Artezketa arloko soluzio zehatzagoak, fidagarriagoak eta moldaerrazagoak

17 iraila, 2019
FARk aeronautikako, tren-industriako eta automobilgintzako erronkei aurre egin nahi die

Euskal enpresek eta erakundeek osatutako partzuergoa Enpresa arloko I+G Bultzatzeko Hazitek Programari atxikitako proiektua lideratzen ari dira aeronautikako, tren-industriako eta automobilgintzako erronkei aurre egiteko asmoz

Hegazkinak hegan egin dezala edo trena garraiobide eraginkorra, segurua eta iraunkorra izan dadila lortzeko, nahitaezkoa da puntako teknologia duen balio-kate zehatza eta fidagarria abian jartzea. Euskal enpresa nabarmenek, makina erremintako fabrikatzaileek eta industria-ekoizpenerako sistema aurreratuen ekoizleek FAR proiektuan lanean dihardute, balio erantsi handiko soluzioak garatzeko xedez.

 

FAR proiektua Eusko Jaurlaritzak abian duen enpresa arloko I+G bultzatzeko Hazitek 2019 programari atxikita dago eta BRTA (Basque Research and Technology Alliance) Partzuergo Zientifiko-Teknologikoko kidea den IDEKO zentro teknologikoa du partaide, Aotek, Soraluce, Fagor Automation, Talleres MYL eta Tratamientos Superficiales Iontech erakunde eta enpresekin batera.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow