Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 uztaila, 2017
Tolosaldeako Apattaerreka industrialdeak 64.849 m² lursail industrial gehiago izango ditu 18 hilabete barru hasteko diren zabalkuntza-lanen ostean

Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosaldeako udalek partaidetutako Tolosako Industrialdea, TAILSA–Tolosaldeko Appattaerreka Industria Lurra S.A., hasi da tramitatzen Apattaerreka industrialdea zabaltzeko lanak. Lan-eremuak 154.298 m² izango ditu, eta lanak amaitutakoan 64.849 m² lursail industrial jarriko dira enpresen esku.

Behin bukatu ondoren TAILSA eta ETS sozietateek sinatu zuten lankidetza-hitzarmena AHTaren 3 trenbide-zatitatik ateratako material betegarria (1.100.000 m3) egungo industrialdearen ondoan dagoen ibarbide batean pilatzeko,  Industrialdeak plataforma bat izango du Apattaerreka industrialdearen zabaltze-lanei ekiteko eta denborarekin Gipuzkoako industrialde handienetako bat bihurtzeko.

Hasieran, asmoa zen 1.100.000 m3 material betegarri metatzea industrialdean, baina, azkenean, 925.000 m3 eraman dira. Beraz, orain TAILSA beste eskaera bat tramitatzen ari da, gainerako 175.000 m3 betegarriak eskuratzeko, material horrekin bukatzeko lursailaren atonketa lanen azken fasea, eta ondoren zabaltze-lanei ekiteko.

 

Tailsa eta ETS elkarteen arteko hitzarmena

 

TAILSA-Tolosaldea Apattaerreka Industria Lurra S.A.k eta ETSk hitzarmen bat sinatu zuten 2009an, AHTaren Gipuzkoako ibilbideko hiru trenbide-zatitako soberakinekin (1.100.000 m3) egungo Apattaerreka industrialdearen ondoan dagoen ibarbide bat betetzeko.

 

Iragan apirilean zertifikatu zuen Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailak bukatuak zirela ETSk eta TAILSAk sinatutako hitzarmenean aurreikusitako betetze-lanak. Hala, betetze-lanak bi zatitan egin dira: lehenik, TAILSAk berak –lurren jabeak– ibarbidea prestatu zuen. Fase hori 2011n hasi zen, eta haren baitan AHT-Euskadiko Burdinbide Sare Berriaren lanetatik ateratako materiala eraman zen industrialdera.

 

Bigarren zatian, 2011ko azaroan hasita, ibarbidearen betelanak egin ziren AHTren hiru trenbide-zatitatik erretiratutako materialarekin. Tolosa-Hernialde lehen trenbide-zatia 2013ko ekainera arte luzatu zen. Hurrengo trenbide-zatiko lanek, Tolosakoek, lau hilabete inguru iraun zuten, 2013ko abuztutik azarora. Material soberakina erretiratu zaion azken trenbide-zatia Hernialde eta Zizurkil artekoa izan da, eta hor lanak 2014ko martxoan hasi eta 2016ko otsailean bukatu ziren.

 

Behin hitzarmen hau amaitu ondoren, nabarmentzekoa da lankidetza honek bi helburu bete dituela: batetik, AHTa egiteko lanekin elkarreragitea, espazio bat eskainiz erauzitako material soberakina metatzeko, eta bestetik, ekonomi jardueretara bideratutako Apattaerreka ingurunea handitzen laguntzea.

 

Inguru hori hautatu zen betegarria pilatzeko oso leku onean kokatua dagoelako: burdinbidetik hurbil dago eta errepidetik sarbide zuzena dauka.

 

 

Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onarpena eman ondoren Ibarrako eremuko Arau Subsidiarioen aldaketari, TAILSA-Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra Sozietateak hasiera eman dio Ingurumen Ebaluazio Estrategikoari, gehi horretarako beharrezkoa den HAPB-Hiri Antolamendu Plan Bereziari, Ibarra eta Tolosa herrien artean kokatutako industrialdea handitzeko. Aurreikuspenen arabera, 18 hilabete barru eskuartean izango du Urbanizazio Proiektua, industrialdea handitzeko lanei hasiera eman ahal izateko.

 

Apattarreka-Ibarra/Tolosa eskualde mailako industrialdea

Apattaerreka industrialdea Gipuzkoako handienetakoa da (512.828m²). Gaur egun, 92.175m² lurzoru industrial urbanizatu eskaintzen ditu instalazio propioak eraiki nahi dituzten enpresentzat, eta horietatik 3.355m² libre daude oraindik: 1.355m² eta 2.000m²ko bi lursail dira. Pabilioi eskaintzari dagokionez, TAILSAk 18.303m² kudeatzen ditu guztira, eta 1.195m² dauzka oraindik eskaintzeko, hau da, 348 m²tik gorako hiru nabe.  Bestalde, bulego-eraikina 2.516m²koa da, eta oraindik 1.431m² eskaintzen ditu lokaletarako, 41,65 m²ko barrutietatik hasita.  Guztira, 65 enpresa daude kokatuta industrialdean, eta 1.144 langile enplegatzen dituzte.

Azpiegiturak 27 uztaila, 2020
Uruguaik “Amurrio Ferrocarril” enpresari esleitu dio trenbideetako ekipo modernoen hornikuntza

  Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta...Leer más

Azpiegiturak 24 uztaila, 2020
Zamudiok 8 pabilioi berri izango ditu Sprilur-en Pinoa Industrialdean

  Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k 1,75 milioi euroko inbertsioa egingo du...Leer más

Azpiegiturak 14 uztaila, 2020
Sprilur-ek 6 pabilioi berri egiteko lanak bukatu ditu Ortuellako Ballonti industrialdean

440 m²-tik 1.783 m²-ra bitarteko sei pabilioi.   Momentuz, Sprilur-ek eraikitako...Leer más

Azpiegiturak 6 uztaila, 2020
Sprilur Taldeak BIM teknologia aplikatzen du bere proiektuen gauzatze-prozesuan

Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea laster hasiko da 8 pabilioi berri eraikitzen Zamudioko Pinoa...Leer más

Azpiegiturak 18 ekaina, 2020
Elkarrizketa Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüeri

  Metalaren FVEM patronalak bere 127 urteko historia osoan presidentetzat daukan lehen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?