Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 urria, 2017
Zumarragako enpresek bat egin dute kalitatezko produktu eta zerbitzuak eskaintzeko

  • Produkzio, kalitate, berrikuntza eta nazioartekotze arloan erreferentziazkoak diren Euskadiko 27 enpresa elkartuta sortu da “Usuarios del Polígono Argixao de Zumarraga” (ARGIXAO) Elkartea.
  • Enpresa elkarte berri honetako kideek 366 langileko plantilla aktiboa daukate une honetan.
  • Urolako Industrialdea 1985ean hasi zen Zumarragako Argixao industrialdea sustatzen eta merkaturatzen, bertan eraikiz 814 m²ko pabilioiak hiru fasetan.

Eusko Jaurlaritza –Urolako Industrialdearen bitartez–, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zumarragako Udala lanean ari dira elkarrekin enpresa sustapenerako ekimen berri bat bultzatzeko. Zumarragako Argixao industrialdeko enpresak daude proiektu horren buruan eta helburutzat daukate poligonoko enpresa-sarea batu eta elkartzea.

 

27 enpresak parte hartzen dute Argixao industrialdeko elkartean, bakarka garatzen dituzten jarduerak elkarrekin zabaltzeko asmoz, era horretan eskualdeko lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa hobetuko dituzten proiektuetan kolaboratzeko eta sinergiak partekatzeko. Elkarte horrek “made in Zumarraga” kalitatezko produktu eta zerbitzuak eskainiko ditu, eta nazioarteko merkatura zabalduko du bere jarduera- eta merkaturatze-esparrua.

 

Elkartearen helburu nagusia da enpresen artean lankidetza sustatzea, nortasun propioko erakunde gisa funtzionatzeko, erakunde publiko zein pribatuekin kolaboratzeko, gizarte- eta enpresa-kultura sortzeko, berrikuntza eta nazioartekotze arloetako ezagutza transmititzeko eta partekatzeko, eta industrialdean kontzientzia sortzeko erantzukizunaren, sostengarritasunaren eta eraginkortasunaren inguruan. Era berean, ARGIXAOk duen lehentasunetako bat da kanpo merkatuetara zabaltzea eta posizionamendu globala lortzea, bere produktu eta zerbitzuen potentziala ezagutaraziz.

 

Enpresa guztiak erreferentziazkoak dira Euskadin produkzio, kalitate, berrikuntza eta nazioartekotze arloetan, eta zuzeneko 366 enplegu sortu dituzte guztira. Konpainien %60k, hau da, 16 enpresak, produkzio industrialaren sektorean garatzen dute beren jarduera, industrialdean bertan. Bestalde, enpresa guztiak kontuan hartuta, hamahiru sektoretako jarduerak egiten dira industrialdean, hala nola mekanizatua, garraioa, enpresentzako zerbitzuak, handizkako merkataritza, e.a.

 

Argixao industrialdea Urola Garaiko nukleo garrantzitsuenetako bat da, hala bere kokapen estrategikoagatik –Gipuzkoako erdigunean kokatua dago–, nola Urolako eskualdeak daukan industria tradizioarengatik. Komunikazio-gune garrantzitsu bat dauka ondoan -alegia, N-634, Madril-Irun burdinbidea eta AP-8 eta N-I autobideekiko lotuneak Beasain-Durango bidearen bitartez-, eta erraz konektatzen da inguruko lurraldeekin. 1985ean hasi zen Argixao industrialdearen sustapena eta pabilioi industrialen salmenta, eta harrezkero enpresa txiki eta ertainentzako industria-gune garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

 

 

Enpresa-kulturaren eredua

 

Argixao industrialdean ezarritako ekimen garrantzitsu hori enpresa-kulturako eredu garbia da eta zuzenean erlazionaturik dago Sprilur Taldea bere enpresa-guneetan ezartzen ari den G2 proiektuarekin. Enpresa-guneen kudeaketari buruzko ikuspegi berri bat da, jarduera ekonomikoetara bideratutako espazioen kudeaketa berritzaile eta integral bat alegia.

 

Sprilur-en asmoa da eredu berriak aplikatzea azpiegiturak planifikatzeko, baina, batik bat, industrialdeak suspertzeko eta gune horien sostengarritasun integrala hobetzeko. G2 proiektuaren helburu garrantzitsuenetako bat da bere jarduera-eremuko lehiakortasuna eta, batez ere, ongizate soziala lehenesten duen enpresa-kultura bultzatzea. Hona hemen kudeaketa arloan bikaintasuna lortzeko kontuan hartu beharreko alderdiak: ingurumenarekiko eta energiarekiko errespetua, hondakin kopurua murriztea eta birziklapena sustatzea, mugikortasuna, I+G+B-ko transferentzia eta trukea enpresen artean, tokiko zen nazioarteko lankidetza-sare komertzialak, espezializazio proiektuetan eta jarduera-klusterretan parte hartzea, segurtasuna eta ziber-segurtasuna… Sprilur-ek apustu egin du kudeaketa berritzailea eskaintzeko, eta horrekin batera, etengabe hobetzeko bere industrialdeak, zaharberritze-prozesuak eta industria arloko suspertze-lanak.

 

ARGIXAO: tradizio industrialeko poligonoa

 

Argixao industrialdea 1985ean sortu zen, Euskadiko siderurgia sektoreak garai latzak igaro ondoren. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zumarragako Udala elkarrekin hasi ziren lanean, ikusirik beharrezkoa zela eraikin industrial, pabilioi eta bulego berriak sustatu eta kudeatuko zituen sozietate bat sortzea, ekimen berriak horietan kokatzeko eta lehendik zeudenei baldintza hobeak eskaintzeko. Horrela hasi ziren Zumarragan 28.814 m²ko pabilioiak hiru fasetan eraikitzeko lanak, 8,84 milioi euroko inbertsioarekin.

 

Bestalde, Urolako Industrialdeak beste industria-gune batzuk ere kudeatzen ditu eskualdean, hala nola Azkoitian, Azpeitian eta Legazpin. Une honetan 15.800 m²ko pabilioiak eta 3.592 m²ko bulegoak eskaintzen ditu Azkoitian, 224 m²ko bulegoak Azpeitian eta 615 m²ko pabilioiak eta 190 m²ko bulegoak Zumarragan.

 

Hauek dira ARGIXAO-AZ Industrialdea Elkarteko enpresa kideak: Agrymin, Calderería Cavesa, Irok, Me-Meka, S.L., Alkor, Talleres Rile, Rozalma, Talleres Eitza, T.Mendizabal, T.M.Tellería, Goiko, Servicios Zuman, Arrola, Ad-Egido, EuskalHe, Indusal, Premank, Beragarraioak, Suarez Reformas, Esnal Ebanistas, Goidesign, Gráficas Legazpi, Neumáticos Iruña, Talleres Loidi, Eraiki, Mancomunidad eta BST Rods.

 

2017ko urriaren 4a

 

Azpiegiturak 18 ekaina, 2020
Elkarrizketa Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüeri

  Metalaren FVEM patronalak bere 127 urteko historia osoan presidentetzat daukan lehen...Leer más

Azpiegiturak 16 ekaina, 2020
Sprilur-ek Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritu du energia geotermikoa erabiliz

Beharrezko kontsumo osoaren % 30 geotermia bidez sortuko da, hau da, lurrazaletik 200 metroko...Leer más

Azpiegiturak 3 ekaina, 2020
Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa),...Leer más

Habic covid
Azpiegiturak 19 maiatza, 2020
Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du

Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?