basque cibersecurity day

Basque Cybersecurity Day, Euskadiko zibersegurtasun ekitaldia.

Bere helburua da topagune izatea zibersegurtasun arloko zerbitzuen eskatzaile eta eskaintzaileentzat, eta inpaktu sozialeko hainbat gai lantzea, esaterako, Hezkuntza edo Ziberdelinkuentzia


Basque Cybersecurity Centre-k antolatutako ekitaldiak zibersegurtasun sektorea dinamizatu nahi du, teknologia horiek industrian aplikatuz, helburu bikoitz honekin:


- Euskal ekosistema industrialaren heldutasun-maila handitzea seguruagoa izan dadin eta zibermehatxuetatik babestuago egon dadin.

- Zibersegurtasuna balio diferentziala izan dadila, Euskadiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Bestalde, zibersegurtasun sektoreko ekintzailetza sustatzen dugu ekonomi garapenaren eragile gisa, Euskadi nazioarteko erreferente bihurtu dadin esparru horretan.


Hauek dira landuko diren gaiak:

  • 1 Ziberespioitza industria sektoreko enpresei eta azpiegitura erabakigarriei.
  • Samuel Linaresek (Accenture) Mahir Nayfeh (McKinsey-ko bazkidea) elkarrizketatuko du Zibermehatxuaren egoera globalaren eta errealitate mailaren inguruan, Internet bezain globala den arazoa da eta. Elkarrizketan, Mahirrek bere ikuspuntua emango du, zibersegurtasunaren sektorean egindako ibilbide luzean oinarrituta, eta negozio ikuspegiak nahiz geopolitikoak jorratuko ditu.

  • 2 Hornidura katea: ETEa begira puntuan.
  • Enpresak ez dira ikusezinak, ezta txikienak ere. Eta mehatxuak txikietan ere badu eragina Internetera konektatuta egote hutsagatik, edo enpresa handiagoen hornitzaile izateagatik edo Euskadirako estrategikoagoa den negozio bat izateagatik. Araudi sektorial baten bidez behartu nahi izatea ikuspegi erreaktiboa da, minimoei begirakoa, baina errealitatea honako hau da: besteak beste energiaren edo aeronautikaren sektoreetan lan egiten duten enpresa traktore handiek babes maila areagotzeko beharra dute jada. Eta zer esanik ez automobilgintzari buruz mintzatzen bagara, kontuan hartuta ibilgailua urrakortasun bektore handi baten moduan konektatuta dagoela. Ehundura osagarriak bere heldutasun maila areagotzeko beharra dago. Lau traktore handik beren ikuspuntuak partekatuko dituzte, Susana Asensio (CCI) moderatzaile lanetan dela.

  • 3 Publikoa-pribatua kolaborazioa: Aukerak
  • Publikoa-publikoa eta publikoa-pribatua lankidetzak, beren forma guztietan, oinarrizko palanka dira zibersegurtasunaren sektore ekonomikoa garatzen eta industria eragile produktiboetara transferitzen laguntzeko. Lankidetza mota honen aurpegi desberdinen artean daude, adibidez, azpiegitura partekatuak sortzea, eremu desberdinen arteko lerrokatzea, sektore pribatuak estaltzen ez dituen oinarrizko zerbitzuak bultzatzeko lidergoa, edo, beste alderdi batzuen artean, eskualde espezializazioaren estrategiari erantzungo dion bilakaera bat sustatzeko pizgarriak diseinatzea. Hainbat arlotako eragileek beren esperientzien eta ikuspuntuen berri emango dute, Danilo D’Elia-k (ECSO) elkarrizketatuta.

  • 4 Ekintzailetza digitala, maila globaleko erronka
  • Euskadik izen handia du nazioartean, bere berrikuntza gaitasuna dela eta. Maila handiko ikerkuntza sare bat osagarri izanik, ekintzailetza eta enpresa berrien eraketa oinarrizko elementuak dira berrikuntza horren baitan. Europak mendekotasun teknologiko handia du beste ekosistema batzuekiko (hala nola amerikarra edo israeldarra); bertako teknologia sortzea erronka bat da eta erantzun irmo bat eman behar litzaioke. Urko Zurutuzak (Mondragon Unibertsitatea) gidatuta, erronka horrekin erlazionatutako hainbat eragile mota aurkeztuko ditu aditu taldeak, eta ekintzailetzarako eta teknologia sortzeko erronka handiak aztertuko dituzte, guztiz globalizatuta dagoen sektore batean, kontuan izanda lehiakide azpimarragarrienak nabarmen gaituta eta finantzatuta daudela.

  • 5 Herritar digitalak: Gizarte ziberseguruago baterantz?
  • Gaur egungo gizartea esperientzia negatiboak (salaketak, epai judizialak, inpaktu psikologikoa, hezkuntzaren bilakaera) bizitzen ari da baliabide digitalen gero eta erabilera handiagoaren ondorioz. José de la Peña (SIC aldizkaria) hainbat espezialitatetako aditu talde baten moderatzaile izango da, eta hainbat kasuren eta alderdiren (posizio soziala, adina, sexua…) artean dagoen erlazioa (edo erlazio falta) aztertuko dute.

  • 6 Joerak
  • Pablo García-Bringas-ek (Deustuko Unibertsitatea) gidatutako aditu taldeak zenbait joera mota aztertuko ditu. Zibersegurtasuna zeharkako eremu bat izanik, joera batzuk teknologikoagoak izango dira, beste batzuk benetako iraultza digital bat bizitzen ari den sektore batekin egongo dira erlazionatuta, eta enpresa arriskuen kudeaketaren zuzendaritza alderdiarekin erlazionatuagoa dagoen hirugarren ikuspuntu bat ere egongo da.

SARREARA DOAN

902 702 142
info@spri.eus

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

EGITARAUA

09.30

Inaugurazioa

Javier Diéguez

Zuzendaria. Basque Cybersecurity Centre

09.40

Saludo

Arantxa Tapia

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua.
Eusko Jaurlaritza

09.55

Keynote Interview

Ziberespioitza industria sektoreko enpresei eta azpiegitura erabakigarriei.

Mahir Nayfeh. McKinsey

Moderatzailea: Samuel Linares. Accenture

10.45

Hornidura katea: ETEa begira puntuan.

José Corera. Iberdrola

Javier Herrero. Aernnova Aerospace

Héctor Olabe. Irizar eMobility

Íñigo García-Merino. Siemens-Gamesa

Moderatzailea: Susana Asensio. Industria Zibersegurtasunerako Lanbide Eskola eta proiektu arduraduna

11.25

Kafea / Networkinga

11.50

Publikoa-pribatua kolaborazioa: Aukerak

Félix Barrio. INCIBE

Juha Remes. Finnish Information Security Cluster

Iratxe Martín. Basque Cybersecurity Centre

Moderatzailea: Danilo D'Elia. Europako Zibersegurtasun Erakundea

12.30

Ekintzailetza digitala, maila globaleko erronka

Aitor Urzelai. Eusko Jaurlaritza

Carlos Alberto Silva. Sonae Investment Management

Miranda Ward. Cylon UK

Moderatzailea: Urko Zurutuza. Mondragon Unibertsitatea

13.20

Koktela

14.00

Keynote Speaker

14.45

Herritar digitalak: Gizarte ziberseguruago baterantz?

Rikardo Lamadrid. Eusko Jaurlaritza

Manuel Viota. Ertzaintza

Jorge Bermúdez. Justiziaren Administrazioa Euskadin

Cristina Isasi. Psimebi

Moderatzailea: José De la Peña. SIC aldizkaria

15.30

Joerak

Roberto Martínez. Ingecom

Azucena Hernández. Grupo Cybentia Mobility & Cybersecurity

Stefan A. Deutscher. Boston Consulting Group

Moderatzailea: Pablo García Bringas. Deustuko Unibertsitatea

15.45

Amaiera

HIZLARIAK

TOKIA eta EGUNA


2018ko azaroaren 5ean
Euskalduna Jauregian
Bilbon


Basque Cybersecurity Centre

Bulego nagusia: 
Arabako Teknologi Parkea 
Telefonoa 945 010 059
Email: info@bcsc.eus

 

 

Bezeroaren arretarako zerbitzua:
Telefonoa 900 104 891

email:  arazoak@bcsc.eus

marca-spri-gobierno