Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 martxoa, 2017
Azken iraultza

Forotech, Zientzia eta Teknologiaren Astea apirilaren 5etik 7ra ospatuko da.

Forotech ekitaldian datu ez-egituratuei buruzko hitzaldi bat emango da.

 

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen duen Forotech, Zientzia eta Teknologiaren Astean Datu ez-egituratuen iraultza hitzaldia eskainiko da datorren apirilaren 6an. Hizlari arituko da Elisa Martín Garijo, IBMko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria Espainia, Portugal, Grezia eta Israelen.

 

Topaketa Bilboko campuseko Gradu Aretoan egingo da, eta apirilaren 5etik 7ra antolatuko den Forotech ekitaldiko hitzaldi, mahai-inguru eta jarduera egitarau zabalaren barnean kokatzen da. Egun horretan, hitzaldi horren ostean beste saio bat egingo da elikaduraren etorkizuna aztertzeko, teknologiatik eta diseinutik abiatuta. Tech+Food+Design topaketan mahai-inguru bat egingo da, non ondoko hauek parte hartuko baitute: Dani Lasak, Mugaritz jatetxeko I+G-ko zuzendariak; Emilio Sepúlvedak, Natural Machines Barcelona konpainiako zuzendari nagusiak; Ramón Rotetak, Euro-Toques Internacional erakundeko enbaxadoreak; eta Asier Arresek, HAZI fundazioko zuzendariak.

 

Forotech, Zientzia eta Teknologiaren Astea apirilaren 5ean abiatuko da, Emakume Teknologoarentzako laugarren Ada Byron Sariak banatzeko ekitaldiarekin. Bestalde, apirilaren 7an moda eta turismo sektoreetako eraldaketa digitala izango da aztergai, eta hauek dira gai horri buruzko mahai-inguruan parte hartuko dutenak: Nagore Gandio, onlineko personal shopper zerbitzua eskaintzen duen Bizkaiko Lookiero startup-eko kidea; eta Diego Lofeudo, jarduera eta esperientzia turistikoak eskaintzen dituen Enables Concierge plataformako kidea.

 

Horrez gain, hiru egunetan zehar hainbat tailer antolatuko dira gazteen artean teknologia digitalak zabaltzeko, eskola eta familientzako jarduera ludikoen bidez. Bestalde, ikusgai egongo da Forotecg erakusketa, Euskadiko enpresa eta ikerketa zentro desberdinetako proiektuak erakutsiko dituena. Forotech jaialdiak Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez) laguntza du.

Basque Industry 4.0 13 uztaila, 2020
Hipatia Control Inteligente: “ETEek ez dituzte aprobetxatzen teknologiak eskaintzen dizkigun abantaila guztiak”

  Gasteizko enpresa mahastizaintza eta ardogintza sektorerako MES arkitekturen integrazioan eta...Leer más

Basque Industry 4.0 6 uztaila, 2020
Metronic: “Puntako lan-metodologia berriak ezartzen ez baditugu, industria ahula izango dugu”

Eibarko konpainia hori kontrol eta neurketarako metrologia-ekipoen instalazioan espezializatuta...Leer más

Ausolan imprime alimentos en 3D para mejorar los productos texturizados para personas mayores
Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo...Leer más

Basque Industry 4.0 2 uztaila, 2020
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?