Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urria, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Gotongo.org erakundeak mundu osoko GKEetarako profesionalak biltzea errazten duen plataforma bat sortu du

Euskal ‘startup’-ak sortutako web tresnak 45 herrialdetako 200 GKE baino gehiago biltzen ditu, eta mundu osoko 10.000 hautagaitza baino gehiago ditu erregistratuta. Datozen bost urteetarako helburua 10.000 erakunde ingururi zerbitzua ematea da.
Guillermo Boned y Tánit Esnal, fundadores de Gotongo.org.

Gotongo.org euskal ‘startup’-a, nazioartean jarduten duen gobernuz kanpoko erakundeetan espezializatutako lehen lan-poltsa digital independenteak, irtenbide zentralizatu eta eraginkor bat sortu du profesionalak GKE txiki eta ertainen premien arabera biltzeko prozesua errazteko.

Plataforma berriak harpidetza-zerbitzu bat eskaintzen du, GKEei beren lan-eskaintzak argitaratzeko eta kontratazio-prozesuak arintzeko aukera ematen diena. Horrela, tresnaren bidez, GKEek pertsonak hautatzeko prozesua zentralizatu eta bateratu dezakete. “Erabilpen erraza duen eta ulertzeko erraza den erraminta da, erakundeei denbora aurrezten diena, dena plataforma berean egin baitezakete: lehendabizi, eskaintzak sortu eta zabaldu, eta, ondoren, profilak aztertu eta kontrataziorako azken kontaktua egin”, azaldu du Guillermo Boned Gotongo.org-eko fundatzaileak eta bazkideak.

Urtebeteko jardueraren ondoren, 45 herrialdetako 200 GKE baino gehiago erregistratu dira dagoeneko plataforman. Horien artean daude Fundación Adsis, Fundación Secretariado Gitano, Maisha Roots, Casal dels Infants ASB edo Project Biodiversity. Gainera, 74 proiektu argitaratu dituzte 17 herrialdetan (horietatik 37 Espainian eta horietatik 8 Euskadin -gainerakoak Latinoamerika eta Afrikakoak dira-).

Mundu osoko 10.000 hautagaitza baino gehiago ere erregistratu dira. “GKE bakoitzeko, batez beste, 10 pertsona lortzen ditugu boluntariotza-proiektu bakoitzeko, eta 25 hautagaitza lanpostu bakoitzeko. Orain arte argitaratutako lanpostu guztietan lortu dira bilatutako profilak“, adierazi du Tánit Esnalek, ‘startup’ -eko bazkideak.

Plataformaren hurrengo bost urteetarako helburua 10.000 GKE ingururi zerbitzua ematea da, hau da, Latinoamerika osoan dauden mota horretako milioi bat erakunde baino gehiagoren % 1. “Zerbitzatzen dugun profila GKE txiki eta ertain bat da, boluntarioekiko mendekotasun handia duena eta kontratatzeko garaian uneko edo etengabeko beharrak dituena; guztira 100 pertsonatik beherako plantillak dituzte”, aitortu du Guillermo Bonedek.

Gaur egun, plataformarako sarbidea doakoa da 2022ko urtarrilera arte. Gotongo.org erakundeak harpidetza-zerbitzu bat eskaintzen du, eta horren bidez GKEek argitaratutako lan-eskaintzen bolumenaren arabera ordainduko dute. Boluntarioen proiektuak argitaratzea doakoa da. Boluntario-proiektuen bila dabiltzan edo lan-eskaintzetarako hautagaitza aurkeztu nahi duten pertsonentzat ere doakoa da zerbitzua.

Asiako hego-ekialderako bidaia

Gotongo.org Guillermo Boned eta Tánit Esnalek 2017an Asiako hego-ekialdean izandako esperientzia pertsonalaren ondorioz sortu da. “Gure bidaian, boluntariotza bat egin nahi izan genuen bisitatzen genituen herrialdeetan, baina Internet bidez informazioa aurkitzea oso zaila zen, eta horrek frustrazioa eragin zigun. Hortik sortu zen negozioaren ideia”, Gipuzkoako enpresaren sortzaileak gogorarazi duenez.

Urtebete baino gehiago merkatua aztertzen eman ondoren, GKEekin eta boluntarioekin hitz egin ondoren ideia garatzeko, euskal enpresak 2020ko apirilean abiatu zuen bere proiektua, konfinamendu garaian. “Pandemiak eta nahitaezko distantzia sozialak boluntariotzako eta enplegu birtualeko eskaintzak handitzea eragin dute; une honetan, gure eskaintzaren % 16 online boluntariotzakoa da, eta espero dugu datozen urteetan modu iraunkorrean haztea”, adierazi du Bonedek. Bakarrik dauden adinekoei telelaguntza ematea edo multimedia liburu eta artxiboen bilduma birtuala dira boluntariotzaren modalitate berri honen adibideak.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza programen bidez egiten du hori. Informazio gehiago esteka honetan.

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak