio estaldura eraginkorra eta fidagarria emango diela Euskadiko azpiegitura kritikoei eta enpresei balizko ziber-segurtasun mehatxu edo erasoen aurrean.

 

Bestalde, sailburuordeak azpimarratu du ekimenari zein Euskadi markaren balio bereizgarriei ikusgarritasuna emateko, “herri-proiektu hau nazioartekotzen hasi direla eta dagoeneko abiatu dituztela Basque Cybersecurity Centre FIRST erakundeko zentro homologatu bihurtzeko tramiteak. FIRST gertakari informatikoei erantzuteko lantaldeen munduko foro garrantzitsuena da eta bertara biltzen dira 300 CERT publiko eta pribatu baino gehiago. Eskubide osoko kide izan nahi dugu datorren urtean, eta CERT sarean sartu, elkarrentzako informazio aberasgarriak partekatzeko”.

 

Euskal zentroa CERT publiko izango da datozen hilabeteetan, hau da, informatika arloko segurtasun gertakariei erantzungo dien lantalde bat (Computer Emergency Response Team dira ingelesezko siglak), mundu osoan zehar zabaldutako CERT publiko eta pribatuen nazioarteko sarearekin konektatua. Zentzu horretan, Hernaezek hauxe adierazi du: “bada mehatxu global bat, mundu osora iristen dena, baina ez da bakarrik arrisku bat enpresa handi eta azpiegitura kritikoentzat, baizik eta baita ere enpresa txiki eta ertainentzat, zeintzuen biziraupena kinka larrian egon bailiteke ziber-segurtasun gertakariak direla medio”.

 

Oinarrizko printzipioak

Sailburuordeak bere hitzaldian azpimarratu du BCSCk oinarrizko bi jarduera-printzipio izango dituela: batetik, enpresa pribatuek eskaintzen dituzten zerbitzuetan ez sartzea, “izatekotan, katalizatzaile izango gara zibersegurtasun enpresek beren bezeroei ematen dizkieten zerbitzuentzat”, eta bestetik, gaur egun martxan dauden eta, zuzenean edo zeharka, zibersegurtasun arloko edukiak (prestakuntza, ekintzailetza, I+G, homologazioak, ETEentzako diru-laguntzak, e.a.) izan ditzaketen jarduera-ildo guztiak biltzea.

 

Zentroko zuzendari Javier Diéguezek hilabete eta erdi daramanean bere karguan, Eusko Jaurlaritza dagoeneko ari da betetzen Euskadin Zibersegurtasunerako Zentro bat irekitzeko hartua zuen konpromisoa eta zerbitzuaren lehen emaitzak jakinarazi dizkio gizarteari.

 

“Hala, –esan du Hernaezek– berriki bete ditugu posta elektornikoko kontu bat eskaintzeko barne- eta kanpo-funtzionamenduko baldintzak; kontu horretan erabiltzaileek idatziz egin ahal izango dituzte galderak eta modu berean jasoko dituzte ziber-erasoei buruzko aholkularitza eta gomendioak. Hemendik gutxira telefono zenbaki bat ere eskainiko dugu”

Denborarekin, informazio- eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira zibersegurtasunaren kultura eta kontzientzia maila zabaltzeko euskal gizartean, eta alerta goiztiar eta oharren zerbitzua aktibatuko da; “hasieran abisu orokorrak izango dira, eta pixkanaka inteligentziaz hornituko ditugu, hilabete gutxiren buruan euskal enpresaren ingurunera pertsonalizatzeko eta horrekin balio erantsia lortzeko” adierazi du Eusko Jaurlaritzako ordezkariak.

 

Azkenik, proiektuak enpresa eta industriarako bokazio argia duela azpimarratu ostean, beste bi alderdi nabarmendu ditu sailburuordeak. Batetik, Ertzaintzak presentzia izango du Basque Cybersecurity Centre zentroan: “ahaleginduko gara baliagarri izaten eta gure zerbitzuak eskaintzen eraginkortasun handiagoz lan egin dezan ziberdelituen jazarpenean”. Bestetik, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agenteek (IK4-Vicomtech, IK4-Ikerlan, Tecnalia eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa-BCAM) ere presentzia izango dute zentro berrian, “eragile teknologiko horiekin batera lortuko baitugu ikerketako produktu bateratuak garatzea eta, balio teorikoa eta analitikoa gaindituz, aplikazioaren esparrura igarotzea” esanez bukatu du.

 

 

 

Basque Industry 4.0 6 apirila, 2020
Optimus 3D: “Krisi honekin, fabrikazio aurreratuak adin nagusitasuna erdietsi du”

Optimus 3D euskal enpresak bere 3D fabrikazioaren zati bat egokitu du, eta maskara gardenak edo...Leer más

Ivan Mateos, Zitu enpresako zuzendari komertziala
ERIS, makina-erremintaren produkzioa hobetzeko plataforma

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol...Leer más

Basque Industry 4.0 4 apirila, 2020
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko...Leer más

Basque Industry 4.0 2 apirila, 2020
384.000 robot industrial eta gizaki-robot lankidetza Euskadin

4.0 konponbide robotikoak, elkarlaneko fabrikazio malgua bermatzeko. Gure robotikaren hilabetearen...Leer más

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?