Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
15 ekaina, 2017

Sprilur-ek enpresa-guneen kudeaketa publikoan duen esperientzia partekatu du Valentzian

 

José Miguel Artaza, Sprilur-eko zuzendariordea, Valentzian izan da gaur, ekainaren 15ean, L’Horta Sud Enpresa Foroak antolatutako Enpresa-guneen Kudeaketari buruzko jardunaldian.

Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariaren (Sprilur) esperientziaz gain, beste toki batzuetako ekimenak ere aurkeztuko dira, hala nola, Nafarroan garatutakoak (Nasuvinsa), Valentziako Generalitateko Industria Zuzendaritza Nagusiarena eta Bartzelonako Metropoli Gunearena.

 Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita eta SPRI Taldean integratuta dagoen Sprilur sozietateak Estatuko beste hainbat eragile publikorekin batera partekatu du gaur, Valentzian, Enpresa-guneen Kudeaketan duen esperientzia. Valentzian (Torrent) egingo den ekitaldi hori elkar trukerako eta jardunbide egokiak aurkezteko jardunaldi bat da. Bertara bilduko dira enpresa-guneen kudeaketa aurreratuena garatzen duten Espainiako eskualdeetako ordezkariak, alegia, Euskadikoak, Nafarroakoak eta Kataluniakoak, denen artean aztertzeko ekintza-eremu bakoitzari aplikatutako sustapena eta gobernantza.

José Miguel Artazak, Sprilur, S.A.ko zuzendariordeak, hizpide hartuko du Euskadik 34 urtean bildu duen esperientzia arrakastatsua enpresa-gune eta industrialdeen kudeaketa publikoan eta mahai-gainean jarriko du AEPIak – Enpresa-guneak eta Industrialdeak kudeatzeko formula berriak bilatzeko premia. Zentzu horretan, Artazak gure lurraldearen berezitasunak azpimarratuko ditu, hala nola:  lurzoruaren antolamenduari dagozkionak, ingurumenekoak, lehiakortasunari eta enpresa mota berriei buruzkoak, lurzoruaren prezioa, finantzaketa formulak, lankidetza eta inplikazio publiko-pribatua, ekonomiaren egungo egoera, mantenimendua eta kontserbazioa eta instalazioen zaharkitzea. Alderdi horiek zuzeneko eragina dute enpresa-guneen kudeaketan eta birdiseinatze prozesuan, eta gogoeta eragin dute azken urteotan gure lurralde txiki honetan. Artazak orobat aipatuko du inplikatutako eragileek erronka berriei aurre egin behar dietela, oreka eta ongizatea lortzeko enpresentzat eta gizartearentzat. Horrez gain, ezinbestekoa da eragile publiko guztiak inplikatzea erabiltzen ez diren espazioak birgaitzeko eta birsortzeko prozesuetan. Zentzu horretan, Sprilur-ek apustu sendoa egin du enpresen eta hiri jarduerako beste segmentu batzuen arteko bizikidetza bultzatzeko.

Sprilur-ek enpresa-guneen kudeaketarako Europako proiektuetan parte hartzen du eta, beraz, han bildutako hainbat adibide azalduko ditu eta enpresen kudeaketa optimorako formula eta prozedura egokienak aipatuko ditu.

Sprilur-ez gain, beste autonomia erkidego batzuetako kudeaketa esperientziak aurkeztuko dira enpresa-guneen eta parke logistikoen gobernantzan esperientzia zabala duten hizlarien eskutik, hala nola: Nasuvinsa – Navarra del Suelo y Vivienda- edota Bartzelonako Metropoli Gunearena, eta, nola ez, baita ere Valentziako erkidegoarena.

Jardunaldi hau baliagarria izango da baita ere enpresa-guneen kudeaketan kalitatearen kultura zabaltzeko, eta prozedurak definituko dira enpresen eta gizartearen arteko bizikidetza sustatuko duten eta kontserbazioa eta mantendimendua helburu duten enpresa-gune modernoak sortzeko.

Bukatzeko, Valentziako Generalitateko Ekonomia Sostengarri, Industria, Merkataritza eta Lan kontseilariak jardunaldiaren ondorioak azalduko ditu eta itxiera emango dio ekitaldiari.

Hala, beren jarduerak kokatzeko espazioak eskaini behar dizkiegu gure enpresei, betiere konpromisoa hartuz gutxitu egingo dugula lursail mugakideetako ingurumen-inpaktua, hobetu egingo dugula eraginkortasuna, baliabideak partekatuko ditugula eta elkarrekin batuko ditugula diziplina nahiz jarduera anitzetako enpresak, aukera emanez hiri-inguruneetatik ez urruntzeko eta hiri-ingurune hori hurbilago eta interaktiboago egiteko.

Enpresa-guneen eta industrialdeen kudeaketa berriak baldintza argi bat bete behar du, alegia, apustu egin behar du enpresak lankidetzan aritu daitezen eta beren mantenimenduan inplikatu daitezen, bizi kalitate onena lortzeko. Lankidetza eta denon intereseko proiektuetan parte hartzea lagungarri dira erronkei arrakastaz aurre egiteko.

Azpiegiturak 25 otsaila, 2020
Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 13,82 milioi euro inbertituko ditu Irungo eta Oarsoaldeko hiru industria-gune berroneratzeko

Erabiltzen ez diren 21.000 m²ko bi industria-lursail berroneratu eta balioan jarriko dira Irunen,...Leer más

Azpiegiturak 10 otsaila, 2020
Go Mobility hitzaldi programa Europara zabaldu da

  Etorkizuneko mugikortasunaren azoka Ficoban egingo da, Irunen, martxoaren 11n eta...Leer más

Azpiegiturak 5 otsaila, 2020
Goierri Beheko Industrialdeak hasiera eman die Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanei, 2,57 milioi euroko inbertsioarekin

Martxan jarri dira 43.587 m²ko eremu baten garapen urbanistikoko lanak, 12.000 m²ko okupazioa eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?