Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 abendua, 2019 Azpiegiturak

Sprilur-ek 1.785 m² koadro landareztatuko ditu Gueñesko Arangoiti industrialdean 7-10 urte bitarteko 22 ikaslerekin

Sprilur-ek ekimen bat jarri du martxan, Arangoiti industrialdeko 1.785 m²ko arlo bat landareztatu dute, bertako 18 zuhaitz eta 9 zuhaixka espezie erabiliz.

 

Gaur, abenduaren 3an, gizarte- eta ingurumen-erantzukizuneko ekimen bat egin da Osotu Lanberri ikastetxearekin, Lantegi Batuak-ekin eta Abentura Park-ekin lankidetzan.

Bertako 18 bat zuhaitz eta bederatzi bat zuhaixka espezie erabili dira 1.785 m² birlandareztatzeko, ekintzan parte hartu dutelarik 7-10 urte bitarteko 22 ikaslek eta industrialdean kokatuta dauden enpresek.

 

Gaur, abenduaren 3an, Gueñesko Arangoiti industrialdeak bere ingurumena hobetu du. Horretarako, Sprilur-ek ekimen bat jarri du martxan erantzukizun korporatiboko keinu gisa, ez soilik gizarte arloan, baita ingurumen arloan ere. “Aprende a cuidar tu entorno, trabaja en equipo y consigue tu objetivo” lelopean, Arangoiti industrialdeko 1.785 m²ko arlo bat landareztatu dute, bertako 18 zuhaitz eta 9 zuhaixka espezie erabiliz, inguruko paisaia hobetu eta berreskuratzeko.

Gainera, Sprilur-ek Osotu Lanberri ikastetxeko 7 eta 10 urte bitarteko 22 ikasle gazteren laguntza izan du ekimen honetan, landaketa-lanetan parte hartuko baitute Lantegi Batuak enpresaren aginduetara. Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko konpainia bat da, ingurumen-zerbitzuetan espezializatua eta pertsona egokituen integrazioarekin konprometitua dagoena.

Landaketa-lanak egin diren artean Sprilur-ek foileto bat banatu die ikasleei hobeto ezagutu ditzaten landatu dituzten bederatzi landare espezieak: urkia, haritza, lizarra, gereziondoa, gogortxua, nandina… Taldetan banatuta, espezie horiek guztiak landatu, etiketatu eta izendatu dituzte.

Ekimen honen helburua da lankidetza sustatzea enpresa-inguruneetan, jarduera-sinergiak partekatuz, ingurumen-kultura sustatuz eta enpresek nahiz agenteek beren inguruneari eskaintzen dioten balio erantsia azpimarratuz. Urtetan zehar ingurumenaren alde hartua duen konpromisoaz gainera, Sprilur-ek bat egingo du Nazio Batuek 2030erako ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuekin, eta are indartsuago bultzatuko ditu.

Arangoiti industrialdea sortu zen erabiltzen ez zen eremu industrial bat (Reckit Benckiser fabrika zaharra) birgaitu eta berreskuratzeko proiektu gisa, eta hainbat neurri berritzaile jarri ziren martxan jatorrizko eraikinen egiturak hobetzeko eta ingurumen aldetik arduratsuagoak bihurtzeko (argiteria led, material eta agregakin birziklatuak, CO2 hartzeko zoladurak, aparkalekuak, espaloi birmuntagarriak, suteen aurkako sarerako euri-ura biltzea).

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak