Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

23 urria, 2017
Industrialdeak eta enpresa-parkeak hobetzeko foro batean parte hartu du Sprilur-ek Sevillan

A la izquierda, José Miguel Artaza de Sprilur con representantes públicos y empresas en el foro empresarial de Sevilla

José Miguel Artazak, Sprilur-eko zuzendariordeak, aurkezpen bat egin du azken 30 urteotan Euskadin garatu den enpresa-gune eta industrialdeen kudeaketa publikoari buruz.

 

Euskadi Estatuko erreferentea da enpresa-guneen eta industrialdeen kudeaketa eta sustapen arloan. Horregatik, José Miguel Artazak -Sprilur-eko zuzendariordeak- aste honetan bertan parte hartu du Sevillako Foru Aldundiak eta Enpresarien Konfederazioak antolaturiko eta bi erakunde horietako presidenteek zuzenduriko topaketa batean.

 

Lehen edizio honen helburua izan da ikuspegi global bat ematea probintziako produkzio-espazioei buruz, hau da, horrelako espazioetan instalatutako enpresen erronkak eta aukerak identifikatzea, eta foro bat sortzea ekimen publiko eta pribatuek beren arazoak azaldu eta konponbideak garatu ditzaten.

 

“Los Espacios Productivos como herramientas de Desarrollo Local” hitzaldian, Artazak bereziki azpimarratu zuen enpresa-guneek duten garrantzia  kokatzen diren tokien garapenerako, lehiakortasunerako eta ekonomiarako, aukera itzelak sortzen baitituzte.

 

Sprilur Taldearentzat, enpresa-guneen eta industrialdeen kudeaketa, gobernantza eta kudeaketa-eredu berrien azterketa funtsezkoak dira, espazio industrial horiek dinamizatzeko. Hala, Sprilur Taldeak Euskadiko jarduera ekonomikoentzako espazioen kudeaketan eta sustapenean duen 30 urteko esperientzia azaldu zuen Artazak. Finean, jardunbide egokien multzo bat da, tokiko erakundeekin eta lurralde mailako organismoekin batera garatua eta helburutzat daukana kalitatezko industrialde bikainak diseinatzea.

 

Sevillako erakundeetako ordezkariek ezagutzera eman zituzten probintzia hartako ekonomia abagunearen bilakaera datuak eta egoera, eta nabarmendu zuten enpresa aktiboek %2ko hazkundea izan dutela 2016arekin alderatuta. Horrez gain, FEDER funtsen bidez eginiko inbertsioak azpimarratu zituzten, esanez guztira 9 milioi euro inbertitu direla industrialde eta enpresa-guneetan, horrela hobetzeko egiturak, zerbitzuak, irisgarritasuna, mugikortasuna, ingurumen arloko kalitatea eta zerbitzu teknologiko aurreratuak. Sevilla probintzian 300 industrialde baino gehiago daude gaur egun, 85 udalerritan banatuta -hiriburua barne-.

 

Jardunaldian hitzaldi gehiago ere izan ziren, hizpide harturik Sevillako eta Andaluziako enpresa-parkeen benetako egoera. Orobat aztertu zen Estatuko produkziorako espazioen sustapen eta kudeaketarako marko juridikoa. Azkenik, CEPE-Espainiako Industrialdeen Koordinakundeak mahai-inguru bat antolatu zuen enpresa-guneek krisi garaian dituzten erronkei, desafioei eta aukerei buruz.

Azpiegiturak 18 ekaina, 2020
Elkarrizketa Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüeri

  Metalaren FVEM patronalak bere 127 urteko historia osoan presidentetzat daukan lehen...Leer más

Azpiegiturak 16 ekaina, 2020
Sprilur-ek Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritu du energia geotermikoa erabiliz

Beharrezko kontsumo osoaren % 30 geotermia bidez sortuko da, hau da, lurrazaletik 200 metroko...Leer más

Azpiegiturak 3 ekaina, 2020
Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa),...Leer más

Habic covid
Azpiegiturak 19 maiatza, 2020
Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du

Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?